Adinberri: Berrikuntzarako Agenda Estrategiko Berria (BAE): Bizitza-luzeraren paradigma berria berritzen
Azalpena
Adinberri SIA udako ikastaroaren lehen edizioa da, EHUko Uda Ikastaroen esparruan. Adinberri-SIA tresnak, Adinberri Fundazioaren Behatokia eta Adimen Aurreratuko Sistemak, zahartzeari eta bizitza-luzerari buruz duen ezagutza eskura jartzea du helburu orokorra, zahartzearen inguruan eragileen ekosistemaren (tokiko, eskualdeko eta nazioarteko mailan) eta, oro har, herritarren artean.
Pertsona guztientzat irekia dagoen tresna hau, Fundazioaren Berrikuntzarako Agenda Estrategikoaren parte da -duela gutxi berrikusita eta elkar eraikita Adinberri ekosistemarekin batera- 2024-2027 aldirako. Gainera, beste tresna batzuekin batera, Berrikuntzako Agenda Estrategiko berri honek, berrikuntzatik erantzun nahi dituen erronka handiak gauzatzeko ibilgailua da. Lehenengo erronka desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena handitzea da, erabateko ongizatea ahalbidetzeko eta zentzuzko bizi-proiektu oso bat garatzeko, prebentzioaren eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenaren bidez. Erronka helburu hauetan zehazten da:
- Osasun integrala prebenitzea eta sustatzea. Ongizate integrala eta bizitza proiektu osoa eta zentzuduna garatzea ahalbidetuko duten ohitura eta bizimodu osasungarriak sentsibilizatzea eta bultzatzea.
- Adinekoen gaitasun funtzionala mantentzea eta sustatzea.
- Nahi ez diren bakardadeak prebenitzea eta aurre egitea.
Ikastaroaren lehen edizio honetan, Adinberriko BAEren 3 helburu hauei helduko diegu, ikuspegi akademiko, dibulgatzaile, esperimental, berritzaile eta parte-hartzailetik eta Gipuzkoako zahartzearen ekosistemaren erreferentziazko 4 eragilerekin lankidetzan:
Biogipuzkoa, Cita-Alzheimer, Aubixa Fundazioa eta Agijupens.
Helburuak
Adinberriren Berrikuntza Agenda Estrategikoa herritarrekin partekatzea, gizarte osasungarri baten zerbitzura.
Osasuna eta pertsonen gaitasun funtzionala eta harremanetarako gaitasuna sustatzearen inguruko ezagutza eta kontzientziazioa sustatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- • Gizartea • Agente soziosanitarioak • Hirugarren sektore soziala • I+G+b eragileak • Akademia eta prestakuntza • Administrazio publikoak • Enpresak eta enpresa-elkarteak
Antolakuntza
Zuzendariak
Ainhoa Becerra Sotelo
Adinberri Fundazioa, Responsable de innovación
Rakel San Sebastian Beristain
Adinberri Fundazioa, Zuzendaria
Rakel San Sebastian, es licenciada en Administración y Dirección de Empresa por la ESTE, Universidad de Deusto. Posee varios masters en Contabilidad y Finanzas, Liderazgo y Dirección de equipos y Gestión Comercial. Su trayectoria profesional se ha desarrollado dentro del GRUPO GUREAK como responsable Adjunta a Gerencia GUREAK MARKETING; Responsable de Administración, Directora Residencia de Mayores GERONTOLÓGICO DE RENTERIA S.L. y Directora Comercial GUREAK ZERBITZUAK. Dirección de Proyectos y Relación Institucional. Posee gran experiencia en proyectos de innovación como y actualmente ocupa el cargo de Directora General de la FUNDACIÓN ADINBERRI FUNDAZIOA (Estrategia de Envejecimiento Saludable para el territorio de Guipúzcoa promovida por Diputación Foral de Gipuzkoa).
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-09-17 arte |
---|---|
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago