![Tecnología para mejorar la calidad de vida de las personas mayores Tecnología para mejorar la calidad de vida de las personas mayores](/sites/default/files/styles/uik_actividad_thumbnail/public/cursos/curso969_3.jpg?itok=OlimpXSa)
Tecnología para mejorar la calidad de vida de las personas mayores
Description
Formatu ezberdina duen uda ikastaro bat proposatu nahiko genuke, jardun akademikoa eta ibiltzea uztartzen dituena.
Ikastaroan, gizarteak duen erronkarik garrantzitsuenetariko baten inguruan hausnartuko da, zahartzearen inguruan, alegia. Arreta berezia jarriko da erronka horri arrakastaz heltzean sor daitezkeen aukeretan. Horretarako, soziologia, teknologia eta osasuna bezalako alor ezberdinetan aritzen den profesional sorta bat izango dugu lankide. Ezagutza ezberdinak barneratzeaz gain, eztabaida ere sustatu nahiko genuke, bai ikastaro-orduetan bai goizetan egingo diren oinezko ibilbideetan.
Proposatzen dugun ibilbideak Donibane Lohizune eta Donostia batzen ditu, 16 km-ko hiru etapatan. Iparraldeko Donejakue Bideari eta Itsasertzeko Bideari (Talaia ibilbidea) jarraiki, jarduera hori inguruko bazter zoragarrienetarikoak ezagutzeko aukera aparta da, baita jarduera fisikoa sustatzeko aukera ere, zahartze osasuntsua edukitzeko erreminta baita aldi berean.
Objectifs
Helburu orokorrak:
Zahartzaroak presentzia handiago du egitura demografikoan, eta horrek dakartzan aukera eta erronken inguruko gogoeta bat egitea da ikastaro honen xede nagusia.
Halaber, zahartze osasuntsu batera eta populazioaren bizi-kalitatearen hobekuntzara bideraturiko jarduerak sustatzea du helburu. Esate baterako, jarduera fisikoa eta banakoen sozializazioa errazten duten ekintzak.
Helburu zehatzak:
- Bilakaera demografikoaren baitan, gizartearen, osasungintzaren, teknologiaren eta ekonomiaren alorrean sortzen diren aukeren inguruan hausnartzea.
- Bilakaera demografikoaren aurrean, profesional eta adituen artean iritziak trukatzea eta datozen hamarkadetako ondorioak aztertzea.
- Zahartze-prozesu osasuntsu bat lortzeko helburua duten jarduerak sustatzea.
- Euskal Herriko bazterrik ederrenetarikoak ezagutzea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Ikertzaileak
Collaborateurs
Programme
2019-06-18
“Avanzando con la iniciativa Erlauntza“
“El uso de tecnologías en los cuidados del hogar“
“Aportaciones de la tecnología a la calidad de vida y de los cuidados en el envejecimiento“
Debate final
Lieu de l'événement
Trintxerpeko alkateordetzako aretoa
Euskadi etorbidea, z/g. Pasaia
Gipuzkoa