Job offers
Work with us
Ikus-entzunezko komunikaziorako laguntzailea
Number of jobs | Application opened | Deadline for submission |
1 |
Job profile:
Helburua: Komunikazioa eta Marketing Sailari laguntzea Edizioaren ikus-entzunezko dokumentazioaren sorreran. Donostiako Miramar Jauregia izango da lantoki nagusia, baina Ikastaroen bestelako egoitzetara ere lekualdatu beharko da batzuetan.
Profila: ikus-entzunezko komunikazioaren inguruko ezagutza duen pertsona, eta alor horretan edo antzekoetan esperientzia duena.
Egitekoa:
- Ikaslegoaren, irakaslegoaren eta zuzendaritzaren testigantzak jasotzea (argazkiak eta bideoak).
- Ikastaroen laburpenak egitea bideo eran.
- Edizioaren eta Ikastaroen Memorietarako argazkiak eta bideoak egitea.
- Ikastaroen inguruan hedabideetan egiten diren aipamen eta agerpenak biltzea prentsaren amaierako txostenerako.
Offers:
- Diziplina anitzeko talde baten kide izatea.
- UPV/EHUko Uda Ikastaroen Edizio batean parte hartzea, 10.000 partaide eta 1500 izen oneko irakasle baino gehiago izan ohi dituena.
- Iraupena: 2019ko irailaren 2tik 13ra.
- Lanaldia: 8:00etatik 16:30era astelehenetik ostegunera (bazkaltzeko ordu erdirekin), eta 8:00etatik 14:00etara ostiraletan. Arratsaldez jardueraren bat balego, ordutegia alda daiteke bi alderdiek hala adostuta.
- Soldata: lanaldi osoko soldata gordinaren (1.278,29 €) zati proportzionala.