Hirietako gune berdeak ez dira lorez betetako zelaiak
Europaren helburu esklusiboa ez bada ere, helburu nagusia herritarren bizi-kalitatea hobetzea da. Esparrua Green Dealen onartutako GJHak dira, eta “Eraikuntza-esparrua Europako Bauhaus berria da, eta eraikitzeko modu guztia berraztertzea dakar, irizpide horien arabera, gizartearen industrializazio prozesuak irizpide artistikoekin eta herritarren bizi-kalitatearekin lotura dauka. Gerra arteko Alemanian S.XXI. mendean izandako esperientzia errepikatu nahi da: Beautiful/ Sustainable/Together.”
Une honetan, Rufino Hernándezen aburuz, zaharberritzeari ekiteko bideetako bat herritarrak kontzientziatzea da. Momentuz, ez gara eskura ditugun baliabideak erabiltzeko behar bezain eraginkorrak. Hurbileneko adibidea konfinamendu-hilabeteetan gertatu zen, jarduera ekonomikoaren beherakadarekin alderatuta kutsatzaileen beherakada izugarria izan zenean. Etxebizitzari okerreko erabilera ematen diogu, eta egun badira dirulaguntzak bultzatutako eta abian dauden zaharberritze proiektuak non etxebizitzako erabiltzaileek ez duten digitalizazioa onartzen zelatatuak izan daitezkeela uste dutelako. Datuak erabiltzaileentzat biltzen dira, etxebizitzaren erabilera hobetu ahal izateko eta eraginkorrak ez diren patroiak nola aldatu ikasteko.
Datuak biltzea ezinbestekoa da, zeren eta “ezin baitugu lortu klimaren aldetik neutro den kontinentea datuek ematen diguten eraginkortasun energetikorik gabe”.
Gaizki erabiltzen dugu etxebizitza, errepikatu zuen Rufino Hernándezek. “Gure etxebizitzan 21-26 gradu artean eroso bagade ahalik eta energia gutxien gastatuz lor daiteke erosotasun hori. Neguan 21 gradutan eroso bagaude, ez du zentzurik 25 gradutan egoteak, ez eta udan 24 gradutan eroso bagaude 18 gradutan egoteak ere. Eta horrek etxe partikularrarentzat, bulegoarentzat edo edozein ekipamendu kolektiborentzat balio du. Pertsonen jarrera-aldaketa gertaera bat da dagoeneko, baina gizarteak gehiago kezkatu behar du, eta eraginkortasuna doitzeko dituen moduak aprobetxatu.
Bizi-kalitatea Arkitekturan ikerketa-taldeko aditu eta arduradun gisa, Rufino Hernándezek gogorarazi du hirietako jarduera nagusia mugikortasuna dela, batez ere zarata egiten duten eta kutsatzen duten autoetan, hiri-espazioa bortizki baztertuz eta oinezkoen mugikortasuna mugatuz. Horregatik da hain garrantzitsua metroa, tranbia edo autobusa. Auto partikularrak kostu handia du hiri-bizitzaren kalitateari dagokionez; beraz, beharrezkoa da aukerak doitzea eta behar bezala erabiltzea. Rufino Hernándezek uste osoa du "car sharing" edo "auto partekatua" nagusitu egingo dira.
Hiri finkatuek, balio tradizionalei eusten dietenek, jarduera ekonomikoa, soziala eta gizarte-hornidura duten etxebizitzak partekatzen dituzte. Arazoa ehun hori garatzeko aukerarik izan ez duten auzoetan dago. Gerra ostean eraiki ziren periferietan dago arazoa. Nahiko zaila da “15 minutuko hiria” ereduetara egokitzea, kasu horietan, lanera joateko joan-etorriak oso luzeak izaten baitira. Une honetan, hiriaren zonalde hauetako arazoak konpontzea da erronka. Ez du zentzurik hiri batek hazten jarraitzea, behar bezala hornituta eta egituratuta ez dauden uharte moduko batzuk erdibidean utzi ezkero.
Polo Osasuntsuak beren biztanleen bizi-kalitatea bereziki zaintzen duten guneak dira. 15 minutuko hiriaren kontzeptuaren barruan, asmoa da gizarte-bizikidetzako jarduerak ahalbidetzen dituzten zerbitzuak edo zuzkidurak dituen eremuren bat egotea gizarteko sektore guztientzat, “hiriko presatik” urrun. Diskriminatuenak haurrak, nerabeak eta zaharrak dira, eta haiei begira egon behar du osasungarria izan nahi duen hiriak. Polo horiek inguruko auzoetara kutsatzen den olio-orbana sor dezakete.
Hiri eremua hobetzeko administrazioak ere inplikatu behar du. Kongresuan, Eusko Jaurlaritzak nortasun juridikoa duten auzo-komunitateak sortzeko martxan jarri dituen OPEN GELA direlakoak azaldu dira. Lau bulego daude irekita Otxakoagan, Eibarren, Durangon eta Lasarten, eta euskal geografia osoan garatzen jarraitzeko asmoa dago beren pisu eta nortasunarekin autogestio-entitate gisa.
Martxan jartzen ari diren autokontsumo energetikoko komunitateak proba oso interesgarriak izan daitezke Rufino Hernándezen ustez.
Gune berdeak ez dira lorez betetako zelaiak.
Hiria naturarekin berriz elkartzea da helburua, uraren ziklo naturala berreskuratuz. Hiriak ura zikintzen du eta, jarioak barne, arazketa-zentroetara eramaten ditu, hobeto edo okerrago, eta askotan aztoratuta dauden ubideetan amaitzen du. Bestalde, hiriak ikaragarri iragazgaitzak bilakatu dira, eta erabat aldatu dituzte itsasora iristen diren isurketa naturalak, zikinkeria-kantitate handiekin. “Jatorrizko araztegira joan behar dugu eraikin bakoitzean, eta hiri-espazio osoa iragazkortu”
Lorategiak hirietatik desagertzen joan dira, mantentze-kostuak direla eta, baina ondo ulertutako naturak ez ditu kostu horiek. “Gune berdeak ez dira lore distiratsuez betetako belar zati moztu berriak, inguruko landareak edo fruitu-arbolak dituzten zelaiak baizik. Hiria inguruko naturarekin bat izatea da helburua” “Lurraldea zenbat eta naturalagoa izan, orduan eta iraunkorragoa da”. Rufino Hernándezek Quicksilver eraikinaren adibidea jarri digu, Angletera bidean dago, pinu-baso baten erdian, bertan erakitzea eta pinudia zegoen moduan uztea erabaki zuten, natura bere horretan utziz eta lorategirik egin gabe. Naturarekin bizitzen ohitu behar dugu.
Rufino Hernándezek, “AH Arquitectos Asociados”-en sortzaileak aldezten du etxebizitzak unean uneko aukeren arabera egin direla. Ezjakintasuna dela eta akatsak egin direla. Burdinik ez zegoenean, oinarria zementua zen; Le Corbusier-en sabai baxuak modan egon zirenean, modernitate arkitektonikoaren maisu ukaezinetako bat zenez, Otxarkoagan, “2,32ko etxebizitzak eraiki ziren, sabaia hatzekin ukitu ahal izateko”.
Gaur egungo bizimoduekin alderatut egokitu gabe dauden hainbat eraikin ditugu. Horrek bere eraispena ere badakar. Gauzak neurtu behar dira “eta zer egin behar den neurtu, merezi izan ez duten errehabilitazio asko daudelako. “Ez dute balio eraikinean bizi diren pertsonen bizi kalitateari eragiten dioten zaharberritzeek. Ez da isolamendu termiko hutsa, bizitza osoko aurrezkiak ez suntsitzea baizik”.