Toutes les nouvelles

Arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, elkarri lagunduz krisi sistemikoetan erresilienteagoak izan gaitezen

Iñaki Alonsok hiri handietan ematen ari den herritarren etengabeko kontzentrazioaren paradoxa azpimarratzen du; gero eta elkartuago gaude eta gero eta konexio teknologiko gehiago ditugu, baina aldi berean bakardadearen sentsazioa izugarri ari da hazten gure artean.

sAtt estudioak, non kontseilari delegatua baita, arkitektura kolaboratiboaren hainbat forma lantzen ditu, hala etxebizitzei nola laneko espazioei aplikatzen zaiena; izan ere, arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, erresilienteagoak izan gaitezen krisi sistemikoetan.»

Talde gisa, ingurumen psikologiaren teoria berriak hasi dira aplikatzen, “espazioek gure nerbio eta emozioen sistemari eragiten diotela” erabat sinetsita.  Naturarekin dugun erlazioak ongizatearen sentsazioa zehazten du, koloreekin, argiekin eta formekin dugun erlazioak egiten duen moduan.

“Arkitekturari ikuspegi hirukoitz batetik begiratu behar diogu: Ni, nolakoa naiz ni? zer-nolako erlazioa dut komunitatearen gainerako pertsonekin?; Gu, eta, ikuspegi holistiko batetik, Denak”. sAtt estudioan lantzen dituzten proiektuetan, jabetzen dira erakin osasuntsu bat ekonomia, ingurumen eta gizarte ingurumenaren ikuspegi hirukoitzetik eraikitzearen handitasunaz eta konplexutasunaz.

Ingurumenari dagokionez bost begirada aplikatzen dituzte; lehenengoa, energia eraginkortasunari lotutakoa, eraikinak ahalik eta gutxien kontsumitu dezan; bigarrena, beharrezkoa den energiari lotutakoa, energia eraikinean bertan sortu, eta, kanpotik kontratatuz gero, berriztagarria izan dadin.  Gero, rabilitako materialak, ziurtagiriak, zirkulartasunaren aplikazioa, etab. Laugarren begirada bat urari, eta bosgarrena, inguruneko inpaktuari (kutsadura akustikoa, kutsadura elektromagnetikoa edo airearen kalitatea), hura ahal bezain beste gutxituta. 

Gizarte jasangarritasunaren ikuspegitik, argi eta garbi azpimarratzen da bizilagunen inplikazioa eraikinean. Ecohousing.  Etxebizitzari aplikatutako kultura kolaboratiboa, cohousing, dagoeneko sortuta dagoen komunitate batean oinarrituta, “komunaren eraikuntzaren” kultura aldaketarako prestatzen dena eta eraikinaren diseinuan parte hartzen duena; edo, coliving erako ereduak, non proiektu bat proposatzen dute, hiruko balantzearen ikuspegia beteko duena. Baldintza batzuk dira, bizilagunek, dagoeneko komunitate gisa eratuta, bere egiten dituztenak, eta «parte hartzeko leiho batzuk» irekitzen zaizkie.

Planteamendu ekonomikoak alderdi konplexuak aurreikusten ditu, eta aintzat hartzen ditu 30 urteko epean eraikinaren bizi zikloaren kostuen analisia, argiaren fakturaren zenbateko txikiena urte horietan guztietan, eta, hasiera-hasieratik, CO2 maila txikiak izatea biziko garen lekuan (hori ekonomikoki nekez zenbat daiteke), edo material batzuk izatea, X urte barru ekonomia zirkular batean sartuko direnak. “Bizimodu desberdin bat da desberdin bizi nahi duen jendearentzat”, eta gero eta jende gehiagok nahi du hori.

Entrepatios Iñaki Alonsoren taldeak sortu eta Iñaki bera kide den bizilagunen komunitate autogestionatu bat da, eta bertako bizilagunek erabiltzeko eskubide kuota bat dute, merkatuaren prezioaren % 20 baino txikiagoa, 674 € hilabetean 80 m2-ko, eta energia kontsumoen faktura oso txikia da, 20-30 euro hilabetean etxebizitzako.  Proiektua orain dela 20 urte hasi zen sortzen, etxebizitza ereduari eta pribatuaren, komunaren eta publikoaren arteko harremanari buruzko gogoeta batzuen ondorioz, eta gaur egun 17 familia bizi dira.

Eraikinak energia gehiago sortzen du, kontsumitu baino; hondakin organikoak konpostatzen ditu, eta proiektu agrovoltaiko bat garatzeko ahalmena du xaflen azpian, elikagaiak ekoizteko. CO2-a neurtzen da, bai eraikinean dagoena eta eraikuntzan erabili zena. Entrepatiosen ez dago CO2 igorpenik (pertsonen arnasketari lotutakoa salbuetsita), eraikinaren % 100 elektrifikatuta dago, eta haren beharrak % 100 berriztagarri diren energien bidez asetzen dira. Haren eraikuntzan eta materialak ateratzeko eta obrara garraiatzeko prozesua osorik aztertuta, CO2-ko 1.300 tona kontsumitu ziren, eta hori konpentsatzeko, zuhaitzak landatu ziren Guadalajaran eta beste proiektu batzuetan, Kenian eta Namibian. Urari dagokionez, kontsumoak murrizteko eta monitorizatzeko mekanismoak aplikatzen dira, eta oso eraginkorrak direla egiaztatu da (% 20ko murrizketa bat, dutxatzean gastatzen dugun uraz jabetzen garelako).  Euri urak andela batean biltzen dira, eta ur hori landareak ureztatzeko eta komunetarako erabiltzen da. Andelak dutxetako eta konketako ur grisak berrerabiltzeko mekanismo bat du, legez oraindik onartuta ez dagoena; hala, urak tratatu ondoren, berriro erabil daitezke komunetan eta landareen ureztapenean. (Urtean 750.000 litro inguru aurrez daitezke)

“Ura orain ez da garestia, baina etorkizunean arazo handi bat izango dela esaten ari dira. Estrategiak prest eduki behar ditugu.” Eraikinak panel fotovoltaikoak ditu, erabilitakoa baino % 30 energia gehiago sortzen dutenak. Energia sareari berari saltzen zaio. Neguan, behar dena baino % 20-25 gutxiago sortzen du, eta saretik elikatzen da.

“Pentsamendu konplexua” deritzonaren parametroen araberako eraikin bat, non aldagai asko elkartzen diren etxebizitzaren inguruan. Etxebizitza bat, bizitzeko duguna eta ekosistema oso baten modura ulertu behar duguna, beharrezkoa ditugulako energia, garraioa, hondakinak, birziklatzea, bizikidetza, emozioak edo gatazkak.

“Ez dago eskaintzarik merkatuan, baina egia da gero eta jende gehiagok erabakitzen duela proiektu horiek garatzea”; hori dela eta, Distrito Natural izeneko ko-etxebizitza ekologikoen promotorea sortu dute.

Iñaki Alonsoren estudioak, sortu duen inpaktu promotorearen bidez (Distrito Natural), gutxiengoan jardun du Madrilen, administrazioak ez duelako inolako laguntzarik ematen. Gaur egun, 6 proiektu ari dira lantzen (3 hiri eremuetan eta 3 landa eremuetan). Alacanten 3520 familien beste miecohousing senior batean laguntzen ari dira. Egoitza batean amaitu edo seme-alaben etxebizitzetan geratu beharrean, modu autogestionatuan bizitzea erabaki duten pertsonak dira, beren zahartzaroaren jabe izan nahi dutenak modu aktibo batean. Ávilan Biodibertsitaterako (vibio.land) etxebizitzen komunitate bat garatzen ari dira; freelance modura telematikoki lan egiten duten edo erretiratuta dauden pertsonek osatutako komunitate bat da, natura ingurune batean bizi dena irizpide ekologikoen arabera. Guztira 60 etxebizitza dira. Madrildik atera nahi izan duten pertsonak dira, ekonomia zirkularraren, permakulturaren eta energia eta elikadura subiranotasunaren parametroen arabera bizi direnak, baratzeetatik elikatzea ahalbidetzen dien lurraren kudeaketa integrala eginez.  Energia eguzki xaflen bidez sortzen da, eta ura sistema biologikoen bidez birziklatzen da, landare makrofitoekin.