2020ko Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea azaroaren 18an amaituko da
Jada, proposamen ugari jaso ditugu urriaren 9an epea ireki genuenetik eta gure Programa Batzordea ari da proposamenak aztertzen.
Datorren urtean, bereziki honako erronkak izango ditugu:
Uda Ikastaroak nazioarteko foro garrantzitsu bat izan daitezen iraunkortasunaren alorrean.
Gizarteko, irakaskuntzako eta zientziako eragile nabarmenak biltzen jarraitzea. 2020an ere ahots garrantzitsuak izan nahi ditugu ziklo eta eztabaida guztietan.
Euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako ikastaro gehiago eskaintzea.
Oraindik ere garaiz zaudete proposamenak aurkezteko. Anima zaitez eta lagundu iezaiguzu erronka hauek lortzen!