Bizipen meteorologikoek beren isla dute artelanetan
Margolanen datak ongi zehaztuz gero eta adierazten diren motiboak aztertuz gero, jakin daiteke ea aro jakin batean aldaketa klimatiko handirik gertatu ote zen, Saharan gertatu zen bezalaxe. 10.000 urtetan barrena izandako giza finkapenetan ikus daiteke nola aldatu diren margoturiko motiboak, baldintza meteorologikoak ere aldatzen ari zirelako. Momentu batean ezin izan zuten toki bakar batean bizitzen jarraitu eta herri nomada bilakatu ziren. Hori erakusten dute Tassili N’ajjer (Sahara) artistaren obrek.
Horixe da José Miguel Viñasek, “La ciencia en el arte. La creación artística vista con ojos científicos” Ikastaroaren zuzendariak, emandako azalpena. Hegoafrikan aurkituriko artelan bat ere ekarri du gogora, non dantza bat irudikatzen den, garai hartan lehorte bat jasan zutela irudikatzen duen erritua.
Beranduago eginiko koadroetako margoetan arreta jarriz gero, izotzez beteriko garai hotzak antzeman daitezke, zeina artista ugariren artean islatzen den askotan. “Hala, XVI., XVII. eta XVIII. mendeko Europan neguak nolakoak ziren dakigu. Azken finean, bizipen meteorologikoek, hala nola izotzaldiek eta lehorte handiek, beren isla dute artelanetan”.
José Miguel Viñasek, ogibidez meteorologoak denak, sare sozialetan erabili izan ditu Alpino pintura-kaxa baten edota Suchard txokolate-tableta baten irudiak. “Ohartu nintzen irudiaren atzealdean agertzen ziren Alpeek elur gehiago zutela ni haurra nintzela eta egun, ordea, elurrak mendi gailurra bakarrik estaltzen duela. Ez dakit aldaketa ausazkoa den edo kontzienteki islatu nahi izan den orain dela urte batzuk bizi zen errealitate alpinoa, hots, mendikateak udan ere elurpean egotea”.
Paisaiak irudikatzen dituzten artistak aztertzea interesgarria da ikusteko baliabide naturalak asko erabiltzen dituztela, batez ere, fenomeno atmosferikoak: hodeiak edo ura. Inpresionistek, momentu baten balioa atzemateko, olatuetan edo zeruak izan dezakeen itxuran jartzen zuten arreta.