Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa 2019
Horretarako, interpretazio-zentruak, museoak, aztarnategi arkeologiko interpretatuak, baserri-eskolak, agroturismoak edo turismo-bulegoak ditugu, beste hainbaten artean. Halaere, ezinbestekoa ere bada gure interprete-gidariak gaitzea iraunkortasunaren kontzeptua eta eskuragarri diren teknika hoberenak erabili eta barreiatu ditzaten.
Garapen Iraunkorraren Arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza Plana Urdaibaiko Erreserban PICE – IGHP, 2014. urtean onartuta, Urdaibai Biosfera Erreserbako interpretazioari lotutako eragileen artean partekatutako kudeaketa bultzatzea du helburu. PICE – IGHP-ak eragileak biltzen ditu Koordinaketa-Batzorde ezberdinetan, gaiaren arabera. Formazioa eta Gaikuntza Batzordearen kasua da. Horretan, Bermeoko Behargintza Zentruak, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentruak, Lanbidek, Urremendi Landa Garapenerako Agentziak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuak hartzen dute parte.
Batzorde honen lehenbiziko ekintza, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa 2019 aurkezten da, 1993. urtean Urdaibai Biosfera Erreserbako ondare interprete-gidari formazio-ekimenaren ondoren. Ikastaroak helburu du publikoaren aurreko Urdaibai Biosfera Erreserbako ondarearen interpretazioaren erabilera zuzena sustatzea. Horretarako, interpretazio-teknikak irakatsiko dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondare naturala eta kulturala erabiltzen duten pertsonak, entitateak, enpresak ahalik eta formaziorik hoberena izan dezaten. Ikastaroa osotuko da ondare naturala eta kulturalaren aspektu konkretuen deskribapenarekin. Urdaibai Biosfera Erreserbako hainbat interpretazio-ekipamendu bisitatu eta aztertu egingo dira.