Begoña Ibarrola idazle eta psikologa-k UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan Miramar Jauregian eskaini zuen Jarduera Irekira jendetza ugari hurbildu zen atzo.
Bigarren areto bat jarri behar izan zen, areto nagusian elkartu ziren 190 pertsonaz gain, beste 100-i streaming bidez hitzaldia jarraitzeko aukera emateko.
Jardueraren izenburua “El papel de la Autoestima y la Asertividad en el Bienestar Personal”.