Aniztasuna izan da berriro ere UPV/EHUko Uda Ikastaroetako XXXV. edizioaren ezaugarri nagusia
Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoaren Kongresua. Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoaren printzipioak onartzen dituzten hainbeste pertsona biltzea (epailetzako 400 profesional baino gehiago) eta, gainera, justiziaren ikuspegi berri hau errebindikatu eta honen oinarriak bere egin zituzten espainiar epailetzako goreneko arduradunen presentzia lortzeak, arrakasta ekarri zuen, GEMME Euskadiren iniziatibari (Grupo Europeo de Magistrados pro Mediación) eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren lankidetzari esker. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak bere “urteko kongresu” moduan hartu du.
Carlos Lesmesek, BJKNko eta Espainiako Auzitegi Goreneko zuzendariak, “kaltea sortzearen arduradunak lehengo egoera berreskuratzera eraman beharko du biktima” ustean oinarritutako justiziaren ikuspegi berri hau berretsi zuen.
“Verdad y reconocimiento para las víctimas de tortura, tratos inhumanos y degradentes” izeneko Kongresuak biktima nahiz arduradun politikoak bildu zituen. Eusko Jaurlaritzaren agindupean egin den eta egiten jarraitzen den lana islatuta geratu zen. “Reconocimiento, Reparación y Prevención”. UPV/EHUko Uda Ikastaro hau burutu ondoren, “bere egoeraren berri emateko beldur” zirelako, ikerketa taldean sartu ez ziren eta kualitatiboki esanguratsuak diren testigantzak izan ziren bertan.
Europako errefuxiatuen egoera iraingarriak ere izan zuen isla, Eurobasquek, Arartekoak, Gipuzkoako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak antolaturiko 4 ekintzetan entzundako eta behar bezala argudiatutako iritzi eta kexetan. Errefuxiatuen krisia Europa osatzen duten balioen krisiaren estalkia kontsideratu zen.
Kultura-aniztasuna eta bere estetika, eta ahozko- nahiz musika-adierazpena Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik izan genuen, Encuentro Internacional de Canto Improvisado. Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketan, munduko leku desberdinetatik etorritako hogeita hamar profesionalen partaidetzari esker. Jauregian egin ziren ekintza akademikoez gain, hiriko puntu desberdinetan aurrera eraman ziren ekitaldi kultural anitzak ere izan genituen.
Komunikabideak, Gatazka eta Bizikidetza: Tirabirak, Biñetetan. Medios de Comunicación, Conflicto y Convivencia: Tiras que aflojan. Biñeten bidez, azken urteetako historiaren errepasoa egitea izan zen edizio honen berrikuntzetako bat, Okendo Kultur Etxean ikusgai egon zen erakusketa batekin lagunduta.
Zineak ere bere balioa erakusteko aukera izan zuen Bilbon eman ziren ikastaroetan. Hain zuzen ere, Emakumeon Klaketa, Territorios y Fronteras ikastaroaren VII. edizioan; Cine y Música: un recorrido por la presencia de la música en el cine ikastaroan; eta, baita, zientzia arloan klasifikatua izan den eta Hitchcock-en pelikuletan edo nobela beltzean agertzen diren zergati matematikoak azaldu zituen, Cultura con M de Matemáticas; una visión matemática del arte y la cultura ikastaroan ere.
Araba bere aberastasunaren adierazgarri izan zen, Oliva olioaren eta Errioxako ardoaren ezaugarri bereziak, eta nekazaritza ekologikoarekiko duten apustua dela eta.
“Los Mundos femeninos en el pasado de Vasconia” gure beste berrikuntzetako bat izan da eta, bertan, emakumeak EHko historian jokatutako paper desberdinei buruzko analisi historiko ezberdina entzuteko aukera egon zen. Analisi desberdina eta sakona, benetan. Batzuentzat, haren papera funtsezkoa izan zen etxea mantentzeko, hau da, “euskal gizartearen antolaketarako nukleoa” mantentzeko; eta, beste batzuentzat, ordea, matriarkatu hori zalantzan jarri beharko litzateke. Lehen gerturatze historikoa izan zen gai honi dagokionean eta oraindik asko dago idazteko.
“Antropozenoa” ez da termino berria geologoentzat; bai, ordea, herritarrentzat. Hurrengo urteetan, hitz zabalduenetariko batean bihurtuko da; izan ere, jada haren parte garen Aro Geologiko honen deituraz hitz egiten ari baikara. Aro honetan 50. hamarkadatik gaudela esan dezakegu, hain zuzen ere, lurreko geruzetan ageri diren telefono mugikorrak edota Barbie-ak bezalako gizaki-arrastoek osaturiko aroa dugu hau (BC3 ikastaroa)
Klimari eta klimak ongizatean eta osasunean duen eraginari buruzko debatean, irabazi-asmorik gabeko Sevillako BIOPROME elkarteak eginiko makro-ikerlan bat ezagutzeko aukera izan genuen. Espainian, azken 10 urteotan jasotako 230.000 milioi datu baino gehiagori esker, hezetasun-maila eta EPO gaixotasuna, ilargi-aldiekin eta antsietatearekin loturiko ospitaleratzeekin erlazionatu zituen elkarteak, besteak beste.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku-hartzeari esker, Gobernantza Parte-hartzaile mota desberdinak aztertu ziren, eta maila internazionaleko hainbat adituk azpimarratu zuten, erakunde politikoek porrot egitearen arrazoia herritarrek haien burua ordezkatuta ez ikustea dela; eta, honetaz gain, herritarrei gogorarazi nahi izan zieten, ez dela nahikoa politikari ustelak salatzearekin eta haien inplikazioa askoz ere handiagoa izan behar dela. Egoera honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Etorkizuna Eraikiz” programa bultzatzeko, parte-hartze hitzarmen bat sinatu zuen Greater Toronto Civic Action Alliance-rekin, hau da, partekatutako gobernantza ereduekin 15 urte baina gehiago lanean diharduen erakunde kanadarrarekin.
Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenaren harira egin zen ikastaroan, 4 Lehendakariren hausnarketak entzuteko aukera egon zen; Carlos Garaikoetxea, Patxi López, José Antonio Ardanza eta Juan José Ibarretxerenak, alegia. Azken biak, beren esperientzia izan zenari buruzko erakusketan presente egon ziren. Biak ala biak EAJko kide izan eta autonomiari buruzko planteamendu desberdinak izanik, ETA indar bizian zegoen garaiko haien gobernantzaren berri eman zuten, eta, baita Madrileko gobernuari egiten zizkieten aldarrikapenei buruz ere, besteak beste.
Aipatzekoak dira, era berean, uda honetan zehar egin ditugun joan-etorriak ere. Txikitatik harriarekiko duen harremanaren berri eman ondoren, Perurenaren eskutik bisitatu genuen Leitzako Peru-Harri. Atxagak, bere jaioterri den Asteasun kontatu zigun haren ibilbide literarioa. Berastegiko udaletxea bisitatzeko aukera ere izan dugu, babestua dagoen egurrezko eraikina eta, beste hainbat bezala, orain arte behar bezala baloratu ez dugun egurrezko ondarea. Zumaiako Flyschera ere joan gara, mendien eta geologiaren inguruko kurtsoaren barruan. Eta aste honetan bertan, Pasaia indarberritzearen inguruko aukerak aztertu eta Itsas Gela bisitatzeko aukera izan dugu, Mater itsasontzian badiatik buelta bat eman eta Albaolan bukatuz.
Jarduera Irekiak
940 pertsona sartu ziren Miramar Jauregiko jarduera irekietara. Honek esan nahi duena zera da, Udako Ikastaro hauek egiten dugunarekiko interesa duen edozein herritarrei daudela zuzenduak. Ez gara haien interesen kontra ari; aitzitik, debatitu eta hausnartzera bultzatzeko gaiak gerturatzen saiatzen gara.
Erakusketak
Milioika bisitari izan dituzten 3 erakusketa egon dira ikusgai uda guztian zehar:
Juan Gorritiren “Itsasmira”
Beñat Krolem-en”Oholtza”
“Centenario del Hipódromo y los 150 años de la Cría Caballar de la Yeguada Militar”
Online
Uda ikastaroak ez dira hemen bukatzen; urtea aurrera doa, gero eta ugariagoak diren Online Ikastaroekin. 2016an 16 ikastaro eskaini ditugu.
Aurtengo edizioan webgune berria estreinatu dugu, gainera, bertaratutakoek matrikula online egin ahal izateko aukera izan duten lehenengo urtea izan da.
Aurtengo edizioko datu kuantitatiboak: