Toutes les nouvelles

200 jarduera inguru aurten Uda Ikastaroetan

Gaur goizean aurkeztu da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXV. edizioa Donostiako Miramar Jauregian. Han izan dira Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Carmen Agoués, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria, eta Roberto Iñiguez de Onsoño, IRIZAR enpresako langileen zuzendaria.

Aniztasuna eta eskaintza zabalagoa ditugu Ikastaroen XXXV. edizioaren berezitasunak. Jasotako proposamenak gehiago izan dira, eta Egitarau Batzordeak onartu dituenez, Ikastaroak, Jardunaldi Profesionalak, Tailerrak, Biltzarrak eta Jarduera Irekiak izango ditugu kultur topagune honetara akademikoki ezer interesagarri eta serio eskain zezaketen guztiei proposatzeko aukera zabaldu eta gero.

Badira behar adina 142 ikastaro presentziazkoak, beste 24 online, 27 biltzar eta 8 jarduera ireki egitarau askotarikoa eta diziplina anitzekoa sortzeko, eta egitarauak sortzen duen espazio horretan, zalantzarik gabe, debatea eta pentsamendu kritikoa garatzeko.

Hainbat dira eszenatokiak. Gune nagusia Donostiako Miramar Jauregikoari eutsita, Gipuzkoa barruan, Zubieta estadioa, Oiasso museoa eta Irungo Ficoba izango dira gure jardueren egoitzak. Aurten Baionaraino ere iritsiko gara, euroerregioari buruzko ikastaro bati mugaz gaindiko zuzenbidearen ikuspegitik ekiteko. Bizkaian 19 jarduera garatuko dira (bereziki Bizkaia-Aretoa egoitzan), eta 15 Araban, hain zuzen ere, Vitoria-Gasteiz, Moreda Araba, Agurain eta Laguardian.

Aurten ia 10.000 pertsona pasatuko dira gure geletatik, eta horrek kultur erreferente argietako bat bihurtzen gaitu Donostian, Zinemaldia, Musika Hamabostaldia edo Jazzaldiarekin batera.

17 zikloren inguruan egituratuta dago edizioa. Zientzia eta Teknologiari dagokionez, DIPC zentroak babestutako nazioarteko hitzordu ugariak izaten jarraituko dugu, eta horiei honakoak bezalako ikastaroak gehitu beharko lekizkieke: bizitza-luzera bere faktore ezberdinetatik, sistema aurreratuak hondakin uren tratamenduan edo kosmetikari aplikatutako zientzia eta teknologia. 

Errealitatea nagusi da, eta Europan errefuxiatuekin gertatzen ari denaren inguruko ziklo oso bat eraiki dugu. 4 ikastaro eta 3 jarduera ireki

Informazioaren eta Komunikazioaren arloan, dagoeneko oraina den irratiaren etorkizunari buruz Begoña Marañonek zuzenduko duen ikastaro bat aurreikusita dugu, Espainiako irrati-difusioko egungo liderren presentziarekin; enpresa eta gizarte komunikazioa gizarte sareen bitartez eta, gainera, pertsonen arteko komunikazioari buruzko programa ezberdinak, arrakasta pertsonalaren oinarrizko tresna gisa. Ikastaro tradizionalik bada, hori europar kazetarien elkarteak antolatutakoa da, eta aurten Europar Batasuneko Larderiazko Tentaldiei buruz hitz egingo du.

Osasunaren alorrak eguneraketak sorrarazten ditu beti gaixotasun arraroen errealitatean; pobreziari lotutako parasito gaixotasunak; minbizia; minaren terapiak; edo arazoak dena digitala den garaian. Osakidetzak 16 jarduera babesten ditu “Osasuna: pertsonekiko konpromisoa” zikloarekin.

Nekazaritza ekologikoaren errealitatea eta bere garapenaren gakoak; desberdintzapena ardoaren merkatu globalizatuan; Arabar Errioxako oliba olioaren errealitatea; edo zer egin merkataritza zirkuitutik kanpo geratzen diren elikagaiekin bezalako ikastaroek Nutrizio eta Elikaduraren inguruko beste ziklo bat osatzen dute.

Historiak eta kulturak luzerako ematen dute: II. Espainiar Errepublika; Erlijio askatasun eta laikotasuna; edo Bakegintza Espainian ikuspegi historiko baten bitartez, hau da, normalean Beste Historia horrek kontuan hartu ez duenaren bidez. Arte feministaren ekarpena arte plastikoetan eta arte bizian.

Zuzenbidearen munduak hainbat alderdi edo ziklo beteko ditu. Ezinbesteko erreferentzia Justizia Konpontzaile eta Terapeutikoari buruzko Europar Biltzarra da, baina prozesu judizialen biktima edo lekuko diren adin txikikoei buruzko azterlana ahaztu gabe.

Ekonomiaren esparruan, berritasuna da Giza Eskubideen tratamendua enpresatik nazioarteko ikuspegitik edo arrisku psikosozialak egungo Europan. Orain denen ahotan dagoela, Estatu Batuen arteko TTIP merkataritza akordioa ere aztergai izango da.

Gure web orrian,  www.uik@eus, baino ezin da ikusi jorratu beharreko gaien zerrenda, weba etengabe eguneratzen egon eta gure “Peteteren liburu” zaharra ordezkatuko duelarik. Asko maite genuen baina zaharkituta geratzen zitzaigun edozein bazterretan.

Uda Ikastaroen Inaugurazio Ofiziala

Mariano Aguirre, Bakegintzarako Zentro Norvegiarraren zuzendaria eta Amsterdameko Transnational Institute erakundeko ikertzaile elkartua izango da Donostiako Miramar Jauregian ekainaren 8an izango den Uda Ikastaroen irekiera ofizialaren hasierako lezioa emateaz arduratuko dena.

NOREF zentroaren zuzendaritzaz arduratu baino lehen, Bakerako Ikerketa Zentroaren (CIP) zuzendaria eta Nazioarteko Harremanetarako eta Kanpo Elkarrizketarako Fundazioaren (FRIDE) bake eta segurtasun programaren zuzendaria izan zen Mariano Aguirre, Madrilen.  Halaber, Ford Fundazioaren bake eta segurtasun programaren koordinatzailea izan zen, New Yorken.

Aguirrek Trinity College-k (Dublin) Bake eta Gatazkei buruzko Azterketen inguruan emandako masterra du, eta nazioarteko harremanei buruzko hainbat libururen egile, egilekide eta koordinatzailea da. Hedabideetan eta aldizkari espezializatuetan idatzi ohi du, besteak beste, Política Exterior, BBC, RFI, Opendemocracy, esglobal.es, El Pais, El Mundo eta Le monde diplomatique-n, eta batez ere, Ekialde Ertain, Amerika Latino eta bake eta gatazka biolentoen inguruko joera globalei buruz.

Ikasketa arloan irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Ekintzari buruzko masterrean, Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen Gobernagarritasun, Giza Eskubide eta Bake Kulturaren inguruko Graduondo Iberoamerikarrean, eta Ortega y Gasset-Gregorio Marañon Fundazioaren Garapenerako Lankidetzari buruzko masterrean, eta Lisboako Unibertsitate Autonomoan.

Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidea aitortzeko, eta horietako azkena Lisboako Unibertsitate Autonomoak (2014) bake eta giza eskubideen alde egindako lanagatik emandakoa.

Matrikula orokorrak eta matrikula murriztuak

Matrikula aurreratuaren modalitatea maiatzaren 31ra arte (%15)

Matrikula murriztuak honako hauentzat: ikasle, langabe, jubilatu, UPV/EHU eta ehualumni sarean inskribatutako UPV/EHUko ikasle ohiak.

Matrikula nola egin:

Online: webaren bitartez: www.uik.eus

Bertaratuta: Uda Ikastaroen bulegoak

E-posta: Info@uik.eus