Toutes les nouvelles

Itsas kutsadura eta klima-aldaketa

Gazteon-eko taldeak Iñigo Doria, Blue Point-eko (Getaria) CEO, elkarrizketatu du.

Itsas Kutsadurako eta Ekonomia Urdineko Inteligentzia Zentroa (Getaria), Blue Point izenez ezagutzen dena, euskal kostaldeko ingurumen-arazoa arintzeko eta, hartara, ekonomia urdina deritzonaren bidez enplegu-aukera berriak sortzeko helburuarekin sortu zen. Datuen arabera, 50.000 tona hondakin ditugu euskal kostaldean.
Itsasplaneten ekimena da Blue Point. Irabazi asmorik gabeko erakundea da Itsasplanet, eta duela 15 urte sortu zen Getariako portuan. Hainbat jakintza-alorretako itsas gizon eta profesionalek osatzen dute. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren, Naturklima Fundazioaren eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsen laguntza izan du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila, La Caixa Fundazioa eta Mondragon Unibertsitateko MIK Kudeaketa Ikerketa Zentroa, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioa, Pasaiako Itsasgela elkartea, Kaixo Musto ingurumen-hezkuntzako enpresa eta Donostiako Algorithmics programazio-akademia.


Zentroak helburu hauek ditu: unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin ikertzea, itsas plastikoan negozio berriak abiaraztea, gizarte zibila bere osotasunean inplikatzea, eta lortutako ezagutza berria munduko beste leku batzuetara transferitzea.
Blue Point-ek Getariako Portuko 30. eta 31. lonjetan du egoitza, eta jendearentzat irekita dago, itsas hondakinen arazoari buruz herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak egin ahal izateko. Horrez gain, arazo global bati buruzko tokiko ikuspegia eskaintzen du eta 2030 Agendaren filosofiari behar bezala erantzuten dio: “Think global, act local”.