Toutes les nouvelles

Hidrogenoa etorkizuneko apustua plastikoa birziklatzen dugun bitartean

Abandonatzea ez da aukera. Dagoeneko oraina den etorkizuna dugu jokoan, eta jasangarria izango da, edo ez da izango.

Gipuzkoan deskarbonizazioaren bidea jarraituko duten etorkizuneko bi proiektu nabarmendu ditu José Ignacio Asensiok: hidrogenoaren aldeko apustua eta plastiko birziklagarriaren poloa.

Hidrogeno berdearen planta


“Hidrogeno berdea erabakigarria izango da industriako eta garraio astuna elektrifikatzeko eta deskarbonizatzeko prozesuan, eta beraz, funtsezkoa da prozesu horren garapenean partea hartzea gure industria sarea kontuan harturik, izan ere, energia asko kontsumitzen du”. Bestalde, José Ignacio Asensiok nabarmendu zuen “aukera bikaina dela teknologiak eta etorkizuneko merkatuak ezagutzeko eta horietan sakontzeko". Horrexegatik erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamentuak Hidrogenoaren euskal korridorea delakoan partaide izatea, izan ere, hiri hondakinetako gai organikoetatik abiatuta beste erregai hori sortzeko planta bat sustatuko du Zubietan. Familiek edukiontzi marroian uzten duten hondakin organikoak izango dira lehengaiak. 


Hidrogeno hori bidaiarien garraioan eta hondakinak biltzeko kamioietan erabiliko da. “Plantari esker, hondakinetako CO2 harrapatu ahal izango da, eta beraz, negatiboa izango da karbonoaren balantzea. Hasiera batean, egunean 500 kilo hidrogeno sortuko ditu plantak, eta hondakinak biltzeko 5 kamioi eta Lurraldebusen 5 autobus hornituko ditu”. Hidrogenoa sortzeko gaitasuna handitu egingo da hori hondakin gehiago tratatuta, gaur egun 55.000 tona tratatzen baitira urtean, baina 2030ean 70.000 tona izango baitira. Planta errendimendu betean izatean, Lurraldebusen autobus guztiak hornitzeko bezainbeste hidrogeno sortuko du.


Proiektuaren balio estrategikoa bere testuinguruan kokatzeko, J. Ignacio Asensiok gogorarazi zuen Gipuzkoako energia kontsumoaren eta emisioen % 46 garraioari egotzi dakiokeela, eta horrexegatik dela deskarbonizazioa ezinbestekoa trantsizio energetikoa burura eramateko.


Plastikoaren Ekonomia Zirkularrerako Berrikuntza poloa Zumarragan.


Halaber, plastikoa birziklatzeko proiektua izan du hizpide José Ignacio Asensiok. Plastic Energy enpresarekin lankidetzan aurkeztutako proiektuaren arabera, planta bat sortuko da ohiko teknologiekin ezin birziklatu daitezkeen 30.000tik gora tona plastiko tratatzeko.
Aplikatuko diren teknologia berriek TAKOIL olio bihurtuko dute plastikoa, eta olio hori plastiko berriak modu jasangarrian egiteko erabiliko da. “Zumarragako plantak enpresei egingo die ekarpena, elikagaiak ontziratzeko produktuei begira ingurumen baldintza guztiak beteta. Erabiliko den lehengaiak orain arte erabilitakoen ezaugarri berberak izango ditu, eta beraz, baztertuko dira baliabide naturalak".


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 5 milioi €-ko kopuruaz hornitu du proiektua, eta Next Generation funtsetan aurkeztu da. Guztizko inbertsioak 80 milioi € aurreikusten ditu zuzenean plantan, eta zuzeneko 40 enplegu sortzea.


José Ignacio Asensiok behin eta berriz azpimarratu zuen “denok pasa behar dugula hitzetatik ekintzara”, gure tamainaren garrantzia kontuan hartu gabe, baina egin egin behar dugula, eta egiten ari garela “klimaren kudeaketa planifikatuz, trantsizio energetikoaren aukerak ikusteko eta aprobetxatzeko” eta gizarteari transmititzeko. “Denok parte hartu nahiko dugu prozesuaren abantailetan, eta aliatuak behar ditugu bide horretan”.

Eta “bideari jarraitu amore eman gabe. Abandonatzea ez da aukera. Dagoeneko oraina den etorkizuna dugu jokoan, eta jasangarria izango da, edo ez da izango".