Aldizkari digital eleanitza: sormena eta autonomia lantzen
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170028 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Irakaskuntzaren metodologia: Ikastaro honen metodologia bi teoria nagusitan oinarrtizen da. Ikaslearen autonomian eta Howard Gardnerren adimen anitzetan. Autonomian oinarrituz, ikasleari askatasuna emango diogu nahi duena lantzeko eta ekoizteko eta lanketa hori nahi duen moduan egiteko. Hala, garatu nahi duen aldizkariaren atala ikasleak berak aukeratuko du. Adimen anitzak aintzat hartuz, gure eginbeharra izango da ikasleei dituzten gaitasunak garatzen laguntzea.
-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
-Hasiera: 2017-11-13 Bukaera: 2017-12-22
-Tarifa bakarra: 80 euro
- Hizkuntza ofiziala: euskara
Program
13-11-2017 / 19-11-2017
1. GAIA
Ikasleen ekoizpenak material digitalen oinarri. DBHko ikasleek egindako ekoizpenak aurkeztuko dira, lehenik. Ondoren, aztertu eta horiei buruzko hausnarketa egingo da. Antzeko poster bat egitea eskatuko da ariketa praktiko moduan.20-11-2017 / 26-11-2017
2. GAIA
Aldizkari digital eleanitza: sormena lantzen materialen aurkezpena. "Hizkuntzak eta gizarte arloa" uztartzen atala irakurri eta aztertu. "Run like a girl" bideoa ikusi eta aztertu. Horietan oinarrituz, hizkuntzak uztartzen dituen antzeko proposamena egin; ahal izanez gero, hizkuntzak ez ezik, arlo bat ere uztartzen duen proposamena.27-11-2017 / 03-12-2017
3. GAIA
Eskuz bizkor idaztearen abantailak. Bideoa ikusi eta aztertu. Jardun praktikoak egin eta ondorioak atera.04-12-2017 / 15-12-2017
4. GAIA
Joko interaktiboen atala ikusi eta aztertu. Ariketa bat proposatu, hizkuntzen arteko antzeko ezaugarrietan oinarrituz. Hizkuntzaren unibertsalak atzeman eta horiei buruz hausnartu.Directors
Arantzazu Martinez Etxarri
Lizardi BHI, Hezkuntza
1988 Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatea. 1990 Masterra Hizkuntzalaritzan. University of Southern California, Los Angeles. 2015 Doktoradutza Hizkuntzalaritzan. Deustuko Unibertsitatea. Europar Proiektu eta nazioarteko ekintzetan parte hartu du, bai partaide moduan, baita koordinatzaile eta kudeatzaile moduan ere. Bestalde, Erasmus + proiektuen ebaluatzailea da 2008-. Proiektu hauetan guztietan garatutako materialak eta berrikuntza metodologikoak ikastaro honen ardatz izango dira.
Speakers
Irune Ibarra Lizundia
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
EHUko irakaslea Psikologian Lizantziatua 1992 Hezkuntzan Doktoratua 2017
Registration fees
Registration | Until 01-06-2017 | Until 17-11-2017 |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 80,00 EUR |