BERRIA Komunikazio Eskola
Description
BERRIA Komunikazio Taldeak XV. urteurrena ospatuko du 2018an. Hamabost urte ez dira asko herri baten bizitzan, baina euskal prentsarentzat ez dira hutsalak izan. BERRIA ez da hamabost urteko egunkaria, Euskaldunon Egunkariaren oinordekoa hartuta sortu baitzen, eta haren esperientziaren eta aurreko euskal hedabideen lekukoa hartuta abiatu. Aukera ezin hobea da 2018ko Udako Ikastaroetako plaza BERRIAren lantaldeak urteotan metatu duen eskarmentu handia, eta bere kazetaritza moldearen gakoak partekatzeko eta erakusteko. BERRIA Kazetaritza Eskolan, eguneroko jardunari lotutako gaien inguruko hausnarketa eta jarduera praktikoak eskainiko dira.
Objectives
Euskarazko kazetaritzaren beharraz kontzientziatzea.
BERRIAren kazetaritza lan moldeak erakustea eta zabaltzea.
BERRIA bera publiko zabalari irekitzea eta irakurleei kazetaritzaren gakoak eskaintzea.
Contributors
Program
15-06-2018
Dokumentazio banaketa
“Ongi etorria“
- Beatriz Zabalondo Loidi EHU / BERRIA - EHU irakaslea / lehendakaria
“Informazioaren eta Komunikazioaren beharraz eta indarraz, garai berriotan“
- Martxelo Otamendi Egiguren BERRIA Taldea - Egunkariko zuzendaria
“Komunikazioa eta komunitatea“
- Iban Arregi Epelde BERRIA Taldea - Kontseilari ordezkaria
- Ainara Lasa Perez BERRIA Taldea - Marketin arduraduna
Break
“Estilo liburua: Gure erreferentziak egunerokoan“
- Beatriz Zabalondo Loidi EHU / BERRIA Taldea - Irakaslea / Lehendakaria
- Irene Arrarats Lizeaga BERRIA Taldea - Euskara Taldearen burua. Estilo Liburuaren arduraduna
Round table: “Komunikazioa eta emakumeak: hegemonia kontuak erredakzioetan“
- Kattalin Miner Perez Idazlea, sortzailea (Moderator)
- Maialen Berasategi Catalán BERRIA Taldea - Euskara Taldeko zuzentzailea, itzultzailea
- June Fernández Casete Pikara Magazine - Kazetaria
- Elixabete Garmendia Lasa Hainbat medio - Kazetaria
- Maite Asensio Lozano BERRIA - Kazetaria
Directors
Beatriz Zabalondo Loidi
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.
Speakers
Irene Arrarats Lizeaga
1967an jaioa, Hernanin (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretako lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko zuzentzaile-itzultzailea izan zen 1991tik itxi zuten arte. 'Berria' egunkariko euskara-arduraduna da, eta estilo-liburuaren zuzendaria. 2007az geroztik, Euskaltzaindiaren zenbait batzordetan dihardu: Hiztegi Batuko lantaldean, Exonomastika batzordean eta Euskaltzaindiaren Hiztegia-Adierak eta Adibideak lantaldean. Era berean, 'Euskara Batuaren Eskuliburua' ondu duen batzordeko kidea da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2018ko uztailean. Hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu unibertsitateetan eta abarretan idazkuntzari, itzulpengintzari eta hizkera sexistari buruz, eta zenbait artikulu idatzi, euskara batuari buruz batik bat. Monique Wittigen 'Pentsamendu heterozuzena'-ren itzultzaileetako bat da.
Iban Arregi Epelde
Maite Asensio Lozano
Kazetaria Berria egunkarian, 2007tik: erredaktore izan naiz Bilbon (tarteka Bizkaiko Hitzako zuzendari aritu nintzen urtebetez); egun, Andoaingo egoitza nagusian egiten dut lan, Gizartea saileko koordinatzaile. 2014an Prentsaren Argia Saria eman zidaten, berdintasunaren esparruan egindako ekarpenagatik. Kazetaritzaz eta feminismoaz hausnartzeko hainbat ekimenetan parte hartu dut: Kazetarion Berdinsarea taldean eta Pikara magazineren sorreran, besteak beste. Komunikazio ex-sexistari buruz Begirak hedabideekin eta publizitate agentziekin landutako kode deontologikoaren lanketan parte hartu nuen; 2017 amaieratik, Begiraren aholku batzordeko kide naiz.
Maialen Berasategi Catalán
Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna (EHU, 2007-2011). Espezialitatea: euskara, ingelesa eta alemana. LAN ESPERIENTZIA •Euskara-zuzentzaile eta itzultzaile Berria egunkarian (2011-2013 eta 2015-). •Literatura Unibertsalaren bildumaren itzulpen-lehiaketan irabazle: R. West, Soldaduaren itzulera (EIZIE, 2013). • Ikasmaterialen arloko euskara-zuzentzaile, Elkar argitaletxearentzat (2013-). • Itzultzaile eta zuzentzaile Iruñeko Udalean (2013-2014). • EHUko liburu akademiko batzuen itzultzaile, giza eta gizarte zientzien alorrean (2016-2018). • Adrienne Richen antologiaren itzultzaile, Susa, Munduko Poesia Kaieren bilduma (2017). • M. Wittigen Pentsamendu heterozuzena saiakeraren itzultzaile, beste batzuekin batera, Susa etxearentzat (2017). • C.Patemanen Kontratu sexuala saiakeraren itzultzaile, Eskafandra bildumarako (2018) • Berria Komunikazio Eskolan hizlari (2018) • Zuzenketa-lana: tipula zuritzen’ ikastaroko irakasle, Irene Arraratsekin batera, EIZIEk antolatuta (2018-19
June Fernández Casete
June Fernández es periodista y ha coordinado durante diez años la revista feminista Pikara Magazine, de la que es fundadora. En la actualidad, escribe con perspectiva feminista interseccional en distintos medios, especialmente en Pikara y en la revista ARGIA. Ha impartido cursos sobre el uso no sexista del castellano y del euskera en UPV/EHU, Gobierno Vasco e IVAP. En la actualidad, desarrolla junto con Amaia Alvarez Uria el proyecto de Zinegoak "Nola esan/izan bollera euskaraz" y participa en el proyecto de Histeria Kolektiboa "Maternidades bollo", además de en el grupo Berbalagun Feminista, puesto en marcha por Pikara. También ha iniciado el proyecto Urdin Elektrikoa, de entrevistas y actuación con mujeres feministas de la cultura vasca, en el espacio BIRA de Bilbao. En 2018 participó en el Euskaraldia, dentro del Hamaikakoa de Bilbao, y esa experiencia ha sido un punto de inflexión en su biografía lingüística. Ha militado en distintos colectivos antirracistas, LGTB y feministas. En la actualidad, vive en Larrabetzu y milita en su grupo feminista, Zutunik!
Elixabete Garmendia Lasa
Ainara Lasa Perez
BERTAKO HEDABIDEAK S.L
Kattalin Miner Perez
Kazetaritzan lizentziatua da EHU/UPVn, Literatuaren Teoria eta Literatura Konparatuko masterra egina UABn eta Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra EHU/UPVn. Kazetari gisa, komunikazio arloa eta berdintasun formakuntza izan ditu ogibide. Bere ibilbide feministagatik ezaguna da eta baita zutabegile bezala hainbat komunikabideetan egindako lanagatik ere. 2015ean Igartza Saria irabazi zuen eta horren fruitu da “Nola heldu naiz ni honaino” (Elkar 2017) bere lehen eleberria.
Martxelo Otamendi Egiguren
Registration fees
REGISTRATION | Until 31-05-2018 | Until 15-06-2018 |
---|---|---|
34,00 EUR | 40,00 EUR | |
20,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
30,00 EUR | - | |
30,00 EUR | - |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa