BERRIA Komunikazio Eskola II

BERRIA Komunikazio Eskola II

18.Jun - 19. Jun, 2019 Cod. I09-19

Description

Aro digitalak informazio gehiegia ekarri du egungo gizarteetara: berriez, irudiez, publizitateaz inguratuta bizi gara, baina ez da makala blaitzen gaituen desinformazioa ere. Gero eta sarriago zabaltzen dira Interneten eta sare sozialen bidez albiste faltsuak —fake news direlakoak—. Informazioaren kalitateari eustea da gaurko kazetaritzaren erronka nagusietako bat, lan zorrotza eta kontrastatua egitea, beti aldarrikatu den bezala. Errealitatearen interpretazio zintzoa eskaintzeko, audientziei informazio sinesgarria bermatzeko, ez dago beste biderik.

Euskal hedabideak, gainera, globalizazioaren erronkei ere egin behar diete aurre: euskaraz ekoitzitako informazioa jasoko duten audientziak irabaztea eta haien fideltasunari eustearen erantzukizuna dute beren gain. Euskal hedabideen esparruan, BERRIA dugu euskarazko egunkari nazional bakarra. Eguneroko erronkak ez ditu soilik albisteak euskaraz ematea: horrez gain, kazetariek hizkuntza eredu goren mailakoa baliatuz, egunkariak lortu behar du audientziak elikatzea, erakartzea eta haiei zerbitzua ematea —gure komunitateengandik gertu sentitu eta bizitzea—, negozio ereduari irtenbideak bilatzea, profesional eta kolaboratzaile eredugarriekin lan egitea, eta abar. Euskal hedabideek oro har, baina batik bat BERRIAk berak eskuartean dituen lehengaiak erakutsi eta partekatu nahi ditu aurtengo Komunikazio Eskolan ere. Hauek dira aurten jorratuko ditugun gai nagusiak: kolaboratzaile eta iritziemaileen langintza, finantziazioaren eta negozio ereduaren nondik norakoak, euskararen eredua eta lanketa kazetaritzan, hizkuntza txikietako hedabideen etorkizuneko helburuak.

Read more

Objectives

Informazioaren garai aztoratuotan, nola erantzuten ari dira BERRIA eta inguruko hedabideak erronka berriei? Gai hori gogoan hartuta, iaz abiatutako BERRIA Komunikazio Eskolari jarraipena emango zaio eta euskal kazetaritzaren egungo panorama erakustea izango da helburu nagusia.

Komunikazio Eskola honen bitartez, honako zeharkako beste helburu hauek ere baditu BERRIA Komunikazio Eskolak:

— BERRIAlagunei ateak irekitzea, gure lan egiteko modua zein den ikus dezaten —baita gure kezkak ere erronkak ere.

— Kazetarigaiei eta Komunikazio ikasleei —berdin edozein arlotako ikasleei ere— gertutik erakustea kazeta baten egunerokoan ez dela dena notizia idaztea,  ez dutela soilik kazetariek egiten lan. BERRIAn beste alor askotako egitekoak eta profesionalek ere parte hartzen baitute kazeta egunero kaleratzeko: hizkuntzalariak, itzultzaileak, ekonomistak, publizistak eta marketin adituak, diseinatzaileak, infografoak, informatikariak, banatzaileak eta abar.

— Oro har, euskalgintzako publikoei, aktiboan diren profesionalekin —BERRIAkoak zein beste hedabide batzuetakoak—, euskarazko hedabideen esparruan etorkizuna zelan marraztu daitekeen aztertzea.

— Komunikatzaileei eta ikerlariei, euskarazko komunikazioaren lehentasunei buruz eztabaidatzeko gunea eskaintzea.

Read more

Activity directed to

  • University students
  • Non-university students
  • Teachers
  • Professionals
  • All public
  • Researchers
  • Euskalgintzako komunikatzaileak.

Contributors

  • BERRIA Taldea

Program

18-06-2019

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa

09:00 - 09:10

“Dokumentazio banaketa / Entrega de documentación“Presentation by the Director of the activity

  • Beatriz Zabalondo Loidi BERRIA - Administrazio Kontseiluko lehendakaria
09:10 - 10:00

“Nazioarteko gaien kazetaritza“

  • Kristina Berasain Tristan BERRIAko kazetaria
10:00 - 10:50

“Gizarte gaien kazetaritza“

  • Arantxa Iraola Alkorta BERRIAko kazetaria
10:50 - 11:00

Publikoaren galderak

11:00 - 11:30

Break

11:30 - 13:30

“Iritzi saileko kolaborazioa “

  • Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Iritzi saileko burua
  • Xabier Payá Ruíz BERRIAko kolaboratzailea
  • Onintza Enbeita Madariaga BERRIAko kolaboratzailea

19-06-2019

 

“Aurkezpena eta saioaren dinamizazioa“

  • Alex Gurrutxaga Muxika BERRIA
09:00 - 09:05

Eguneko aurkezpena

09:05 - 11:00

“ Euskara Sailaren langintza“

  • Irene Arrarats Lizeaga BERRIAko Euskara Saileko burua
  • Maialen Berasategi Catalán BERRIAko Zuzentzailea
11:00 - 11:30

Break

11:30 - 13:30

“Literatura eta kazetaritza: muga-mugako auziak“

  • Anjel Lertxundi Esnal Idazlea eta zutabegilea
  • Iñigo Astiz Martinez Idazlea eta kazetaria

Directors

Beatriz Zabalondo Loidi

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.

Speakers

Irene Arrarats Lizeaga

1967an jaioa, Hernanin (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretako lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-ko zuzentzaile-itzultzailea izan zen 1991tik itxi zuten arte. 'Berria' egunkariko euskara-arduraduna da, eta estilo-liburuaren zuzendaria. 2007az geroztik, Euskaltzaindiaren zenbait batzordetan dihardu: Hiztegi Batuko lantaldean, Exonomastika batzordean eta Euskaltzaindiaren Hiztegia-Adierak eta Adibideak lantaldean. Era berean, 'Euskara Batuaren Eskuliburua' ondu duen batzordeko kidea da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2018ko uztailean. Hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu unibertsitateetan eta abarretan idazkuntzari, itzulpengintzari eta hizkera sexistari buruz, eta zenbait artikulu idatzi, euskara batuari buruz batik bat. Monique Wittigen 'Pentsamendu heterozuzena'-ren itzultzaileetako bat da.

Iñigo Astiz Martinez

(Iruñea, 1985). Kazetaria da BERRIA egunkarian, eta hainbat euskal hedabidetan aritu da kolaboratzaile: hala nola, Argia-n, Euskadi Irratian, Euskalerria Irratian eta Jakin-en. Baita hondakinak ere (2011) eta Analfabetoa (2019) poema-bildumak, Kixotenean kronika-liburua (2016) kaleratu ditu, eta elizako sexu-abusuen gaia lantzen duen Ez duzu abusatuko (2017) kazetaritza liburuaren egile ere bada Alberto Barandiaran eta Miren Rubio kazetariekin batera. Horiez gainera, Sylvia Plath-en poema-antologia bat euskaratu eta argitaratu du.

Kristina Berasain Tristan

(Lizarra, Nafarroa, 1973) Informazio Zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1996). BERRIAko Mundua saileko kazetaria da gaur egun. Gatazketatik harago, giza eskubideen urraketetan jartzen du arreta, bereziki, iheslarien auzian eta estaturik gabeko herrien egunerokoan. Palestinan, Mendebaldeko Saharan, Marokon, Egipton, Etiopian, Mexikon eta Hondurasen izan da berriemaile lanetan, azken bi herrialde hauetan migratzaileen karabanaren berri ematen.

Maialen Berasategi Catalán

Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna (EHU, 2007-2011). Espezialitatea: euskara, ingelesa eta alemana. LAN ESPERIENTZIA •Euskara-zuzentzaile eta itzultzaile Berria egunkarian (2011-2013 eta 2015-). •Literatura Unibertsalaren bildumaren itzulpen-lehiaketan irabazle: R. West, Soldaduaren itzulera (EIZIE, 2013). • Ikasmaterialen arloko euskara-zuzentzaile, Elkar argitaletxearentzat (2013-). • Itzultzaile eta zuzentzaile Iruñeko Udalean (2013-2014). • EHUko liburu akademiko batzuen itzultzaile, giza eta gizarte zientzien alorrean (2016-2018). • Adrienne Richen antologiaren itzultzaile, Susa, Munduko Poesia Kaieren bilduma (2017). • M. Wittigen Pentsamendu heterozuzena saiakeraren itzultzaile, beste batzuekin batera, Susa etxearentzat (2017). • C.Patemanen Kontratu sexuala saiakeraren itzultzaile, Eskafandra bildumarako (2018) • Berria Komunikazio Eskolan hizlari (2018) • Zuzenketa-lana: tipula zuritzen’ ikastaroko irakasle, Irene Arraratsekin batera, EIZIEk antolatuta (2018-19

Onintza Enbeita Madariaga

(Muxika, 1979) Kazetaritzan lizentziatua. Graduondoko bi eginak ditu honako arloetan: Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta Agroekologia. Euskaldunon Egunkaria-n hasi zen kazetari 2000. urtean, eta sartu-irtenean ibili zen bertako zein Berria-ko erredakzioan 2007ra arte. Kolaborazioak egin ditu Euskadi Irratian, Gaztean eta Argia-n, besteak beste. Azken urtean Hauxa 2 eta Gure Doinuak programak aurkeztu ditu telebistan, eta eguneroko iritzi zutabea idazten du Berria egunkarian.

Alex Gurrutxaga Muxika

Arantxa Iraola Alkorta

Gurutze Izagirre Intxauspe

(Ormaiztegi, 1974) Kazetaritzan lizentziatua. AEK-n, UEUn eta Egin Irratian jardun ondoren Euskaldunon Egunkaria-n lanean hasia 1999an, eta hura itxi ostean, 2003ko otsailean, 2003ko ekainetik Berria-n lanean: Zierrean, Politika sailean, Azalean eta, azken lau urteetan, Iritzian

Anjel Lertxundi Esnal

(Orio, 1948). Magisteritza ikasi zuen Donostian, eta Filosofia eta Letrak Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari. Euskal Literaturaren eta Literatura Unibertsalaren irakasle Donostiako Elizbarrutiko Majisteritza Eskolan (1979-1989). Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat eta lehendabiziko presidente. Euskaltzain urgazle. Euskaraz argitaratzen hasi zenetik (Hunik arrats artean, 1970), nobela, narrazio, haur eta gazte literaturako lan ugari eman ditu bere idazle ibilbidean, baita saiakerak eta itzulpenak ere. Hainbat sari literario jasotakoa da: Mirande nobela saria, Kritika saria bi aldiz, Euskadi Saria, Rosalía de Castro saria, eta Espainiako Sari Nazionala Saiakera alorrean, besteak beste. Bere idazle ibilbidean, prentsan ere aritu da: BERRIAko kolaboratzaile jorienetako bat izan da. Zineman ere gidoigile jardundakoa da (Hamaseigarrenean, aidanez; Kareletik; Zorion perfektua, telebistarako Goenkale eta beste).

Xabier Payá Ruíz

(Bilbo, 1982) Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna. Hiru master ditu honako arloetan: Komunikazio multimedia, Europako Kultura Modernoak, eta Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioa. Ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik euskaratu ditu hainbat lan: Desio izeneko tranbia, Peter Pan eta jaka eskarlata, Maite nuen, Herria, Bizitza amets... Artikulugintzan urte ugari jardundakoa da, bai irratian, bai prentsa idatzian: Euskadi Irratian, Bizkaie.biz agerkari digitalean, Gaur8-n eta Berria-n

Registration fees

REGISTRATIONUntil 31-05-2019Until 18-06-2019
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
52,50 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -
- 35,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa