Euskararen atlasak: eginikoak eta egitekoak
The official languages of the Course are Basque, Spanish and Frenc. There will be translation service to follow the Course in any of the languages.
Description
Orain dela gutxi arte, euskararen bariazioari buruzko ikerketak ikuspegi daitopiko batez egin dira gehienbat. Orain dela mende eta erdi, L.Bonaparte, dialekto eta azpidialektoen mapa ospetsuaren (1833) egilea, aitzindaria izan zen horrelako lanetan garai hartako Europan, eta orduz geroztik, bariazioaren arloan egindako ikerketetan, hizkuntzaren historiari buruzko lanak albo batera utzita (Michelena 1976, 1988, Lakarra 2006, 2011, Igartua 2012... ), dialekto tradizionalak eta herri hizkerak ikertu dira ia modu esklusiboan (Aurrekoetxea 1992, Ibarra 1995, Zuazo 1998, 2003, Camino 1997, 2004, Coyos 1999, Makazaga 2010, besteak beste) eta azken urteetan arlo horretan eginiko proiektu nagusiak ere azterketa mota horien ingurukoak izan dira, hala nola Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (Aurrekoetxea & Videgain 1993, Euskaltzaindia (2008-2020). Ostera, azken hamarkadetan errealitate soziolinguistikoak aldaketa nabarmenak izan ditu Euskal Herrian eta bereziki Iparraldean. Lehenik eta behin, hizkuntzen bilakaerak eta, batez ere, biztanleria osoarekiko hiztunen proportzioak izan dute eragina, baina baita transmisio baldintzetan izandako aldaketa oso nabarmenek ere, eta bereziki euskal hizkuntzen gizarte sarearen dentsitatea ahuldu izanak, Iparraldean tradizioz euskaldunak izandako eremu gehienetan. Paradoxikoki, eremu hiritartuenean, historikoki hiztunak kokatu izan diren lurraldetik kanpo neurri handi batean, non euskarak berriki baldintza berrietan hedatzeko aukera izan baitu, antzeko egoerak ematen dira. Alde batetik, euskara batua lau bat hamarkadaz hedatzen joan da, eta gaur egun erreferentzia garrantzitsu bat da hiztun askorentzat. Aldi berean, aro modernoan eta, bereziki, azken lau hamarkadetan dinamismo handiagoa izan duten Hegoaldeko hizkeren eta bereziki gipuzkoarraren eragina gero eta handiagoa izan da, hizkera horietako hiztunak nagusi direlako difusio handieneko ikus-entzunezko hedabidetan eta literaturan, baita euskara estandarraren garapenean ere. Akitanian, eragin hori are indartsuagoa da presentzia nabarmena duelako irakaskuntza eta transmisio erakundeetan, eta migrazio fenomenoek ere, oso arruntak muga inguruan, presentzia hori indartzen dute. Fenomeno horiek joera finkatuei erantzuten diete, eta badirudi haien eraginak nabariak izango direla etorkizunean ere.
KOKALEKUA : 3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia. Nola iritsi: https://drive.google.com/file/d/1cjN4TPBgwGcuZjmioYWcZFbDILgYRFib/view?usp=sharing
Objectives
Topaketa honen helburuak honako hauek dira:
i) orain arte euskararen testuinguruan egindako atlasak aurkeztea, hainbat hamarkadatako emaitza gisa
ii) hizkuntza bariazioari buruzko ikerketa orokorren esparruan orain arte gutxi landutako hizkuntza arloak nabarmentzea, hala nola intonazioa eta mugaz gaindiko hiztunen hizkuntza bariazioa.
Jardunaldia publiko zabal bati eskaintzen zaio, unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileetatik hasita, gai hauetan interesa duen publikora
Activity directed to
- All public
Contributors
- -
Program
22-07-2022
Erregistroa
“Euskal Hizkeren Hizkuntz Atlasaren aurkezpena /Présentation de l’Atlas linguistique des langues basques“
- Xarles Martin Videgain | UPPA - Professeur émérite
Break
“Euskararen Sailkapen berria “
- Gotzon Aurrekoetxea | UPV/EHU - Ikerlaria
“Euskararen atlas prosodiko interaktiboa“
- Aitor Iglesias Chaves | UPV/EHU - Irakaslea
Etenaldia bazkaltzeko
“ Euskararen Atlas sintaktikoa “
- Ricardo Etxepare Iginitz | CNRS-IKER - DR2
“Euskal Herriko Azentuak “
- Gorka Elordieta Alcibar | UPV/EHU - Irakasle Agregatua
Break
“Euskararen intonazioa aztergai: erronkak eta metodoak“
- Varuṇ DC Arrazola De Castro | UPV/EHU - Doktorego-ondoko ikerlaria
“Euskaren Datu bilketaz / À propos de la collecte de données en Euskera“
- Irantzu Epelde Cendoya | CNRS-IKER - Ingénieur de Recherche
Directors
Urtzi Etxeberria Otaegi
CNRS-IKER
Speakers
Varuṇ DC Arrazola De Castro
Gotzon Aurrekoetxea
Gorka Elordieta Alcibar
Irantzu Epelde Cendoya
IKER CNRS (UMR 5478)
Ricardo Etxepare Iginitz
IKER CNRS (UMR 5478)
Ricardo Etxepare is Directeur de Recherches at the Centre National de la Recherche Scientifique. He works at the research lab IKER Research Center on Basque Linguistics andd Basque Texts. He is a specialist in Basque linguistics, syntax and language contact.
Aitor Iglesias Chaves
Xarles Martin Videgain
Pabe eta Aturri aldeko Unibertsitatea. Euskaltzaina. Bordeleko Unibertsitateko doktoregoa (1989) : Le vocabulaire de l'élevage en Oztibarre. Contribution aux archives de l'oralité basque (zuzend., J. Haritschelhar, J.L. Fossat). Publikazioak : « Les récits de la menthe en domaine basque: un discours mythique sur le mariage? » Bulletin du Musée Basque, 1995. Aurrekoetxearekin 2004: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Bilbao, 2004. Videgain et al : Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757). Correspondance basque du bateau Le Dauphin (1757), 2016; Videgain et al : Euskalkien Sailkapen Berria, 2019. Videgain, X. (zuzendari teknikoa) & G Aurrekoetxea, (2010-2021): Euskararen herri hizkeren Atlasa, I-XI; liburu bakoitzak 600/700 orr) + CD), Bilbo, Euskaltzaindia. Webean kontsultagarri.
Registration fees
Face-to-face | Until 22-07-2022 |
---|---|
0 EUR |
Venue
Aquitaine
Aquitaine