Excellence in Basque Studies VI
Description
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 38 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ditu. Horiez gain, 6 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan (Chicago, NY, Frankfurt, Reno, Boise eta Liverpool hirietan). Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko bost urteetako bide beretik, hortik “Excellence in Basque Studies VI” izenburua. Aurtengoan, itzulpen ikasketak, identitatea, diaspora, gastronomia, kirolak eta zinema izango ditugu hizpide, besteak beste. Ikastaroa irekita egongo da matrikulatu nahi duen edonorentzat.
Contributors
Program
07-07-2016
“Estudios de Traducción y lenguas minoritarias“
- Carsten Sinner . Leipzigeko Unibertsitatea - Katedraduna
Break
“Euskara munduko hizkuntzen artean“
- Iván Igartua Ugarte EHU - Irakaslea
Break
“Itzulpengintza egungo euskal kulturan“
- Elizabete Manterola Agirrezabalaga EHU - Irakaslea
“"Bazen behin a girl whose face was a white as snow"-Ipuin tradizionalen bidez euskara irakasteko abentura “
- Diana Palenzuela Rodrigo Chicagoko Unibertsitatea - Etxepareko irakurlea
Break
“Euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza Hungarian“
- Oxel Uribetxebarria Lete Szeged eta Elteko Unibertsitateak - Etxepareko irakurlea
08-07-2016
“Juego local en deporte global: Athletic Club de Bilbao“
- Mariann Vaczi University of Dunaujvaros - Irakaslea
Break
“Euskara familiatik kanpo ikastea: benetako hiztuna, hiztun legitimoa“
- Estibaliz Amorrortu Gómez Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
Break
“Esploratzaile/misiolari eta Artzainak: Euskal emigrazioa EEBBetara“
- Oscar Alvarez Gila EHU - Irakaslea
“Ikasleekin materiala sortzen: "Euskara jendea" dokumentalaren itzulpen-prosezua syllabus-aren ardatz“
- Unai Lauzirika Amias
“Irakurletzetako ikasleen euskararekiko motibazio eta iritziak“
- Alex Aginagalde Lopez
Directors
Mari Jose Olaziregi (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra (Letren Fakultatea, Vitoria-Gasteiz). Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatu izan da (University of Nevada, Reno; University of Chicago; City University of New York; Universität Konstanz...).Bi master ere eginak ditu, bata Ramon Llull Unibertsitatean (Bartzelona, 1998) eta bestea East Angliako Unibertsitatean (Erresuma Batua, 2007). Euskaltzaindiko kide urgazle da, 2004 urteaz gero, Basque Literature Series bildumaren editore da, Center for Basque Studies-en. 2010-2016 artean Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria izan zen. Bere argitalpenen artean, Euskal eleberriaren historia ( 2002), Waking the Hedhegog: Universe of Bernardo Atxaga (2005), edo editatutako BAsque Literary History (2012) aipa daitezke. 2013tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua eta beronek aurrera daramatzan proiektuak zuzentzen ditu.
Speakers
Alex Aginagalde Lopez
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Oscar Alvarez Gila
UPV/EHU
Es profesor titular de Historia de América en el Departamento de Historia Medieval, Moderna y de América de la Facultad de Filología y Geografía e Historia (Vitoria-Gasteiz, Álava) de la Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco, en donde desarrolla como una de sus principales líneas de investigación la historia de la diáspora vasca. Ha sido profesor invitado en varias universidades extranjeras, Basque Visiting Fellow en la Universidad de Oxford, 2008-2009, William Douglass Distinguished Scholar en el Center for Basque Studies, University of Nevada-Reno,2010-2011, Elena Diaz-Verson Amos Eminent Scholar Chair in Latin American Studies en la Columbus State University, 2013-2014 y Magnus Mörner Memorial Professorship in Latin American Studies en la Stockholms Universitet,. Es miembro de la Asociación Española de Americanistas y de la Asociación para el Estudio de los Exilios y Migraciones Ibéricas Contemporáneas.
Estibaliz Amorrortu Gómez
Deustuko Unibertsitatea
Estibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. Euskara Batuarekiko jarreren inguruko Doktorego tesia egin zuen (2000). Gaur Deustuko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduan Soziolinguistikaren inguruko gaiak irakasten ditu. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: hizkuntza aniztasuna, diskurtsoaren azterketa, hizkuntza-praktikak eta ideologiak, besteak beste. Azken urteotan erdaldunen eta euskal hiztun berrien euskararekiko jarrerak, euskal hiztun berrien esperientziak, jarrerak eta identitateak eta, azkenaldian, gazteek euskararen aldeko mudantza-prozesuak burutu ditzaten baldintzak sortzeko ekintza-ikerketa partehartzaile baten dihardu, “Kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentzia: berdintasun soziolinguistikorako ekintza-ikerketa (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) izeneko proiektuko IN delarik.
Iván Igartua Ugarte
Unai Lauzirika Amias
Unai Lauzirika Amias (Lekeitio, 1980) Euskal Filologian Lizentziatua EHU-UPV). Hizkuntza Politika (HIZNET), Kulturartekotasuna eta Hezkuntza (Deustuko Unibertsitatea) eta Euskal Ikasketak - Jakinet (Eusko Ikaskuntza - EHU - UNED) graduondokoak egin ditu besteak beste. Berlingo Euskal Etxeko kide 2010. urtetik. Elkarteko proiektuen ardura darama azken 5 urteetan. Agirre in Berlin 1941-2016, www.AgirreInBerlin.eus, proiektua zuzendu du berriki. 2013tik Leipzigeko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurlea da.
Elizabete Manterola Agirrezabalaga
Diana Palenzuela Rodrigo
Oxel Uribetxebarria Lete
Euskal Filologian lizentziatu zen 2006an EHUn. Ondoren, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterrean Debagoieneko testu zaharrak ikertu zituen. Bere ikerketa interes nagusiak euskal filologia, hizkuntzaren historia eta dialektologia dira. Psikolinguistika gaiak ezagutzeko aukera ere izan du: 2005-2006 ikasturtean Lankidetza Bekari esker hizkuntz jabekuntzaren gaineko ikerketa batean eta 2007-2008an Gogo Elebiduna ikertaldean lan eginez. Euskara eta gaztelania irakaslea izan da Hungarian, SZTE eta ELTE unibertsitateetan, eta egun EHUn dihardu. Une honetan Aziti Bihia elkarteko diruzaina da.
Mariann Vaczi
Carsten Sinner .
Registration fees
REGISTRATION | Until 31-05-2016 | Until 07-07-2016 |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | 46,00 EUR | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
0 EUR | - | |
- | 35,00 EUR | |
- | 46,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Venue
Miramar Palace
Gipuzkoa
Miramar Palace
Gipuzkoa