Gazteak eta eleaniztasuna
Description
Gazte euskaldunek gaur egun dituzten praktika eleaniztunak landu nahi dira ikastaro honetan. Euskal Herri osoko gazteen jardunak hartuko direnez kontuan, gutxienez euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa eguneroko komunikazio informalean nola konbinatzen dituzten ikusiko da, bai ahoz eta bai sare sozialen bitartez. Gainera, praktika eleaniztun horien atzean dauden iritziak ere kontuan hartuko dira, gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten irizpide eta balio berriak ere aztertuz, betiere gogoan mendebaldeko Europan gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri.
Objectives
Gazte euskaldunen praktika eleaniztunez gogoeta egin nahi da ikastaroan, harremanetan jarriz praktika eleaniztun horiek eta gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten ideologia eta balio berriak. Hizkuntza-aukeran eta hibridazio-fenomenoetan jarriko da arreta, bai euskalkien arteko kode-aldaketak eta bai gaztelania/ frantsesa/ingelesa eta euskararen artekoak bereziki gogoan.
Gogoan izango dira Europan hizkuntza gutxituen hiztunak diren beste gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri ere, eta horiek euskararen kasuan antzeman daitezkeen joerekin konparatuko dira.
Activity directed to
- University students
- Teachers
- Professionals
- All public
- Researchers
Program
02-09-2019
Dokumentazio banaketa
“Muda-prozesuak Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen artean: hizkuntza-ohiturak aldatzeko baldintzak sortzen“Presentation by the Director of the activity
- Estibaliz Amorrortu Gómez Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
- Ane Ortega Etcheverry Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako - Irakaslea
- Arola Urdangarin Kultura proiektuen eta Akitania-Euskadi proiektu deialdien kudeatzailea
“Praktika-komunitateak, hizkuntza-praktikak eta hizkuntza-bizipenak nerabezaroan“
- Jone Miren Hernández García UPV/EHU - Irakaslea
- Jaime Altuna Ramírez UPV/EHU - Irakaslea
Break
“Hiztun berrien hizkeren azterketa linguistikoa“
- Alexander Iribar Ibabe Deustuko Unibertsitateko - ikertzailea
“"Gazte gara, gazte" egitasmoa“
- Irati Lizeaga Elizalde Badihardugu Euskara Elkartea/ Ahotsak.eus - Teknikaria
“Azpeitiko gazteen hika praktikak, pertzepzioak eta diskurtsoak“
- Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Irakaslea
- Beñat Muguruza Aseguinolaza UPV/EHU - Irakaslea
03-09-2019
“Gazteen hizketaldiak Interneten“
- Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
“Eta ahoskera zer?“
- Miren Lourdes Oñederra UPV/EHU - Irakaslea
- Oroitz Jauregi Nazabal UPV/EHU - Irakaslea
Break
“Redefining "social networks": Minority language revitalization and maintenance in an era of digital individualisation“
- Helen Kelly-Holmes University of Limerick (Irlanda) - Irakaslea
Directors
Irantzu Epelde Cendoya
IKER CNRS (UMR 5478)
Speakers
Jaime Altuna Ramírez
UPV/EHU
Gizarte Antropologian graduatua EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Une honetan ikerketa lana egiten du: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da. Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “Euskara generoaren ispiluan barrena: hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko gazteen artean” (2016), “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016).
Estibaliz Amorrortu Gómez
Deustuko Unibertsitatea
Estibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. Euskara Batuarekiko jarreren inguruko Doktorego tesia egin zuen (2000). Gaur Deustuko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduan Soziolinguistikaren inguruko gaiak irakasten ditu. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: hizkuntza aniztasuna, diskurtsoaren azterketa, hizkuntza-praktikak eta ideologiak, besteak beste. Azken urteotan erdaldunen eta euskal hiztun berrien euskararekiko jarrerak, euskal hiztun berrien esperientziak, jarrerak eta identitateak eta, azkenaldian, gazteek euskararen aldeko mudantza-prozesuak burutu ditzaten baldintzak sortzeko ekintza-ikerketa partehartzaile baten dihardu, “Kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentzia: berdintasun soziolinguistikorako ekintza-ikerketa (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) izeneko proiektuko IN delarik.
Garbiñe Bereziartua Etxeberria
UPV/EHU
Garbiñe Bereziartua Etxeberria (Azpeitia, 1977). Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Psikodidaktika Masterra (UPV/EHU) eta Pedagogian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU-2014). DREAM ikerketa-taldeko kide izanik, hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntzaren inguruko lanak aurkeztu ditu aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Azken urteetan hizkuntza teknikari moduan eta unibertsitateko irakasle lanetan aritu da (Azpeitiko Euskara Patronatua, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU). Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean, eta hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketak egiten dihardu.
Jone Miren Hernández García
UPV/EHU
Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren
Alexander Iribar Ibabe
Deustuko Unibertsitatea
Alexander Iribar Ibabe Deutuko Unibertsitateko Fonetika Laborategiko ikertzailea da. Euskara eta Euskal Herriko gaztelaniari buruzko zenbait lan argitaratu du, beti fonetika mailako fenomenoak aztertzen (bokalismoa, txistukariak, leherkariak, belareak, prosodia, etab.). Azken urteotan artikulazio deskribapenaren inguruan lan egin du, batez ere 2D eta 3Dko MRI irudien bidez, disziplinarteko ikerketa talde batean. Aipatzekoa da fonetikari buruzko webguneen sortze-lana ere, FonAtari (fonatari.eus) eta Euskal Hotsak Ahoskatzen (euskalhotsakahoskatzen.deusto.eus), adibidez.
Oroitz Jauregi Nazabal
UPV/EHU
Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, 1974). Euskal Filologian eta Aleman Filologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatetik). 2004tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. 2007an euskararen silabaren inguruko tesia egin zuen M.L. Oñederra irakaslearekin. Euskararen fonologia izan da, oro har, bere azter eremu nagusia.
Helen Kelly-Holmes
University of Limerick (Irlanda)
Helen Kelly-Holmes is Professor of Applied Languages in the School of Modern Languages and Applied Linguistics, Ollscoil Luimnigh/University of Limerick. Her research focuses on the interrelationship between media, markets, and languages and on the economic aspects of multilingualism with a particular interest in minority languages. Recent books include: Sociolinguistics from the Periphery: Small Languages in New Circumstances (with Sari Pietikäinen, Alexandra Jaffe and NIkolas Coupland, Cambridge University Press, 2016); Language and the Media (Routledge Critical Concepts in Linguistics 2015); and Multilingualism and the Periphery (with Sari Pietikäinen, Oxford University Press, 2013). Helen is Co-Editor-in-Chief (with Ofelia Garcia) of Language Policy, and of Palgrave's long-running Language and Globalization book series (with Sue Wright). She holds an Adjunct Professorship in Discourse Studies at the University of Jyväskylä, Finland.
Irati Lizeaga Elizalde
Bai Euskarari Elkartea
Irati Lizeaga Elizalde (Pasaia, 1994). Euskal Filologian graduatua. Euskal Herriko Unibertsitateko espezialista titulua eskuratu zuen Lurraldea eta Hizkuntza: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) deituriko graduondokoarekin. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondokoa ere egin zuen 2018an. Bi ikerketa ditu argitaratuta, bata, euskararen, galizieraren eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza identitatearen ingurukoa. Bestea, Lintziringo merkataritza guneak Oiartzunen duen eragin linguistikoa jasotzen duena. Azken urteotan Badihardugu Euskara Elkarteko teknikari lanetan aritu da, baita euskara irakasle lanetan ere.
Beñat Muguruza Aseguinolaza
UPV/EHU
Beñat Muguruza (Irun, 1987) Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.
Miren Lourdes Oñederra
UPV/EHU
Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, 1958). Filologia Hispanikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Eukal Herriko Unibertsitatetik). Irakasle katedraduna izan da EHUn 2019ko ekaina arte. Euskal Fonetika-Fonologia, eta Euskal Morfologia-Fonologia irakaslea izan da bertan. Bere euskal palatalizazioari buruzko tesia Koldo Mitxelenak zuzendutako azkena izan zen (1987). Euskal fonologiaren inguruko lanak egin ditu nagusiki (euskararen ahoskera eta fonologiaren alderdi teorikoak uztartu nahian beti). Euskaltzain Urgazle eta -2007az geroztik- Oso izateak hizkuntzaren alderdi preskriptiboetara ere eraman du ezinbestean. Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko burua da 2010az geroztik.
Ane Ortega Etcheverry
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Filologia Hispanikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Itzulpengintzan Masterra (Warwick) eta Soziolinguistikan Doktorea (Londres). Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitatate Eskolan (BAM) irakaslea da, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean. BAMen hasi aurretik, Inglaterrako Open University-ko Hizkuntza Modernoak Sailean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn irakasle izan zen. EHUko HIJE (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) eta ELEBILAB (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) ikertaldekidea da. Horrezaz gain, EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrakidea da eta hizkuntza gutxituen inguruan, euskara barne, hainbat lan egin ditu; horien artean, Colombiako nasa herriarekin hizkuntza-kooperazio lanean aritu da azken 8 urteotan, nasa yuwe hizkuntza biziberritze prozesuan. Ikerketari dagokionez, azken lanak euskal hiztun berrien ingurukoak izan dira, eta gaur euskal hiztun aktibo bihurtzeko muda-prozesuak aztertzen ditu.
Elixabete Perez Gaztelu
Deustuko Unibertsitatea
Elixabete Perez Gaztelu (Errenteria, 1961). Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea da (Deustuko Unibertsitatea). Irakasle titularra da bertan. Komunikazio idatziaren eta Ahozko komunikazioaren irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduan. Tesia Koldo Mitxelenaren euskara noranahiko bihurtzeko egitasmoaz eta egitateaz egin zuen (1994). Koldo Mitxelenaren lanen eta Lexikologia gaien gaineko ikerketak argitaratu ditu batik bat (lexikoaren eta sintaxiaren arteko mugaz eta hitz elkarketaz bereziki). Azken urteotan gazteen komunikazioaren, sare sozialetako hizkuntza erabileraren ikerketan dihardu. Euskaltzaindiko LEF batzordeko kidea izan zen iraun zuen artean eta euskaltzain urgazlea da (2006).
Arola Urdangarin
Registration fees
REGISTRATION | Until 02-04-2019 | Until 31-05-2019 | Until 02-09-2019 |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 60,00 EUR | 70,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa