Summer Course
Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala: egoera eta etorkizunerako gakoak

Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala: egoera eta etorkizunerako gakoak

07.Jul - 08. Jul, 2021 Cod. G08-21

Description

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Euskaltzaleen Topagunearen kezka eta helburu nagusietako bat herritarrak euskararen alde aktibatzea izan da bere sorreratik. Helburu horrekin gauzatu duen egitasmorik garrantzitsuena eta ezagunena Euskaraldia da, jada bi edizio izan dituena.

Ikastaro honetan, euskararen aldeko aktibazio sozialaren gaur egungo egoera aztertu nahi litzateke: gure aukera eta indarguneak, herritarrak aktibatzeko ditugun oztopoak eta baliagarriak izan daitezkeen gako nagusiak identifikatuz.

Izan ere, garbi dago herritarren partaidetza mugimendu sozialetan asko aldatu dela azken urteotan. Hori dela eta, mugimendu euskaltzalean esku hartzeko moduak eta antolatzeko erak errebisatu behar diren ustea oso orokortuta dago. Bestalde, euskararekiko atxikimendua eta hizkuntzekiko jarrerak ere aldatu egin dira (belaunaldi gazteeneetan, batez ere), euskalgintza profesionalizatu egin da eta aurrerapen nabarmenak egin ditu hainbat sektoretan, baina era berean, adostasun zabala dago, euskararen biziberritze-prozesuak herritarren bultzada behar duen ideiaren inguruan.

Euskalgintzan gertatzen ari diren fenomeno hauek, beste mugimendu sozialetan gertatzen ari direnekin erkatuko ditugu, eta baita, Herrialde Katalanetan katalanaren aldeko aktibazio sozialean erakunderik garrantzitsuena den Plataforma per la Llenguaren esperientziarekin ere. 

 

Read more

Objectives

Euskararen aldeko gaur egungo aktibazio sozialaren egoera aztertu.

Euskararen aldeko aktibazio soziala Kataluniakoarekin erkatu.

Herritarrak hizkuntzaren alde aktibatzeko ditugun aukerak eta indarguneak, batetik, eta zailtasunak eta indarguneak, bestetik, identifikatu.

Etorkizunerako baliagarriak izango zaizkigun gakoak identifikatu.

Activity directed to

  • All public

Contributors

  • Eusko jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

07-07-2021

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Presentation by the Director of the activity

  • Kike Amonarriz Gorria Euskaltzaleen Topagunea - Lehendakaria
09:30 - 10:45

“Katalanaren aldeko gizarte-mugimenduak: historia, lorpenak eta ikaskuntzak“

  • Òscar-Adrià Ibáñez Ferreté Plataforma per la Llengua
  • Francesc Marco i Palau Plataforma per la Llengua - Zuzendaritza Batzordeko Idazkaria. (ZOOM BIDEZ)
10:45 - 12:00

“Herritarrak eta euskara. Tokian tokiko aktibaziorako gakoak eta prozesu-proposamena“

  • Maialen Iñarra Aregi Soziolinguistika Klusterra - Ikerlaria
  • Zesar Martinez García EHU - Soziologia irakaslea
12:00 - 12:30

Break

12:30 - 13:45

Round table: “Euskararen aldeko aktibazio soziala: egoera eta etorkizunerako gakoak “

  • Jasone Mendizabal Altuna Euskaltzaleen Topagunea - Zuzendaria
  • Paul Bilbao Sarria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua - Idazkari nagusia
  • Kike Amonarriz Gorria Euskaltzaleen Topagunea - Lehendakaria
13:45 - 14:00

Synthesis

08-07-2021

09:15 - 10:30

“Hizkuntza-aktibazioa aro digitalean: sare sozialak, gazteen erreferenteak eta emaitza nabarmenak “

  • Òscar-Adrià Ibáñez Ferreté Plataforma per la Llengua
10:30 - 11:45

“Euskararen inguruko narratibak eta diskurtsoak. Aktibaziorako aukerak eta erronkak gizarte berrikuntzaren ikuspegitik“

  • Leire Cancio Orueta Lehendakari Agirre Center - Proiektu koordinatzailea
11:45 - 12:15

Break

12:15 - 13:45

Round table: “Aktibazio sozialerako esperientzia konkretuak Nafarroan eta Iparraldean“

  • Xan Aire Hasket Seaska - Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea
  • Kike Amonarriz Gorria Euskaltzaleen Topagunea - Lehendakaria
  • Ibai Sueskun Gonzalez Errigora - Langilea
13:50 - 14:00

Synthesis

Directors

Kike Amonarriz Gorria

Euskaltzaleen Topagunea

1961ean Tolosan jaioa. Euskal Filologian lizentziatua (UPV/EHU). Euskalgintzako hainbat esparru eta erakundetan aritutakoa: Galtzaundi Euskara Taldea, Tolosako Udal Euskara Zerbitzua, Siadeco. Euskararen Aholku Batzordeko partaide eta une honetan Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Umoregile gisa aritu izan da eta 4 txiste-kasete eta 6 txiste-liburu ditu argitaratuta. Hainbat telebista-programen zuzendari eta aurkezle. Besteak beste: Hau da A.U., Balinda, Txiskola, Mihiluze edo Tribuaren berbak. Soziolinguistikari buruzko artikulu ugari idatzi ditu. HIZNETeko irakasle. 2019an "Euskararen bidegurutzetik" liburua argitaratu zuen. "Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz" eta "Hizkuntzarekin jolasean" unitate didaktikoen egilea.

Speakers

Xan Aire Hasket

Urepele. 1984. Lizentzia ikasketak frantses eta euskal filologian eginak. Kazetari izana. 2008tik Seaskan eta Ikastolen Elkartean dihardu Hizkuntza Proiektua lantzen, bereziki motibazio sozialaren arloan zentraturik. 2020ko Euskaraldiko lantalde teknikoan parte-hartu du. Erabil Kolektiboan bolondres gisa dabil, soziolinguistika bulgarizazioan. Aldudeko ibarreko libertimenduen antolaketan parte-hartu du.

Paul Bilbao Sarria

EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA, IDAZKARI NAGUSIA

Euskal Filologian lizentziatua; Hizkuntza Plangitzan Graduondoa, Giza Eskubideetan Unibertsitate Aditua; Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoetan Masterra. Helduen euskalduntzean aritua zenbait urtez AEKn. 2001ean Hizkuntz Eskubideen Behatokian hasi eta 2004an zuzendaritza hartu nuen. 2010ean Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusi izendatu ninduten. Hizkuntza-eskubideak hizpide jardun dut hainbat forotan EHn zein gure mugetatik kanpo, bai eta artikulu ugari idatzi ere, hizkuntza eskubideez eta gizarte zibil antolatuak hizkuntzen normalizazio-prozesuetan betetzen duten funtzioaz . Europako Kontseiluko Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren lau ebaluazioetan parte hartze zuzena izan dut, bai eta erakunde bereko Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoaren azken bietan ( Espainiako Estatuari dagokionez). Nazio Batuen Erakundearen hainbat forotan parte hartu dut, eta bertan euskal hiztunen egoera azalzu dut. ELEN erakundeko lehendakariordea.

Leire Cancio Orueta

Ideantes, Socia fundadora

Agirre Lehendakaria Centerren proiektuen kudeatzailea. Berrikuntzaren ikuspegi etnografikoa ulertzeko ikerketa-proiektuetan dabil, eta berrikuntza irekiko plataformen ikuspegia oinarri duten esku-hartze proiektuak koordinatzen ditu. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Psikologian lizentziaduna (UNED). Eskarmentu luzea du euskararen normalkuntzan, eta 18 urtez aritu zen Elhuyarren lanean. Bertan, arlo desberdinetan aritu zen, kudeaketarekin lotutakoak: zientziaren dibulgazioan batetik; eta kudeaketan orokorrean bestetik (komunikazioan eta marketinean, eta pertsonetan). Azken zazpi urteak zuzendari nagusi gisa jardun zuen.

Òscar-Adrià Ibáñez Ferreté

Plataforma per la Llengua, Jefe del Área de Derechos Lingüísticos

Òscar-Adrià Ibáñez Ferreté (Tarragona 1986) es licenciado en Sociología por la Universitat Autònoma de Barcelona y máster en Lengua y literatura catalana en Universitat de les Illes Balears. Actualmente trabaja en la Plataforma per la Llengua como Jefe del área de Derechos lingüísticos, puesto en el cual coordina proyectos como los informes anuales de discriminaciones lingüísticas y novedades legislativas o el InformeCAT. También ha coordinado informes específicos como el de presencia del catalán en las webs de los organismes públicos del estado español o el estudio del uso del catalán en el etiquetado de los productos de marca propia de los supermercados. Es profesor asociado del área de Sociología en la Universidad de las Islas Baleares desde el curso 2010-2011. Ha publicado el artículo «L’estudi d’ideologies lingüístiques amb grup de discussió: el cas dels estudiants palmesans de ciències socials de la UIB» en la revista Treballs de Sociolingüística Catalana.

Maialen Iñarra Aregi

Soziologian graduatua eta “Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan” masterduna naiz. Nire ibilbide akademikoan, Maastricht Unibertsitatean egindako egonaldia nabarmen daiteke; bertan, “Crucial Differences” minorra egin nuen. 2015-2017 bitartean eta 2019tik Soziolinguistika Klusterrean nabil lanean, euskara biziberritzeko ikergunean, alegia. Besteak beste, honako gai hauek landu ditut: Hizkuntza-erabileraren behaketa bidezko neurketak (kalean, unibertsitatean, kirol entrenamenduetan…), ikasleen eskolako hizkuntza-erabilera, gazteen aisialdiko hizkuntza-erabilera, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza-aktibazioa. Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketan, Euskal Herriko 2016. urteko edizioan, landa-lanaren arduraduna izan nintzen. Uneotan, hainbat ikerketetan ari naiz parte hartzen: Euskara Kirolkide, Tokian Tokiko Hizkuntza Aktibazioa, Arrue Ikerketa, Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa… Horrez gain, Usurbilgo euskara taldean ere parte hartzen dut.

Francesc Marco i Palau

Tarragona, 1989. Historia Konparatuan doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Historian lizentziatua, Rovira i Virgili Unibertsitatean (URV), Kataluniako Historian Masterra (UAB) eta irakaslegoaren formakuntzan masterra (UAB). Prentsako zutabegilea eta hainbat hedabidetako iritzi-emalea. Plataforma per la Llenguaren exekutibako idazkaria eta La Corbella, katalanaren GKEren aldizkari korporatiboaren zuzendaria. Bestalde, Vincle eta Congrés de Cultura Catalana fundazioen patronoa da. Aurten, 2021ean, Palau Ferré urterako Kataluniako Generalitataren komisario, margolari kubistaren mendeurrena kari. XX. mendeko historia politikoari, biografiei eta arteari buruzko 6 libururen egile, tartean, Plataforma per la Llengua. 20 anys defensant el català (2014) eta Promoure la llengua, cohesionar Barcelona. 25 anys del Centre de Normalització Lingüística de Barcelona (2014). 

Zesar Martinez García

Soziologia irakaslea EHU/UPVn. Landu ditudan gaiak loturik daude parte-hartze komunitarioa eta herri mugimenduekin, horien tartean hizkuntza-aktibazioa euskalgintzaren alorrean. Formazio eta ikerketa-ekintza proiektuetan parte hartzen dut Joxemi Zumalabe Fundazioan, Soziolinguistika Klusterrean eta unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldean. Gaur egun dinamizazioarekin zerikusia duten prozesuetan ari naiz lanean herri mugimenduen alorrean, eta administrazio publikoaren eta herri mugimenduen arteko harremanaren ingurukoak eremu unibertsitarioan. Herritarren parte hartzerako metodologiak eta ikerketa-ekintza prozesuak irakasten ditut Soziologiako Graduan eta Master ezberdinetan.

Jasone Mendizabal Altuna

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendari Orokorra 2001etik. Enpresagintzan lizentziaduna da (EHU) eta Pertsona eta Taldeen Coaching Master Profesionala (Mondragon Unibertsitatea) dauka. Talde prozesuen bidelagun gisa formazioan (IIFACE). HIZNETen eta EKTn jaso du formazio soziolinguistikoa. Euskararen erabilera sustatzeko askotariko proiektuetan eskuratu du ezagutza nagusia. Bere ibilbide profesional ia osoa euskaltzaleen mugimenduan eman du, ARKOn eta Arrasate Euskaldun Dezagun-AEDn hasita. Ibilbide profesionaleko lan aipagarriak: • TOKIKOM elkartearen eratze prozesuan (2012) eragile. • Euskara 21 ekimenaren baitan, XXI mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak batzorde-atal bereziko (2008) eta komunikabideen azpi batzordeko kide. • “Oinarriparrak” eta “Eraldabideak” txostenen lanketan parte hartu zuen. • Topalabe taldeko kide. “Berrikasi eta Berrikusi” eta “Berrindartu eta Jauzi” dokumentuen lanketan parte hartu du. • Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiko kide.

Ibai Sueskun Gonzalez

1985an Iruñean jaioa. Energia berriztagarriei buruzko ikasketak egina. Hainbat herri-mugimendutako militantea: gazte erakundea, auzo elkartea... 2013an hasi nintzen ERRIGORA proiektuarekin: «ERRIGORA Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da. Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz. Bertatik eta bertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan eta ikuspegiaz». Horixe genioen 2013an sortu genuenean. Eta eremu zabal honetan euskararen normalizazioak “zerbait” gehiago behar zuela eta euskaltzaleak deskonektatuta ari ginela ikusirik, hainbat ekintza eta jardueren bidez euskarari hauspo berria ematera datorren mugimendua sortu genuen: AGERRALDIA.

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa