Education
Linguistics and Literature
Summer Course
Idazteko gogotik kontaketa literariora

Idazteko gogotik kontaketa literariora

18.Jul - 20. Jul, 2022 Cod. L03-22

Description

Denok ezagutzen ditugu graziaz gertaerak eta abenturak kontatzen dituztenak, edo irudimen eta hitz-jarioz espresatzen direnak; baina, hala ere, ordenagailu pantailaren edo folio baten aurrean zuri geratzen dira. Kontaketa bat idazteak badu bere hondoa, izan ere, literatur arteak ofiziotik asko du, irakats daiteke, baita ikasi ere. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.

Uda Ikastaro honek baliabide praktikoak eskaini nahi dizkie irakasleei, plazerra eta sormena oinarri hartuta idazten laguntzeko, besteak beste, laguntza didaktikoa izan nahi du, sormena eta Heziketako errealitatea uztartuz.

Read more

Objectives

Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa.

Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, hodi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa.

Idatzi irri egiteko (literatura eta umorea). Autodeskribapenerako idazketa (NIaren literatura. Identitatea eta autobiografia). Mikroipuinen idazketa: ezaugarriak eta ereduak.

Zine-eszenak lagun izango ditugu,  idazketaren azterketa eta praktika bultzatzeko.

Literartur generoa, narrazio laburra izango da. Eta Eskola eta Heziketako erreferentiak ugariak izango dira.

 

Metodologia: banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.

Read more

Activity directed to

  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals
  • All public

Contributors

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

18-07-2022

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Presentation by the Director of the activity

  • Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea
09:25 - 11:00

1. SESIOA: Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria. Film zatiak irudimenaren

11:00 - 11:30

Break

11:30 - 12:45

2. SESIOA: Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu. Guzt

12:45 - 14:00

3. SESIOA: Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan.

19-07-2022

09:00 - 10:30

1. SESIOA: Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa.Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibid

10:30 - 11:00

Break

11:00 - 12:15

2. SESIOA: Kontaketa eta memoria. Literatura eta haurtzaroa. Hurbilketa NI-aren literaturara. Identitatea eta autobiografía. Autodeskribapenaren idazketa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastap

12:15 - 14:00

3.SESIOA: Testuak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan

20-07-2022

09:00 - 10:30

1. SESIOA: Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan

10:30 - 11:00

Break

11:00 - 12:15

2. SESIOA: Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa. Guzti honen erabilera praktikoa Heziketan

12:15 - 14:00

3. SESIOA: Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa

Directors

Mariasun Landa Etxebeste

-, Idazle

Mariasun Landa Licenciada en Filosofía y Letras, ha sido profesora titular de Didáctica de la Literatura de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Autora versátil, articulista y conferenciante. Sus obras de Literatura Infantil y Juvenil han sido traducidas a más de quince idiomas entre los que se encuentran el árabe, el coreano o el ruso. Entre otros premios ha recibido el Premio Euskadi (1991) y el Premio Nacional (2003) de Literatura Infantil y Juvenil. Por su contribución y proyección de la cultura vasca fue galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2014. Es miembro de Jakiunde (Academia de las Ciencias, las Artes y las Letras).

Venue

Miramar Palace

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Gipuzkoa