Ikaskuntza kooperatiboa. Ikasgelarako proposamen zehatza: IK/KI programa
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170045 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
- 30 ordu akademikoak
- Hasiera: 2020/01/13 Bukaera: 2020/02/14
Tarifa bakarra: 80€
Hizkuntza ofiziala: Euskara
Egungo Gizarteak Hezkuntza-sistemari ezartzen dizkion erronka berriei buruz hausnartu beharra dago.
Hausnarketak ezin gaitu eraman irakasteko betiko metodologietara; aitzitik, berriztatzaileak izan behar dugu: kooperazioa, elkarrekintza eta metodologia aktiboak dira, gure ikasleak etorkizunerako prestatu nahi baldin baditugu behinik behin, indarrean jarri beharko ditugun moduak eta tresnak.
Beraz, Ikaskuntza Kooperatiboa ezagutzea eta metodologia tradizionalarekin alderatzea izango da gure erronka teorikoa.
Eta, baita ere, eremu praktikoan, Ikaskuntza Kooperatiboa ikasgelan aplikatzeko proposamen bat taxuz ezagutzea: IK/KI Programa. Hain zuzen ere, IK/KI Programaren baliabideak, aplikazio faseak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutzea. Bereziki, ikasleen arteko kohesioa garatzeko, ikasteko nola kooperatu eta kooperatzen nola ikasi (entrenatu), besteak beste.
Objectives
IK/KI Programa ezagutzea:
Ikasteko Kooperatu eta Kooperatzen Ikasi. Gure Erkidegoan ikastetxe ugari ari da programa hau ikasgeletan aplikatzen, Berritzeguneek egindako zabaltze-lan txalogarriari eta paregabeari esker.
Ikastaro honen helburu nagusia IK/KI Programa ezagutzea eta aplikazio praktikorako urratsez jabetu araztea da.
Aplikazio praktikoa "ikustea":
IK/KI Programa benetan praktikoa dela esan behar da: faseak eta urratsak ongi markatuak, kontsulta-materialak, txantiloiak, estekak etab. Eta, hori, onuragarria da, zeren, ikastaroa amaitzean, ikasketari-irakasleak garbi samar eduki beharko luke zer-nola eta noiz egin behar duen IK/KI ikastalde batean aplikatzeko.
Ikastarotik haratago doan helburua:
Hitz gutxi batzuk besterik ez dira behar: ikasleek gehiago eta hobeto ikasi dezatela eta irakasleok gehiago eta hobeto irakats dezagula.
Oinarrizko konpetentziak lantzeko metodologiaz jabetzea:
Ikasleen Irteera-profila Oinarrizko Konpetentziek osatzen dute. Gure Erkidegoan 12 konpetentzia dira. Horietatik 7 diziplina baitakoak eta gainerako 5ak zehar-konpetentziak. Ikaskuntza Kooperatiboari esker denak garatu daitezke.
Activity directed to
- University student
- Teachers
- Bigarren Hezkuntzan jarduteko Masterra ikasten ari direnak
Program
12-01-2020 / 18-01-2020
1. Gaia: Justifikazioa eta oinarri teorikoa
• Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko oinarri teorikoa. Autoreak. • Inklusioa du ardatz. • Oinarrizko gaitasunekin duen lotura eta berorien lanketa naturala. • Irakaslearen rol berria OHARRA: 1. eta 2.gaia aste berean.
12-01-2020 / 18-01-2020
2. Gaia: Ikastaldeko kohesioa lantzeko dinamika kooperatiboen multzoa. IK/KI Programa A eremua
• Ikastaldearen kohesioa diagnostikatzeko prozedura eta materialak. • Kohesioaren 5 eremuak eta esku-hartzeko dinamikak. • Irakasleen hausnarketarako baliabideak (txantiloiak). OHARRA: 1. eta 2.gaia aste berean. Aukera izanez gero, era esperimentalean, dinamikaren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da.
14-01-2020 / 09-02-2020
6. Gaia (hautazko gaia, ez derrigorrezkoa): A Eremuko dinamikak esperimentatzea
2. Gaian ikasitako dinamikak zer efektu duten ikusteko, ikasgelan ikasleekin esperimentatzea bezelakorik ez da. Horretarako, jakina, irakaskuntzan jardun beharra dago. Ikastetxeren batean lanean ari bazarete, eta aukera baldin baduzue dinamika horiek esperimentatzeko, saia zaitezte praktikatzen. Gero, partekatu gurekin zuen irtziak eta sentsazioak, proposatuko zizkizuen tresnen bidez.
14-01-2020 / 09-02-2019
6. eta 7. gaiak: A Eremuko (2. gaia) eta B Eremuko (3. gaia) esperimentazioa ikasgelan
Oharra: atal hau gai hauek ez dira derrigorrezkoak, bai gomendagarriak une honetan ikastetxeren batean eskolak ematen ari zaretenontzat. Zer egin behar den: 2. gaian eta 3. gaian ikasitakoak ikasgelan ikasleekin esperimentatzea eta, jarraian, foroan, ekarpenak txertatzea esango zaizuen moduan
19-01-2020 / 25-01-2020
3. Gaia: arloetako edukiak lantzeko eta ikasteko, prozedura kooperatiboen sorta (ikasteko kooperatu). . IK/KI Programaren B eremua:
• Ikasleen lan-taldeak eratzeko irizpideak • Egitura kooperatiboak eta teknika kooperatiboak eduki zehatzak lantzeko eta ikasteko. • Ohiko unitate didaktikoan egitura kooperatiboak txertatzea. Aukera izanez gero, era esperimentalean, egituraren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da.
19-01-2020 / 09-02-2020
7.gaia (hautazko gaia, ez derrigorrezkoa): B Eremuko egitura kooperatiboak esperimentatzea
3. Gaian ikasitako egiturak zer efektu duten ikusteko, ikasgelan ikasleekin esperimentatzea bezelakorik ez da. Horretarako, jakina, irakaskuntzan jardun beharra dago. Ikastetxeren batean lanean ari bazarete, eta aukera baldin baduzue egitura kooperatibo horiek esperimentatzeko, saia zaitezte praktikatzen. Gero, partekatu gurekin zuen irtziak eta sentsazioak, proposatuko zizkizuen tresnen bidez.
26-01-2020 / 01-02-2020
4. Gaia: kooperatzea bera helburu bihurtzea (kooperatzen ikasi). IK/KI Programaren C eremua:
• Talde-Planak. • Lan kooperatiboaren ebaluazioa. Errubrikak.
02-02-2020 / 09-02-2020
5. Gaia: IK/KI Programaren eragina ikastetxeko berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuetan
• Ikastetxean IK/KI Programa zabaltzeko eta finkatzeko prozedura. • Berrikuntza eramangarria: “Txikitik Handira” • Programaren arrakastarako baldintzak, praktika onak eta gomendioak: “Uneak eta Guneak”. Hobekuntza Planaren, Ikasturteko Planaren eta Berriztatze eta Formazio Proiektuen garrantzia.
Directors
Irene Lezea Urrutia
Lasarteko Berritzegunea
Speakers
Ane Garate Dorronsoro
Registration fees
Registration | Until 14-01-2020 |
---|---|
80,00 EUR |