Itzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta
The official languages of the Course are Basque, Spanish and Frenc. There will be translation service to follow the Course in any of the languages.
Description
Teknologia itzulpengintzan eragiten ari den eraldaketa handia da, eta dena hain azkar doan garai honetan eraldaketa horri buruz hausnartzeko eta edukietan sakontzeko guneak sortzea ezinbestekoa da. Ikastaro honetan itzulpengintzaren hainbat ertz ezagutuko ditugu, esperientzia inspiratzaileak eta eztabaidak sortuko ditugu.
Itzulpengintzaren alderdirik teknologikoena ere landuko da, eta teknologian eta hizkuntzetan adituak izango ditugu bi alorren uztartze horri buruzko azalpenak emateko. Itzultzaileentzako erreminta interesgarrienak ezagutzeko tartea izango dugu; eta itzulpen automatikoaren gisako erremintak eskura izan arren, hizkuntzaren eta itzulpenen kalitatea bermatzeko saio bat ere izango da.
Uda Ikastaro honen helburua itzulpengintzarekin lotutako alor ezberdinetako ikuspuntuak batzea da: unibertsitatea, enpresak, autonomoak, teknologiak garatzen dituztenak…
Itzulpengintzaren alorreko profesionalei zuzendua dago, enpresetakoei nahiz autonomoei. Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik teknologiarekin lan egiteko aukera ugariak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, eta inguruan dituzten esperientzien bidetik ikastekoa.
Merkatuari buruz hitz egiteko tarte bat ere izango da, bai eta epe motz-ertainera begirako sektorearen egoerari buruzko hausnarketa egiteko gune bat ere.
KOKALEKUA : 3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia. Nola iritsi: https://drive.google.com/file/d/1cjN4TPBgwGcuZjmioYWcZFbDILgYRFib/view?usp=sharing
Objectives
Itzulpengintzarekin lotutako alor ezberdinetako ikuspuntuak batzea: unibertsitatea, enpresak, autonomoak, teknologiak garatzen dituztenak…
Itzulpengintzaren merkatua hobeto ezagutzea.
Itzultzaileentzat baliagarri diren tresnak ezagutzea.
Itzulpen automatikoak nola funtzionatzen duen ulertzea, teknologia hori egunerokotasunean erabili ahal izateko.
Itzulpengintzaren sektorearen eraldaketari buruzko hausnarketa eta eztabaida bideratzea.
Activity directed to
- University student
- Professionals
Program
21-07-2022
Presentation by the Director of the activity
- Itziar Cortés Etxabe | Elhuyar - Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea
“Itzulpengintzaren sektorean erabiltzen den teknologiaren diagnosiaren aurkezpena/Presentación del diagnóstico sobre el uso de la tecnología en el sector de la traducción “
- Elizabete Manterola Agirrezabalaga | EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea)
- Gabriel Cabrera Méndez | ANETI (Asociación Nacional de Empresas de Traducción e Interpretación) (Participation by zoom)
“Itzulpen automatikoa: porque yo lo valgo“
- Leire Segura Garralda | Europako Batzordea - Itzultzailea
Break
“Itzulpen-teknologien lanketa unibertsitatean/Las tecnologías de la traducción en la Universidad“
- Elizabete Manterola Agirrezabalaga | UPV/EHU - Irakaslea
- Zuriñe Sanz Villar | UPV/EHU - Irakaslea eta ikertzailea
- Nora Aranberri Monasterio | UPV/EHU - Irakaslea
Break
Round table: “El papel de las asociaciones frente a los cambios en el sector/ Itzultzaile-elkarteen rola sektoreak bizi duen aldaketaren aurrean“
- Itziar Cortés Etxabe | Elhuyar - Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea (Moderator)
- Iris Baeza | APTIC (Associació Professional de Traductors i Intèrprets de Catalunya) - Vocal en la Junta de APTIC
- Iria Castro Fernández | AGPTI (Asociación Galega de Profesionais da Tradución e da Interpretación) - Vocal en la junta directiva
- Claudia María Torralba Rubinos | EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkartea) - Zuzendaritzako kidea
- Laura Solana Garzón | ASETRAD (Asociación Española de Traductores, Correctores e Intérpretes) - Presidenta
22-07-2022
“Itzulpen automatikoaren ikerketa eta garapena/Investigación y desarrollo de la traducción automática“
La traducción automática en la investigación
- Ona de Gibert Bonet | Barcelona Supercomputing Center - Research Engineer
Ikerkuntzatik garapenera, errealitatearen isla
- Amaia Jauregui Carrera | Elhuyar - Itzulpengintzarako teknologien alorreko koordinatzailea
- Ander Corral Naves | Elhuyar - Ikertzailea
“Postedizioa jolas gisa/La posedición, ¿un juego?“
- Ane Goenaga Unamuno | Elhuyar
Break
“Ikus-entzunezko itzulpena/La traducción audiovisual“
- Imanol González Dueñas | Itzultzaile, interprete eta bikoizketa-aktore autonomoa
Break
Round table: “Itzulpengintza bidegurutzean: Gutenbergetik pantaila digitaletara. Irabaziak eta galerak / La traducción en una encrucijada: de Gutenberg a las tecnologías para la traducción. Ventajas y desventajas“
- Itziar Cortés Etxabe | Elhuyar - Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea (Moderator)
- Idoia Santamaría Urkaregi | Elhuyar - Itzultzailea
- Iñigo Errasti Aranbarri | Bizkaiko Foru Aldundia - Itzultzailea
- Fernando Rey Escalera | Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Euskararako Atal Teknikoko burua (itzultzatzaile taldearen arduraduna)
Closing session
- Itziar Cortés Etxabe | Elhuyar - Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea
Directors
Itziar Cortés Etxabe
Elhuyar
Licenciada en Ingeniería Informática por la UPV/EHU en 2009 y máster en Análisis y Procesamiento del Lenguaje Natural por la UPV/EHU en 2011. Lleva 13 años trabajando en Elhuyar en el área de las tecnologías de la lengua. Actualmente es coordinadora de la unidad de Lengua y Tecnología de Elhuyar.
Speakers
Nora Aranberri Monasterio
UPV/EHU
Nora Aranberri hizkuntza naturalaren prozesamenduari buruzko Ixa ikerketa-taldeko ikertzailea da (http://ixa.si.ehu.es/) eta UPV/EHUko Letren Fakultateko irakaslea. Itzulpen automatikoan aditua da eta, arlo horretan, itzulpen-sistemen ebaluazioari, ustiapenari eta eraginari erreparatzen dio. Itzultzaile profesionalen zein erabiltzaile ez-profesionalen erabilera du aztergai nagusi. Bere azterketa-hizkuntzen artean euskara nabarmentzen da. Horrek ahalbidetzen dio aztertzea hizkuntza gutxituentzat itzulpen automatikoak zer aukera eta arrisku dituen. Itzultzaile profesionalei eta ikastunei zuzenduriko post/edizio tailer praktikoak zuzendu ditu eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearekin kolaboratzen du.
Iris Baeza es licenciada en Traducción e Interpretación por la Universidad Autónoma de Barcelona y cuenta con un Máster en Traducción Audiovisual (ISTRAD). Hace doce años que se dedica a la traducción y corrección de textos en el ámbito de la localización, la transcreación y la traducción audiovisual. Además, se encarga de coordinar equipos, de gestionar y elaborar glosarios y guías de estilo, y de llevar a cabo controles de calidad lingüística, siempre de la mano de la tecnología. Tras vivir unos años en Londres, ahora reside en Barcelona y trabaja por cuenta propia desde hace 8 años. Forma parte de la junta directiva de APTIC (Associació de Traductors i Intèrprets de Catalunya) y colabora en algunas comisiones de trabajo. Participar activamente de la vida asociativa le brinda la oportunidad de crecer tanto en el ámbito profesional como en el personal y de luchar por los derechos del colectivo.
Gabriel Cabrera Méndez
Dualia Teletraducciones SL
Licenciado en Traducción e Interpretación por la Universidad de Granada. Traductor jurado e intérprete simultáneo de conferencias. Compagina su actividad profesional como traductor e intérprete con la docencia en el Grado en Lenguas Modernas y Traducción, y en el Máster Universitario en Interpretación de Conferencias Orientado a los Negocios de la Universidad de Alcalá. Es responsable de la Calidad de la Interpretación telefónica en Dualia Teletraducciones y miembro del Comité 174 de redacción de normas ISO sobre traducción e interpretación como vocal representante de ANETI. Miembro del grupo de investigación FITISPOs, de la Sociedad Científica de Mérida, premio Internacional de Innovación Docente en 2021 y autor de Mamá, quiero ser intérprete; entre de otras publicaciones.
Iria Castro Fernández
AGPTI
Iria Castro Fernández es traductora e intérprete. Se licenció en TeI por la Universidad de Vigo, posteriormente cursó el Máster de comercio internacional y en 2021 obtuvo el título de Especialista en rehablado intralingüistico e interlingüistico. Es autónoma desde hace 8 años donde ha podido trabajar en áreas diversas entre las que se encuentran el marketing, software o la interpretación. Es socia de AGPTI desde 2012, primero como estudiante y después como profesional donde ha pasado por puestos como tesorería o secretaría. Ahora mismo es vocal de la junta directiva.
Ander Corral Naves
Ingeniero informático especializado en computación (2017, UPV-EHU). Tambien posee un Máster en Computación y Sistemas Inteligentes (2018, UPV-EHU). Actualmente trabaja en la Elhuyar, en la unidad de Inteligencia Artificial. Los principales campos de investigación en los que trabaja son la traducción automática y las tecnologías del habla. En la traducción automática la investigación se centra en la traducción mediante redes neuronales (NMT), especialmente para idiomas con menos recursos lingüísticos. En el campo de las tecnologías del habla, la investigación se centra principalmente en el reconocimiento de voz (ASR) y la síntesis de voz (TTS).
Ona de Gibert Bonet
Barcelona Supercomputing Center
Ona de Gibert es investigadora en el Barcelona Supercomputing Center en el grupo de Traducción Automática, donde contribuye al desarrollo de tecnologías del lenguaje para lenguas minorizadas. Graduada en Lenguas y Literaturas Modernas por la UB, tiene un máster en Análisis y Procesamiento del Lenguaje por la UPV-EHU. Su experiencia con la traducción viene desde la implementación de la traducción en el mundo de la empresa hasta la investigación de nuevos métodos en su posición actual. Actualmente también es profesora asociada de dos universidades, la UPF y la UAB.
Iñigo Errasti Aranbarri
Bizkaiko Foru Aldundia
Iñigo Errasti Aranbarri, Bilbon jaioa, 1973an. Euskal Filologia (1998, Deustuko Unibertsitatea) eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (2004, Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasi zituen. Lehenik, irakasle aritu zen zenbait urtez, baina, 2005etik hona, itzultzen jardun du, Administrazioan gehienbat. 2006tik, Bizkaiko Foru Aldundian ari da lanean. Horrez gainera, zenbait itzulpen literario ere egin ditu.
Ane Goenaga Unamuno
Elhuyar
Imanol González Dueñas
Bikoizketa-aktorea, lokutorea eta testu-egokitzaile autonomoa.
Amaia Jauregui Carrera
Elhuyar
Informatikan ingeniaria (EHU/UPV, 2008) eta Hizkuntzen Azterketa eta Prozesamendua Masterra (EHU-UPV, 2012) tituluaren jabe. Elhuyarren lanean dihardu 2009 urteaz geroztik eta 13 urteko esperientzia honetan, web-aplikazio ezberdinen analisi eta garapenetan parte hartu du. Gainera, 2020 urteaz geroztik itzulpengintzarako teknologien zerbitzu-lerroko koordinatzailea da.
Elizabete Manterola Agirrezabalaga
UPV/EHU
Itzulpengintza eta interpretazio ikasketetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2004) eta UPV/EHUn egin zuen doktoretza (2012). Letren fakultatean dihardu lanean 2008tik. Itzulpengintza eta interpretazio graduko irakaslea da, eta besteak beste Itzultzaileentzako informatika ikasgaia irakasten du. Itzulpengintza eta teknologia graduondokoan ere irakasle aritu da, Informatikaren hastapenak itzultzaileentzat eta Ordenagailuz lagundutako itzulpena moduluetan. UPV/EHUko TRALIMA ikerketa taldeko partaide da 2010etik eta beste hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, hala nola TRACE (UPV/EHU) edo EACT (UAB). Ikerketa egonaldiak egin ditu Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-en (AEB, 2013) eta Ottawako Unibertsitateko Itzulpengintza eta interpretazio eskolan (Kanada, 2016). Euskaratik erdaretarako itzulpena du ikergai nagusi, eta euskal literatura itzuliari buruzko katalogoa sortu zuen (http://www.ehu.eus/ehg/eli/).
Fernando Rey Escalera
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Zenbait urtez euskara irakasle ibili ondoren, 1988az geroztik itzultzaile lanetan ari da Nafarroako Gobernuan. Igela argitaletxeak aukera emanda, literatura itzulpenera salto egin, eta ofizio eta afizio bihurtu zaizkio itzulpengintza eta testuen zuzenketa. Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskararako Atal Teknikoko burua da.
Claudia María Torralba Rubinos
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (UPV/EHU, 2017) eta Interpretazioko Masterra (Heriot-Watt, 2018) egin eta gero, itzultzaile eta interprete autonomo lanetan aritu da zenbait urtez. Orain, doktoretza-tesia prestatzen ari da, eta irakasle dihardu EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean. EIZIEko kide da 2017tik eta Zuzendaritza Batzordeko kide 2021eko Batzar Nagusiaz geroztik.
Idoia Santamaría Urkaregi
Elhuyar, Itzultzailea
Euskal Filologian lizentziaduna, itzulpengintzan dihardu 1980ko hamarkadaren amaieratik. Bikoizketarako testuak itzultzen eta egokitzen hasi zen aurrena, eta askotariko testuak itzultzen jarraitu zuen gero. Batik bat alemanetik, ingelesetik eta frantsesetik itzultzen du euskarara zein gaztelaniara, eta euskara eta gaztelaniaren artean, berriz, bi noranzkoetan. 2004ko urtarrilean hasi zen lanean Elhuyarren, eta, itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaile dihardu harrezkeroztik. Trebatzaile gisa, gaztelaniazko ikastaroak ematen ditu euskarazko itzultzaileentzat. Elhuyarren hasi aurretik, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zentroan (Luxenburgon) aritu zen itzultzaile eta zuzentzaile hiru urte eta erdiz. Literatura-lanak ere itzultzen ditu tarteka. Orain arte argitaratutako azkenak (Ingebog Bachmann, Aldibereko, Igela-Erein, 2019 ) 2020ko Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi zuen.
Zuriñe Sanz Villar
Zuriñe Sanz Villar itzulpengintzan lizentziatu zen 2008an Heidelberg-eko Unibertsitatean, eta 2015ean, alemanetik euskararako unitate fraseologikoen itzulpenari buruzko doktore-tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non lanean diharduen irakasle eta ikertzaile gisa 2011. urtetik. Honako hauek dira bere ikerketa-lerroak: corpusean oinarritutako itzulpen ikasketak, unitate fraseologikoen itzulpena, itzulpengintza eta teknologia eta itzulpengintzaren didaktika. Orain arteko ibilbidean, hiru ikerketa-egonaldi egin ditu. Lehena 2013an, Mannheim-eko Hizkuntza Alemanaren Institutuan (IDS); bigarrena 2015ean Renon, Euskal Ikasketen Zentroan (Center for Basque Studies), eta hirugarrena Berlineko Humboldt Unibertsitatean, 2017an.
Leire Segura Garralda
Comisión Europea
Es licenciada en Comunicación Audiovisual (Universidad de Navarra, 2012) y graduada en Traducción e Interpretación (Universidad del País Vasco, 2016). Tras hacer unas prácticas en la empresa Centro de Comunicación Internacional S.L. (Pamplona) durante sus estudios, continuó trabajando en ella como gestora de proyectos y revisora. En 2018 se mudó a Luxemburgo para trabajar como traductora en el Departamento de Lengua Española de la Dirección General de la Traducción, en la Comisión Europea.
Laura Solana Garzón
Laura helps Legal, Business and Travel & Hospitality organizations internationalize their businesses and transform their ideas into multilingual messages. Since 2019, she has been a board member of the Spanish Association of Translators, Proofreaders and Interpreters (Asetrad), which she currently chairs.
Registration fees
Face-to-face | Until 21-07-2022 |
---|---|
0 EUR |
Live online | Until 21-07-2022 |
---|---|
0 EUR |
Venue
Aquitaine
Aquitaine