Komunikazio digitala ikasgelan; ikasleen ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknikak (flipped classroom, gamifikazio digitala eta blogen sormena)
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170024 kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Irakaskuntzaren metodologia: Metodologiaren aldetik, praktikotasunean oinarritzen da ikastaroa. Halaber, ikasleen parte hartzea bultzatuko da. Horretarako, foroak, blogak, lehiaketa digitalak eta bideoak garatuko dira. Metodologia honekin, flipped learning deiturikoa hobeto ezagutzeko aukera izango da. Azkenik, ikasgaietan, irakaskuntza digitaleko tresnak erabiliko dira.
Ebaluatzeko, parte-hartzaileek lanak bete beharko dituzte ezarritako datetan. Ikastaroa amaitzean, parte-hartzaileak gai izan beharko dira ikastaroan ikasitako tresna digitalak erabiltzeko.
-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
-Hasiera: 2017/10/05 Bukaera: 2017/11/11
-Tarifa bakarra: 80 euro
-Hizkuntza ofiziala: euskara
Program
03-10-2017 / 09-10-2017
1. GAIA: Komunikazio digitaleko 5 W-ak eta bere diseinua irakaskuntzari lotuta; nola eratu bideoak, blogak eta gamifikazioa gelan.
Gai honetan, gela bakoitzak beharko lukeen komunikazio estrategiari buruz lan egingo da. Izan ere, talde bakoitza desberdina da eta ikasle horiengana komunikazioaren bidez iristea izango litzateke helburua(adina, interesak, eta abar). Horretarako, komunikazio estrategia ezberdinei buruz hausnartuko da eta bide batez, estrategia egokia diseinatu da. Bide batez, gamifikazioak dituen alde onei eta ez horren onei erreparatuko diegu. Azkenik, gelan erabili daitezken aplikazioak ikusiko dira.09-10-2017 / 15-10-2017
2. GAIA: Irakaskuntza saioak; Multimedia digitalak Flipped classroom-ekin duen erlazioa. Metodologia horretan oinarritutako ikasgai bat prestatzeko teknikak.
Flipped classroom deiturikoari buruz hitz egiten dugunean, askotan, bideoekin soilik lotzen dugu metodologia hori. Baina, nahiz eta bideoak lagungarriak diren ikasgaiak arintzeko, metodologia hau, hori baino askoz gehiago da. Gai honetan, Flipped Classroom-i buruz hausnartuko dugu eta horrekin batera, metodologia horretan oinarritutako ikasgai bat prestatzeko teknikak ezagutuko ditugu.16-10-2017 / 22-10-2017
3. GAIA: Bideoak sortzeko aplikazioak, sarean nola argitaratu eta irakaskuntzarako baliagarriak diren bideo-aplikazioak (Wevideo, Wideo, Avs, Filmora, Google Drive …)
Gai honetan, irakaskuntzari lotutako bideo-aplikazio nagusienak ezagutuko ditugu. Halaber, bideo bat editatzen ikasiko dugu, eta Google Drivek partekatzeko eskaintzen duen laguntza ere azalduko da.23-10-2017 / 29-10-2017
4. GAIA: “Edublog”, gelako bloga sortzen Wordpress-en
Gelan erabili dezaketen Bloga sortuko dute parte-hartzaileek. Horretarako, behar dituzten jakintzak irakatsiko zaizkie gai honetan. Bide batez, gelako blog batek eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira, horien artean ebaluazioarena.Speakers
Virginia Lacarra Escorza
Registration fees
Registration | Until 10-10-2017 |
---|---|
80,00 EUR |