Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?

04.Jul - 05. Jul, 2024 Cod. L02-24

Description

Uda Ikastaroan bat-bateko bertsogintza garaikideko hainbat kezka plazaratu nahi dira: gai bati kantatzeko zilegitasuna; bertsolaritzan diren ideologiak eta diskurtsoak; gai sozio-politikoen lekua; etika eta adierazpen askatasuna bat-bateko bertsogintzan eta abar.

Horrezaz gain, libreko bertsogintza aparteko genero bezala aztertuko da. Egungo bat-bateko bertso saioen egitura zurrunaz ere ariko gara, gai-jartzailearen talaiatik. Eta azkenik, bertsolaritzan gertatzen diren botere harremanak eta horiek bertsoaren balioespenean duten eraginaz ariko gara.

Hizlariak, aipatutako gaiez gogoetak prestatzeaz gain, mahai-inguruetan ariko dira azalpenak xehetzen eta iritzi trukean.

Hizlarien laburpen laburra

Read more

Objectives

Egungo bat-bateko bertsogintzan diren sorkuntza mailako kezkei buruz hausnartzea eta gogoetak partekatzea.

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Teachers

In collaboration with

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Program

04-07-2024

08:45 - 09:00

Presentation by the Director of the activity

    Ikastaroaren aurkezpena

    • Karlos Aizpurua Etxarte | Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea
    09:00 - 09:45

    “Diskurtso guztiek izan behar al dute tokia plazan?“

    • Saioa Alkaiza Guallar | Nafarroako Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea
    09:45 - 10:30

    “Gai bati buruz kantatzeko zilegitasuna“

    • Maider Arregi Markuleta | Bertsolaria eta DBHko irakaslea
    10:30 - 11:00

    “Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean“

    • Onintza Enbeita Maguregi | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta kazetaria
    11:00 - 11:30

    Break

    11:30 - 12:15

    “Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago?“

    • Oihana Arana Cardenal | Bertsolaria eta idazlea
    12:15 - 13:30

    Round table: “Egungo bertsogintzako diskurtsoak, zilegitasuna eta itzalak“

    • Karlos Aizpurua Etxarte | Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea (Moderator)
    • Saioa Alkaiza Guallar | Nafarroako Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea
    • Maider Arregi Markuleta | Bertsolaria eta DBHko irakaslea
    • Oihana Arana Cardenal | Bertsolaria eta idazlea
    • Onintza Enbeita Maguregi | Bertsozale Elkartea - Bertsolaria eta kazetaria

    05-07-2024

    09:00 - 09:50

    “Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak.“

    • Jesus Mari Irazu Muñoa | Bertsolaria eta kazetaria
    09:50 - 10:40

    “Gai-jartzaile autorea.“

    • Alaia Martin Etxebeste | Bertsolaria eta kazetaria
    • Imanol Artola Arretxe | Gai-jartzailea eta kazetaria
    10:40 - 11:15

    “Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? I“

    • Aitor Bizkarra Ruiz | Bertsolaria eta irakaslea
    11:15 - 11:45

    Break

    11:45 - 12:20

    “Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? II“

    • Oihana Iguaran Barandiaran | Bertsolaria eta bertsolaritzan doktoregaia
    12:20 - 12:55

    “Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa I“

    • Oihane Perea Perez de Mendiola | Bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea
    12:55 - 13:30

    “Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa II“

    • Beñat Gaztelumendi Arandia | Bertsolaria

    Directors

    Karlos Aizpurua Etxarte

    Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

    Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa Ikasketak (UPV/EHU) gauzatu zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta UNEDeko Idazle Eskola gradu-ondokoak egindakoa. Bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da gaztetatik: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera EITBko bertso saioan erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolatzaile, bertsogintzako iruzkingile hedabideetan… Dena den, bertsolaritzan irakasle bezala jardun du batez ere: lehenik Oarsoaldean (1989-1998) eta ondotik (1998-2010) Ipar Euskal Herri osoan gaindi. Hezkuntza Arautuan egin lanari esker, Iparraldean hamaika bertso eskola berri sortu ziren, halakorik inoiz izan gabeko herritan ere bai. Bertso eskoletan irakasle aritzeaz gain, aisialdiko bertsolaritza proiektuak antolatu eta gauzatu zituen: Bertso Udalekuak, "Bertsulariak ikastolarat" bertso saio zirkuitua, Bertsolari gazteen Eskolarteko Txapelketa, … 2010az geroztik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

    Speakers

    Karlos Aizpurua Etxarte

    Bertsozale Elkartea, Ikerkuntza eragilea

    Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa Ikasketak (UPV/EHU) gauzatu zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta UNEDeko Idazle Eskola gradu-ondokoak egindakoa. Bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da gaztetatik: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera EITBko bertso saioan erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolatzaile, bertsogintzako iruzkingile hedabideetan… Dena den, bertsolaritzan irakasle bezala jardun du batez ere: lehenik Oarsoaldean (1989-1998) eta ondotik (1998-2010) Ipar Euskal Herri osoan gaindi. Hezkuntza Arautuan egin lanari esker, Iparraldean hamaika bertso eskola berri sortu ziren, halakorik inoiz izan gabeko herritan ere bai. Bertso eskoletan irakasle aritzeaz gain, aisialdiko bertsolaritza proiektuak antolatu eta gauzatu zituen: Bertso Udalekuak, "Bertsulariak ikastolarat" bertso saio zirkuitua, Bertsolari gazteen Eskolarteko Txapelketa, … 2010az geroztik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

    Saioa Alkaiza Guallar

    Kazetaritza, antropologia eta genero berdintasun ikasketak ditu. Antsoaingo, Lekunberriko eta Iruñerriko Bertso Eskoletan aritua, Nafarroako Eskolarteko txapelduna izan zen, 2008an eta 2009an, eta Izeta saria eskuratu zuen, 2014an. 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela jantzi zuen. 2022an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan aritu zen estreinakoz.

    Oihana Arana Cardenal

    Bertsolaria eta idazlea. BERRIA egunkarian idazten du. Gizarte antropologiako ikasketak eginak ditu. Eskolarteko bertsolari txapelketan hainbat sari irabazi ditu. 2020an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Portuak. izenekoa. Lazunak azkazaletan izeneko poesia liburua idatzi zuen gero. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsogintza batzordeko talaiatik jarraipen zorrotza egin zion txapelketari.

    Maider Arregi Markuleta

    Bertsolaria eta DBHko irakaslea da. Bertsolaritza ikertu du. Filosofia ikasketak eginak ditu.

    Imanol Artola Arretxe

    Galtzaundi

    Filosofian lizentziatua, soziopolitikan eta soziolinguistikan aditua; eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara mugimenduko liberatua. Etxetik eta eskolatik datorkio hizkuntzarekin eta hoskidetasunarekin jolasteko zaletasuna, eta txikitatik landu izan ditu ahozkotasunarekin lotuta hainbat diziplina: bertsoa, antzerkia, errezitatzea, kontalaritza… 2012an sortu zenetik (H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da; 2015eko Gipuzkoa Bertsotanen hasi zen gai-jartzaile; eta, harrezkero, Gipuzkoako Txapelketan, Tolosaldeko sariketetan eta zonaldeko bertso-saioetan ibili izan da gai jartzen. Bertso-saioez gain kultura-jardunaldiak, hitzaldiak, kirol-ekitaldiak, omenaldiak eta antzerakoak ere aurkeztu izan ditu. 2016tik (H)ari Naizela bertso-irratsaioa egiten du astero, Tolosaldeko Ataria Irratian, BZErekin eta (H)arituzekin lankidetzan. 2022ko Txapelketa Nagusian gai-jartzaile taldean aritu zen.

    Aitor Bizkarra Ruiz

    Filosofia ikasketak eginak ditu. Bertsotan Zelaietako Herri Eskolan eta Abadiñoko Gogaikarri bertso-eskolan hasi zen, 10 urte inguru zituela. Bere lehen txapelketa Eskolartekoa izan zen, 12-13 urterekin. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan birritan finalista eta 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetara iritsi zen.

    Onintza Enbeita Maguregi

    Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Eskualdeko txapela irabazi zuen urte hartan eta harrezkero izan diren final guztietara sailkatu da Bizkaian. 2018an Bizkaiko Txapeldun izan zen. 2005, 2009, 2013 eta 2017ko Euskal Herriko txapelketan parte hartu zuen. 2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

    Beñat Gaztelumendi Arandia

    Leioan Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi ondoren kazetari lanetan aritu zen. Beti izan da bertsozalea, eta Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da. Eskolartekoetan eta gazte sariketetan sari asko irabazia da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea izan da 2018tik 2024ra arte. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2013an, 2017an eta 2022an. Gipuzkoako txapelduna izan zen 2015ean eta 2019an, eta txapeldunorde aurreko bietan, 2007an eta 2011n.

    Oihana Iguaran Barandiaran

    NOR ikerketa taldea

    Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

    Jesus Mari Irazu Muñoa

    Filosofian Lizentziatua, Gizarte Antropologia alorrean. 30 urtetik gora daramatza bertsoaren plazan, eta 1.500 betso saiotik gora egina da Euskal Herri osoan barrena. Bereziki, norbere posizio ideologiko eta bizitza ereduarekin sintzeroa den bertsogintza du estimutan. Fintasunaren miresle da eta bertso-elkarrizketaren defendatzaile. Euskal Herriko txapelketa bitan izan da finalista eta 1997an laugarren gelditu zen, Egaña, Lizaso eta Iturriagaren ondoren. Gipuzkoan ia 20 urtez da finalista (1995tik) eta txapeldunorde bitan, 1995ean zein 1999an. Bat-batean ez ezik, Bertso-jarrien eremua ere landu du. Bertsoa.com plaza digitalaren sortu zuen 2006an, bertsolaritza sarean bere osotasunean eta gaurkotasunean zabaltzeko lehenengo komunikazio proiektua (2013an Argia Saria jasoa). Gaur egunean profesionalki, Bertsoa.eus-en ez ezik, teknologia berrien eta ikus-entzunezkoen alorrean dihardu. Bertsolari ez ezik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bazkide da eta zuzendaritza zein sustapen ardurak izan ditu hainbat urteetan.

    Alaia Martin Etxebeste

    Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua da, zinemagintzan espezializatua. Gidoigintzan ibili da telesail eta dokumentaletan eta baita Euskadi Irratiko Zubiak, Barrubiak eta Herritmia saioetan ere. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta Oiartzungo eta Santutxuko bertso eskoletan ibilitakoa da, baita Ahalduntze bertso eskolan. Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011an eta 2019an, eta txapeldunorde 2015ean. 2013ko eta 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetan jardun zen eta 2022an finalera iritsi zen. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio atalean irakasle ibilia da eta Leihoen afasia antzerki-kronika liburuaren egilea, eta Zazpika Aldizkarian zein irratian iritzi emaile ibilitakoa.

    Oihane Perea Perez de Mendiola

    ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

    Arabako Bertsozale Elkarteko eragilea da eta bertso-eskolako eta ikastetxeetako bertsolaritza irakasle ere bai. 2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi zituen eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldea.

    Summary

    Conclusions sent by the direction of the Summer Course