Osasuna eta Hizkuntza: Erronkak eta aukerak
Description
Osasun arloak bere berezitasun eta konplexutasunak dauzka; kanpoko eta barruko eragileen elkarlana eta sinergiak ezinbestekoak dira. Gizarte eragileez gain ikasle, irakasle eta profesionalen parte hartzea ere funtsezkoa da. Osasun arloan euskara lan-hizkuntza izateko oinarriez eztabaidatu behar da. Osasun-arreta espezializatuan euskara txertatzeko proiektuak garatu behar dira. Osasun arloko emaitzak ebaluatzeko pazienteek betetzen dituzten galdetegiak balioztatu behar dira. Nazioarteko elkarlanerako aukerak eta estandarrak etorkizuneko planetan kontuan izan behar dira. Unibertsitateak beharrezko diren prestakuntza, ikerketa eta bestelako egitasmoak diziplina anitzeko ikuspuntutik garatu behar ditu. Barne Mediku Egoiliarretan oinarritzen den mediku espezialisten prestakuntzan euskara txertatu behar da. Beste hainbat aipatu gabe utzi ditugun arren, lan ildo hauetan jarriko du begirada aurtengo ikastaroak. Eta guzti hau garatu ahal izateko, garrantzi berezia emango diogu osasungintzako profesional euskaldunen sare indartsuago bat osatzeko planteatzen diren proposamenei.
Objectives
Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatzea
Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko proposamenak aurkeztu eta aztertzea.
Osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak eztabaidatzea.
Program
13-09-2018
Dokumentazio banaketa
Irekiera ekitaldia: Mª Jesús Múgica Anduaga (Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia) eta Jon Zarate Sesma (Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea)
“Euskara lan-hizkuntza Osakidetzan“
- Felix Zubia Olaskoaga Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua, OEEko kide eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea
“Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketak eremu elebidunetan: Pazientea arretaren erdigunera“
- Iñaki Santamarina Renteria UPV/EHUko medikuntzako ikaslea
“Euskararen erabileraren aktibazioa lan munduan“
- Pablo Suberbiola Unanue Soziolinguistika Klusterra
“Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko Osakidetzako praktika egoki batzuk“
- Irene Gil Legarra Donostialdea ESIko euskara teknikaria
“Osasunbidean pausuak emanez“
- Lazaro Elizalde Soto Nafarroako Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuburua
Break
“Osasungintzako profesional euskaldunen sarea, Osagaiz aldizkaria eredu“
- Jose Ramón Furundarena Salsamendi Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHUko irakasle-ikertzailea, OEE eta Osagaiz aldizkariaren zuzendaria
Osasungintzako profesional euskaldunen sarea osatzeko proiektuen proposamenak. Osakidetzak, Osakidetzako zentru kontzertatu batek, Osakidetzako BAME-ek, eta OEEk. Abiapuntu izango diren zenbait ideia aurkeztuko dituzte 45 minututan (bakoitzak 5 minutu). Ondoren, 15 minutu egongo dira debaterako.
Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea)
14-09-2018
“Osasun-arreta espezializatuan euskara txertatzeko proiektua“
- Bidane Petralanda Mendiola UPV/EHUko Medikuntzan graduatua eta Osakidetzako bekaduna
“PROM-en garapena euskaraz Osasun Mentalean“
- Leire Erkoreka González Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, psikiatra eta OEEko kidea
- Naiara Ozamiz Echevarria UPV/EHUko irakasle-ikertzailea
“Nazioarteko elkarlanerako aukerak eta estandarrak etorkizuneko Planei begira“
- Aitor Montes Lasarte Familia medikua, Aramaio, Arraseteko LMAU, Debagoieneko ESI, Osakidetza eta OEEko kidea
“Osakidetzako Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planerako neurri zuzentzaileak“
- Xabier Arauzo Uriarte Osakidetzako Euskara Zerbitzuburua
Break
“"Aitzinatu" programa: Hizkuntza-gaitasun aurreratuak garatuz euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko programa“
- Joseba Andoni Ezeiza Ramos UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta irakasle-ikertzaileen hizkuntza-prestakuntzaren arduraduna
- Itziar San Martin Egia UPV/EHUko irakasle-ikertzailea eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea
“BAME-en euskarazko formakuntza“
- Adrian Unai Zelaia Arieta-Araunabeña Arabako ESIko BAMEa
Posterren aurkezpenak (posterren egileei zuzenean egindako lanen inguruko galderak egiteko tartea)
Directors
Jon Zarate Sesma
OSAKIDETZA
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Speakers
Xabier Arauzo Uriarte
Osakidetza
Izaskun Elezgarai Gabantxo
EHU
Biologian lizentziatua da (1997) eta Zientzietan Doktorea (Neurozientziak 2002; Doktoregoko Sari Berezia) Euskal Herriko Unibertsitatean. Kontratu posdoktoralak izan zituen Magendie Neurozentruan Bordelen (2003-2005). 26 ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, 32 nazioarteko artikuluren egile da. Osagaiz osasun-zientzia aldizkariko erredakzio batzordekidea da. 3 Doktorego Tesi, 5 Master Amaierako Lan eta Gradu Amaierako Lan bat zuzendu ditu. Ikerkuntza-lerroak: Endokannabinoide Sistema osasunean eta gaixotasunean, animalia ereduetan (alkohola, epilepsia). Graduko irakaskuntza (Medikuntza): Giza Anatomia I-IV, Ikerkuntza biomedikora sarrera, Ikerkuntza proiektua. Masterreko Irakaskuntza: Neurozientziak Unibertsitate Masterra.
Lazaro Elizalde Soto
Osasun Departamentua
Leire Erkoreka González
Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko mediku psikiatra, EHU/UPVko Neurozientziak saileko irakasle laguntzailea eta BioCruces Health Research Insituteko ikertzailea da. Nortasun nahasmenduetan aditua, grupoanalisian masterra eta transferentzian zentratutako psikoterapiako terapeuta da. Ikerkuntza lan gehiena nahasmendu psikiatrikoen genetikaren alorrean egin izan du, egun nortasun nahasmenduen genetikari buruzko doktoretza tesia egiten dabil eta tresna psikometrikoen euskaratze lanean ere dihardu.
Joseba Andoni Ezeiza Ramos
Jose Ramón Furundarena Salsamendi
Irene Gil Legarra
Osakidetza
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Naiara Ozamiz Echevarria
Psikologian doktorea. EHUko Neurozientzia departamentuko psikiatria eremuko psikologiako irakaslea. Talde psikoterapia analitikoan masterra. Urteetan zehar psikosi eta nortasun nahasteekin talde, familia eta banakako psikoterapian lanean ibili da.Tratamendu neuroleptikoekiko jarrerei, urgentzia psikiatrikoei eta nortasun nahasteei buruzko artikuluak idatzi ditu. Gaur egun pertsona nagusien inguruan eta psikologiako tresnen euskaratzean dabil ikerketan.
Bidane Petralanda Mendiola
Itziar San Martin Egia
Euskal Herriko Univertsitatea
Itziar San Martin Egia UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko kide da. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da eta zentro horretako Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea. Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Maryland, EEBB) eta azken urteetan osasun arloko hizkera espezializatuaren irakaskuntzan aritu da (Farmazia, Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduetan). Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak babesten duen Terminologia Sareak Ehunduz programaren fakultateko koordinatzailea da. Ikerketa gai nagusiak nominalizazio egituren azterketa sintaktikoa eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa dira.
Iñaki Santamarina Renteria
Osakidetza
Adrian Unai Zelaia Arieta-Araunabeña
Pablo Suberbiola Unanue
Felix Zubia Olaskoaga
Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua
Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.
Registration fees
REGISTRATION | Until 31-05-2018 | Until 13-09-2018 |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
- | 21,00 EUR | |
- | 0 EUR | |
- | 15,00 EUR |
Venue
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Avenida Abandoibarra, 3. 48009- Bilbao
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Avenida Abandoibarra, 3. 48009- Bilbao
Bizkaia