Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170029). Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 eta LOMCEn oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.
Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.
Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.
Ebaluaketa: Gai bakoitzeko lan bat egin beharko dute ikasleek.
-60 ordu 9 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
-Hasiera: 2019/09/12 Bukaera: 2019/11/07
-Tarifa bakarra: 120 euro
-Hizkuntza ofiziala: euskara
Objectives
- XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
- IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko
- HH,LH, DBH eta Batxilergoko programazioak aurkezteko gakoak ezagutzea.
Activity directed to
- University students
- Teachers
- Professionals
Program
12-09-2019 / 22-09-2019
Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa
Justifikazioa, testuingurua eta marko juridikoa Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak. Heziberri 2020n oinarritutako programazioaren gakoak landuko dira. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.
23-09-2019 / 12-10-2019
Konpetentziak, helburuak eta edukiak
Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko zein diziplinako konpetentziak landuko dira. Bide batez, bakoitzaren gaiari lotuta, helburuak formulatzen ikasiko dugu. Gaia amaitzean ikasleak programazioaren atal bat aurkeztuko du.
13-10-2019 / 20-10-2019
Metodologia eta ebaluazioa aniztasuna aintzat hartuta.
Hainbat metodologiei buruz hausnartuko dugu, ikasleak horiei buruzko bisio globala izan dezaten. Metodologia horien artean, PBL, arazoak, erronkak, eta flipped learning-en enfokea ezagutuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, rubrikak aztertuko dira. Gai honetan ez da lanik aurkezten
21-10-2019 / 07-11-2019
Unitate didaktikoak eta defentsa
Atal honi buruzko gakoak landuko dira eta gaia amaitzean ikasleak UD bat landuta aurkeztuko du.
Registration fees
Registration | Until 13-09-2019 |
---|---|
120,00 EUR |