Tools for working on food sovereignty in schools
Description
Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa da, batez ere gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatzerako orduan.
Bide horretan, EAThink proiektuak haur eta nerabeekin, ikastetxean, gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, bereziki metodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiliz. Azken hiru urte hauetan irakasle eta adituekin elkarlanean material didaktiko anitz landu izan da, bai Euskal Herrian eta baita proiektua garatu den Europako beste hamabi herrialdetan ere.
Ikastaro honetan zehar, orain arte landutako material didaktikoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi da, beste elkarte eta entitate batzuk eskolan elikadura eta jasangarritasuna lantzeko egiten dituzten proposamenak ezagutzera emateaz gain. Asken finean, ikastaro honek ikastetxeetan elikadura burujabetza jorratzeko erremintak euskal irakasleentzat eskuragarri ipintzea du helburu.
Objectives
Elikadura burujabetza Lehen eta Bigarren Hezkuntzako curriculumean txertatzeko esperientzia praktikoak ezagutu eta trukatu.
Gaia ikasleekin lantzeko erreminta praktikoak jaso: ikas-unitateak, lantegi tematikoak eta eskola-baratzeak.
Parte-hartzean eta arazo-egoeren ebazpenean oinarritutako hezkuntza erremintak eta ideiak landu.
Gizartearen Eraldaketarako Hezkuntzarako erremintak garatu (ikusi (h)abian 2030 estrategia)
Contributors
Program
25-06-2018
Dokumentazio banaketa
“Ikastaroaren irekiera Euskal Fondoa eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eskutik. “
- Juan Manuel Balerdi Urdanpileta Euskal Fondoa - Euskal Fondoako zuzendaria
- Paul Ortega Etcheverry Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia - Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.
- UIK-ko zuzendaritzaren ordezkaria UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa -
“Herri hezkuntzatik elikadura burujabetza eraikitzen.“
- Mirene Begiristain Zubillaga EHU - irakaslea
Break
Round table: “Elikadura Burujabetza LH eta DBHn lantzeko esperientzia praktikoak: ikastetxeen proiektu eta esperientziak.“
- Josebe Rezola Zabaleta "Ama Lurra" eta "Zer jan, hura izan" proiektuak - Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako irakaslea
- Olaiz Duhau Izaguirre "Ama Lurra" eta "Zer jan, hura izan" proiektuak - Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako zuzendaria
- Jokin Lapaza Rodriguez Ingurugela - Ingurugelako aholkularia
- Leontxo Valverde Macho "Ortutik mahaira" proiektua - Leizaran BHI institutuko irakaslea, zientzia eta teknologia arloa
- Josune Iñarra Laskurain "Ortutik mahaira" proiektua - Leizaran BHI institutuko irakaslea, gizarte eta hizkuntza arloa
Round table: “Elikadura Burujabetza LH eta DBHn lantzeko esperientzia praktikoak: Gizarte mugimendu eta GGK-en esperientziak“
- Iker Huegun Ibarbia Euskal Fondoa - EAThink proiektuko kidea (Moderator)
- Patricia Gómez Ruiz VSF - Justicia Alimentaria Global - Alimentacción. Landa ingurua sustatzeko eskolen sarea
- Diego Mendoza Fernández Hazien Sarea - Hazien Sareko hezkuntza arduraduna
26-06-2018
“Ikasleekin elikadura ereduaren interdependentzia globalak lantzeko erremintak: EAThink tailerrak.“
- Jon Ander Galarraga Zubeldia Ekogunea - Hezitzailea
Break
“Eskola Baratzeak antolatzeko erremintak.“
- Jakoba Errekondo Bizi Baratzea - Bizi Baratzea
“Elikadura burujabetza ikastetxean lantzeko proposamen berriak sortzen: saio parte-hartzailea“
- Iker Huegun Ibarbia Euskal Fondoa - EAThink proiektuko kidea
Synthesis
Directors
Amaia Elorza Pinedo
Euskal Fondoa, EAThink proiektua
EAThink proiektuaren arduraduna. Euskal Fondoa.
Iker Huegun Ibarbia
Euskal Fondoa, EAThink proiektua
EAThink proiektuaren arduraduna. Euskal Fondoa.
Speakers
Mirene Begiristain Zubillaga
UPV/EHU
EHUko Ekonomia Fakultateko irakaslea, ekonomian doktorea eta elikadura sistemak eta agroekologia gaietan ikerlaria . Hegoa Institutuko (UPV/EHU) kidea.
Olaiz Duhau Izaguirre
Imaz Bertsolaria Herri Eskolako zuzendaria eta eskolan garatutako "ama lurra" eta "zer jan, hura izan" proiektuen arduraduna.
Jakoba Errekondo
Paisajista eta agronomoa. Bizi Baratzea proiektuko kidea eta baratzegintzari buruzko hainbat libururen egilea.
Jon Ander Galarraga Zubeldia
Donostiako Kutxa Ekoguneko hezkuntza teknikaria eta EAThink proiektuko eskola-tailerren hezitzaileen koordinatzailea da. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko hezkuntza programaren diseinua, kudeketa eta ikastetxeekiko kontaktuaz arduratzen da. Bere arlo profesionalean dibulgazioan lan ugari egindakoa da, bai prentsa idatzian zein ikusentzunezko medioetan, batez ere, fauna eta floraren artikuluak idatziz eta irrati saioak egiten. Hondakin organikoen kudeaketan aditua da, konpostaje teknikari bezala 6 urtez lan egin du, bai Gipuzkoa zein estatu mailan. Etxeko konpostaje kanpainak, zein auzokonposta kanpainak diseinatu eta bideratu ditu, bai eta ere industria mailako bilketa sistemen optimizazioan.
Bidezko Elikadura elkarteko hezkuntza teknikaria eta "Alimentacción" proiektuaren arduraduna.
Josune Iñarra Laskurain
Leizaran BHI institutuko irakaslea eta "baratzetik platerera" proiektuaren arduraduna.
Jokin Lapaza Rodriguez
Ingurugela
Biologian lizentziatua eta “Tokiko Agenda 21eko Udal Kudeatzailea” graduondoko titulua EHUko unibertsitatik. 2008tik Gasteizko Ingurugelan ingurumen hezkuntza aholkulari bezala lanean, besteak beste Eskolako Agenda 21 programaren garapenena laguntzen eta iraukortasunerako hezkuntzarekin loturiko irakasleriarentzako prestakuntza eta kanpaina ezberdinak sustatzen.
Diego Mendoza Fernández
Hazien Sarea elkarteko hezkuntza teknikaria. Naturzalea eta Biologian lizentziatua, Ingurumen heziketan 12 urteko lan esperientzia zabala izanik, Eskolako Agenda 21 programaren barruan ingurumen tailerrak eta jasangarritasunerako hezkuntzan ekimen eta kanpaina ezberdinak burutuz. Oso gaztetik, baratzagintzan eta agroekologian murgilduta ibili da. Gaur egun, Euskal Herriko Hazien Sareko idazkaria da eta “Hazitik ikasten eskoletan” hezkuntza proiektuaren arduraduna da. Amaitzeko, Hazien Sareak Deban irailean inauguratuko duen Gipuzkoako Bankuaren kudeatzailea izango da.
Josebe Rezola Zabaleta
Imaz Bertsolaria Herri Eskolako irakaslea eta eskolan garatutako "ama lurra" eta "zer jan, hura izan" proiektuen arduraduna.
Leontxo Valverde Macho
Leizaran BHI institutuko irakaslea eta "baratzetik platerera" proiektuaren arduraduna.
Registration fees
REGISTRATION | Until 25-06-2018 |
---|---|
25,00 EUR | |
20,00 EUR |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa