Unitate Didaktiko digitalen diseinua

Unitate Didaktiko digitalen diseinua

04.May - 07. Jun, 2020 Cod. @35-20

Description

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170009 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Konpetentzia digitala asko entzuten ari den arloa da gaur egun; baina, askotan, ikuspegi instrumentala oinarri hartuta ulertzen dugu irakasleok. Konpetentzia honen ikuspegi pedagogikoa eta holistikoa oinarri hartuta, unitate didaktikoen diseinuan aritzea izango da ikastaro  honen helburua. Horretarako gakoak landuko ditugu: gako tekno-pedagogikoak, tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz hausnartzeko; gako didaktikoak, diseinua egiteko; eta ebaluazio-gakoak, egindako lanari eta gure jardunari buruzko ikuspegi kritikoa garatu eta ikasten jarraitzeko.

Read more

Objectives

Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.

Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.

Lankidetzan aritzea eta ikastea baloratzea.

Activity directed to

  • University student
  • Teachers

Contributors

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

04-05-2020 / 10-05-2020

Oinarri tekno-pedagogikoak

  • XXI. mendeko hiritarraren testuingurua
  • XXI. mendeko eskolaren erronkak
  • Teknologia-Hezkuntza binomioari buruzko hausnarketa
TEACHER:
  • Txomin Bujanda Garate

11-05-2020 / 17-05-2020

Konpetentzia digitalaren marko orokorra

  • Konpetentzia digitala: DigComp
  • Konpetentzia digitalaren arabera sailkatutako erreferentziazko tresnak

 

TEACHER:
  • Txomin Bujanda Garate
  • Silvia Bergillos Caballero

18-05-2020 / 24-05-2020

Unitate didaktiko digitalen diseinua

  • Unitate didaktiko digitalaren diseinua: nola egiten da?
  • Ebaluazio-errubrikaren azalpena

 

TEACHER:
  • Txomin Bujanda Garate
  • Silvia Bergillos Caballero

25-05-2020 / 31-05-2020

Unitate didaktiko digitalen material digitala prestatu

  • Taldeka, egindako unitate didaktiko digitalaren material digitala prestatzea
  • Horretarako behar diren tresnen azalpena
TEACHER:
  • Txomin Bujanda Garate
  • Silvia Bergillos Caballero

01-06-2020 / 07-06-2020

Unitate didaktiko digitalen ebaluazioa

  • Taldeka, egindako unitate didaktiko digitala aurkezteko bideo bat egitea
  • Ebaluazioa, errubrikan oinarrituta: autoebaluazioa eta koebaluazioa egitea

 

TEACHER:
  • Txomin Bujanda Garate
  • Silvia Bergillos Caballero

Directors

Josune Aranguren Mujika

Ikton

Legelari eta ekonomialaria da formakuntzaz (Deustuko unibertsitatea, 2005) eta profesionalki enpresa kudeaketara lotua egon da beti. Enpresa kudeaketan masterduna da (Mondragon unibertsitateko MBA, 2011). IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako bazkide sortzailea da eta kontuen kudeaketaz arduratzen da batez ere, erakunde eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin harremanetan. IKT ON-eko irakasle-taldearen koordinatzaile eta arduraduna da. Bere egitekoen artean gustukoen duena, ikastetxeetako formakuntza-plangintzak antolatu eta bertan eman beharreko formakuntza-saioak zuzentzea da.

Speakers

Silvia Bergillos Caballero

Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Txikitatik argi zeukan hezkuntzaren arloan lan egin nahi zuela, betidanik irakasteko grina adierazi duelarik. Aurretik KZgunea proiektuan lan egin zuen, adin ezberdinetako pertsonei formakuntzak eskainiz. Era berean, eta bere denbora librean lantzen dituen proiektuak modu profesionalean jorratzeko asmoz, Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinu eta Edizioa (Ceinpro, Donostia, 2017) -ri buruzko goi mailako ikasketak burutu zituen. Egun IKT on-en irakaslea da.

Txomin Bujanda Bujanda

IKT on Hezkuntza Aholkularitza

Lehen Hezkuntza, Heziketa Fisikoan graduatua (EHU, 2014). Hainbat ikastetxetan irakasle izanik, ikasten eta ikertzen jarraitu nahi zuenez, Berrikuntza didaktiko-metodologiko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan masterra ikasi zuen (MU, 2018). Kirolaria eta kirolzalea da. Azken bi ikasturteetan Eskola Kiroleko entrenatzaileen formatzaile izan zen Lizardi Institutuan Hauspoa proiektuaren baitan. IKTak eta hezkuntza beti izan dira bere pasioa, eta hori da formakuntza saioen bitartez irakaslegoari transmititzen saiatzen dena. Egun IKT on-en aholkularia da.

Registration fees

RegistrationUntil 06-05-2020
80,00 EUR