Maiatzaren 4 eta 31 bitartean izango den online ikastaroa,

Ikastaroaren helburu nagusiak:

Gorroto delitu bat zer den eta zer ez den jakitea.

Delitu gorrotoari lotutako gaur egungo prebentzio eta esku hartze programak ikastea.

Gorroto delituen gaineko epaiak aztertzea, erasotzaileen eta biktimen profilak bereizi ahal izateko, baita delitu horien testuinguruen ezaugarriak ezagutzeko ere.

Gorroto delituetan sare sozialek duten garrantziari erreparatzea: nola erabili dira, nora erabiltzen dira eta nola esku har daitekeen horietan.

Gorroto delituak aurreiritzietan oinarrituta pertsona baten aurka izandako erasoak dira. Aurreiritzi horiek oinarri hauek izan ditzakete:
Ezgaitasuna.
Arraza, jatorri etnikoa eta jatorri herrialdea.
Erlijioa edo sinismenak.
Sexu orientazioa edo identitatea.
Gizarte bazterkeria egoera.
Beste edozein egoera edo ezaugarri sozial nahiz pertsonal.