Garai hauetan, hezkuntzan jardutea inoiz baino nekezagoa da emozioen ikuspuntutik
<p>
Trebetasun sozialek eta emozionalek garrantzi handia hartu dute ikasgelan nahiz ikasgelaz kanpo. Eta gure gizarteko hezkuntza ereduaren bidez balioak eta garapen sozial iraunkorra sustatu nahi baditugu, pertsonen giza garapenean eta garapen intelektualean oinarrituta, irakasleek funtsezko zeregina dute</p>
online Ikastaro honen helburuak:
Adimen emozionala zer den eta zer trebetasunek osatzen duten jakitea.
Norberaren kontzientzia areagotzea, eta emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikastea.
Ongizatearen eta nork bere burua zaintzearen garrantzia ezagutzea. Giza errendimenduaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.
Mindfulness egiten ikastea, oinarrizko tresna baita garapen emozionalerako.
Enpatia, adeitasuna, entzuteko gaitasuna eta komunikazio kontzientea garatzea.
Emozio zailak kudeatzen ikastea. Estresa onartu eta modu egokian kudeatzea.