All news

Gaurkatasuna, aurtengo Uda Ikastaroen ardatza nagusia

<p> 11 jarduera ireki antolatu dira, nahi duen orok parte hartzeko.</p> <p> Aurtengo edizioa ekainaren 7an hasi eta irailaren 15ean amaituko da.</p> <p> Matrikulatzeko epea irekita dago. Modalitate murriztua maiatzaren 31ra arte egongo da indarrean.</p>

UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXVI. Edizioa  aurkeztu dugu, Donostiako Miramar Jauregian. Bertan izan dira Agustín Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburua, Carmen Agoués, Uda Ikastaroen zuzendaria eta Roberto Iñiguez de Onsoño, Irizar enpresako langile arloko zuzendaria.

Nabarmentzekoa da aurkeztutako eskaintzaren aniztasuna: 139 ikastaro, lantegi eta jardunaldi profesional, 20 biltzar, online egiteko beste 20 ikastaro eta 11 jarduera ireki proposatu dira, guztira 190 jarduera da aurreikusi dira. 26 ikastaro euskaraz emango dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez (kasu horretan nazioarteko biltzarrak izango dira, gehientsuenak DIPCk sustatuak (Donostia International Physics Center). Azpimarratu egin nahi dugu FQMD Biltzarra (Frontiers in Quantum Materials and Devices—Fronteras en Materiales y Dispositivos Cuánticos), Harvard Unibertsitateak eta nanoQI Udako Eskolak antolatu baitute, optika kuantikoko Max Planck Institutuarekin batera.

Uda Ikastaroak errotzen ari dira Euskal Herriko eremu geografiko guztietan. Donostian, Bilbon eta Gasteizen ez ezik, Zubietan, Irungo Oiasso Museoan, Tolosan eta Oñatin ere eskainiko dira ikastaroak. Bizkaiak eta Arabak gero eta presentzia nabarmenagoa dute UPV/EHUko Uda Ikastaroetan: 19 jarduera Bizkaian gauzatuko dira, Bizkaia Aretoan eta Arratian, eta beste 12 Araban egingo dira, Gasteizen, Agurainen eta Guardian, zehazki.

Akitania-Euskadi Euroeskualdearen baitan, ikastaro bat eskainiko da Baionan, Baionako eta Donostiako abokatu elkargoekin lankidetzan. Euskampusek beste ikastaro bat antolatuko du, uretako kirolek berrikuntzako eta espezializazio adimenduneko sektore gisa eskaintzen duten aukerari buruz. Ikastaroaren oinarria Kantauriko eta Atlantikoko kostaldeko euskal hareatzak "hondartza berdingabetzat" jotzean datza.

Gaurkotasunari erantzuteko, ikastaroek Europak egun duen egoera aztertuko dute. Erromako Tratatuak 60 urte beteko dituen honetan, Brexitaren eta fenomeno populisten ostean EBk izango duen etorkizunaren gainean sortutako ideiak eta kezkak alderatzeko plataforma izango gara.

“Ciberdelincuencia y la seguridad de la información en la empresa del S. XXI” ikastaroak “compliance penala” eta antzeko beste kontzeptu batzuk aztertuko ditu, baita pertsona juridikoen erantzukizuna, Interneteko ospea edo komunikazio elektronikoen analisiak ere.

Zuzenbidearen arlotik eta aurrekoarekin hertsiki lotuta, infiltrazio bidez (agente ezkutuak, isil-mandatariak eta justiziaren kolaboratzaileak) lortutako frogetatik eratorritako arazoak landuko dira, eta horien legezko erregulazioa, frogatze zilegitasuna eta mugak aztertuko dira.

“La economía colaborativa y los nuevos modelos empresariales: su fiscalidad” ikastaroan ekonomia kolaboratiboari buruz arituko dira. Uber, Blablacar eta antzeko plataformen funtzionamendua, horrelakoetan zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonen zerga sistema eta crowdfundingeko jardueretako finantzaketa modu berriak aztertuko dira.

Klima aldaketak eta egungo ingurumen arazoek toki berezia izango dute. BC3 Klima Aldaketaren Euskal Zentroak "Climate Change in an Era of Uncertainty” ikastaroa eskainiko digu. Ikastaro horren xedea izango da 2016ko azaroaren 4an Parisko Goi Bileran hartutako erabakiek eta Trump presidentearen administrazioak sortutako ziurgabetasunak ekarritako erronka berriei nola erantzun dakiekeen azaltzea.

“Las malas hierbas y plantas invasoras: una amenaza para la agricultura y el medio ambiente”, “Las especies invasoras: qué son, cómo nos afectan y cómo combatirlas. El caso de la avista asiática" eta antzeko bate ikastaro batzuetan ere landuko dira gaur egungo ingurumen arazoak. Alderdi positiboari erreparatuko dioten ikastaroak ere izango dira, "Bioeconomía forestal: química verde" edo "Plantas fascinantes: qué importancia tienen en nuestra alimentación y salud", besteak beste.

Beste ikuspegi batetik, nabarmentzeko modukoa da eredu energetikoei, horien orainari eta etorkizunari buruzko lerroa, zeinari arreta berezia eskainiko baitzaio edizio honetan. Eredu energetiko berri baterako aldaketan izango diren erronka teknologikoak landuko dira hainbat ikuspegitatik. Sistema energetikoen konplexutasun esparruan energia nuklearrak izan dituen bilakaera eta zikloak aztertuko dira, baita luzamendu nuklearra ere. Euskal I+G+Bk energiaren biltegiratzeari dagokionez zer nolako egoera duen sakonago aztertuko da, eta, era berean, sektore elektrikoak CO2 isuriak nahitaez murrizteko premiari erantzuteko dituen ahalmenak eta erronkak landuko dira.

Osasunaren arloan, hainbat ikastaro berri izango dira: “El magnetismo y las ciencias de la salud” edo “Salud Comunitaria. El código postal es más importante que el código genético”, besteak beste. “Nuevas drogas de abuso", “El Cannabis en la agenda política” eta “Transexualidad infantil y juvenil. ¿Cómo abordarla desde los circuitos sanitario y educativo?" ikastaroak ere bereziki interesgarriak izango dira.

Hedabideek eztabaidarako hainbat puntu aurkeztuko dituzte aurten: EiTBk “Euskal Komunikabideen erronka. Unibertso Multipantailan” ikastaroa eskainiko du; SER katearekin lankidetzan, “Nuevo Relato Audiovisual" gaia jorratuko da, eta GARA egunkariak, berriz, “40 urte “Egin” sortu zenetik. Kazetaritza politikoaren jatorriak eta etorkizuna” gaia aurkeztuko du.

Inaugurazio ofiziala

El País-eko Zuzendaria den Antonio Caño jauna izango da Uda Ikastaroen irekiera hitzaldia emango duena ekainaren 20ean Miramar Jauregian egingo den ekitaldian.

11 jarduera ireki

Aurten 11 jarduera-hitzaldi ireki izango dira, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du horietan, matrikularik ordaindu gabe. 3 Bilbon izango dira, eta gainerako guztiak Donostian.

Erakusketa

Uztailaren 1etik aurrera “Street Style en Donostia-SS.Retazos históricos” argazki erakusketa izango dugu. Kutxa Fototeca-ren artxibotik datozen 30 argazkitan zehar, -(XX mendearen hasieratik hirurogei urteen amaierara)-, bisitariak, historikoki modak kaleetan eta gure hiriaren espazio enblematikoetan izan duen garrantzia ikusi ahal izango du.

Matrikula orokorrak eta matrikula murriztuak

Matrikula murriztu orokorra maiatzaren 31ra arte (% 15)
Matrikula murriztu berezia (% 50) hainbat gizarte talderentzat: ikasleak, langabetuak, erretiratuak, UPV/EHU, …
Matrikula murriztuak irakaskuntzako eta osasungintzako profesionalentzat.

Nola egin matrikula

Online: www.uik.eus web-orriaren bidez.
Posta elektronikoz: info@uik.eus.
Aurrez aurre: Uda Ikastaroen bulegoetan.