Aipatu behar da laster kaleratuko dela Gema Varonak berak idatzitako Victimidad y violencia ambiental: retos de la victimología verde liburua. Hitzaurrean, José Luis de la Cuestak azpimarratzen du nola zentratzen den jatorrian ekosistemen, baliabide naturalen eta ingurunearen aurkako delituen azterketa fenomenologikoan (etiologiaren ikuspegitik), bai eta horien ondorioetan ere (besteak beste, berotze globala, aldaketa klimatikoa, eta planetarentzat konponezinak izan daitezkeen beste hainbat gaitz). Gaur egun, Kriminologia berdeak nabarmentzen du banakako jokabide puntual eta/edo ohikoen aurrean baino gehiago (mikro-kriminalitatea), prozesu kroniko, konplexu eta interkonektatuen aurrean gaudela. Prozesu horiek luzaroan normaltzat jotzen diren praktika ekonomiko, politiko eta kultural jakin batzuen funtzionamenduari lotuta daude, eta estatuko aparatuen eta eragileen babesa (edo gutxienez tolerantzia) izaten jarraitzen dute.
Tailer horretan bertan, hurbilketa bat egingo da «COVID-19 eta etorkizuneko ikerketetarako makrobiktimizazio-gaiak» atalera. Etorkizunean, COVID biktimei eta osasun-langileen trauma bikarioari buruzko graduondoko berri batean bihurtuko da. Espero da ikerketa hori garatua izatea 2021eko biktimologiaren munduko sinposio horri begira.