Bizi eta zahartu, ahal bada, lagunduta
Bakardadea da gizarte aurreratuen erronka nabarmenetako bat. Adituek XXI. mendeko izurrite handitzat hartzen dute, baita osasun-arrisku arruntatzat ere.
Hainbat ediziotan, UPV/EHUko Uda Ikastaroak adineko pertsonen bizitza inguratzen duen errealitate delikatua ezagutzera hurbildu dira, bai beren etxean bizi diren edo erakundeetan bizi diren adinekoenak hain zuzen. Aurten, adinekoen artean bakardadea murrizteko «Siempre Acompañados» programaren barruan egindako azterketa pilotutik ateratako ondorio nagusiak azalduko dira. Horretaz gain, La Caixa fundazioak argitaratutako «El reto de la soledad en las personas mayores» liburuaren berri izango dugu. Bi kasuetan, errealitate hori gizarte-berrikuntzarako aukeratzat hartzen da, baita pertsonen eta gizarteen aurrerapenerako erronka bezala ere.
Urte ugari bizitzera iristen gara, baina ez beti ezintasunik gabe, eta gainera, lehendik ezintasunen bat zuen biztanleria gero eta nagusiagoa da. Bi faktore, ezintasuna eta zahartzea, UPV/EHUko Uda Ikastaroetan gogoetak batzen dituzten bi diziplina.
75 urtetik gorako pertsonen ehuneko handi bat herri txikietan bizi da. Posible al da etxetik ateratzera behartu gabe euren beharrak ziurtatuko dituen sare sozial bat diseinatzea? Izan ere, adineko biztanleriaren hazkundea landa eremuetan ematen da.
Zeintzuk dira edo nolakoak izan beharko lirateke zaintzan laguntzeko sareak eremu horietan, adinekoentzako eta zaintzaileentzako prestazioen eta zerbitzuen estaldura nahikoa eskaini ahal izateko?
Belaunaldien arteko ituna idatzi gabeko arau bat da. Horren bidez, helduok haurrak eta adinekoak zaintzen ditugu, eta pentsatzen dugu (belaunaldiz belaunaldiko ideia komuna) nagusitzean helduek (orain haurrak) zainduko gaituztela. Idatzi gabeko arau hori gure gizarteen funtsezko elementua da, eta hori gabe, gizarte hau ez da bideragarria, behintzat ez gaur egun ezagutzen dugun moduan. Osasun egoera delikatu bateko ituna. Iaz ikusi genuen, eta Aubixa Fundazioak eztabaidari eutsiko dio aurtengo edizioan.
Europako funtsekin finantzatutako SMART BEAR proiektuak hainbat sentsore eta ekipamendu mugikorretan oinarritutako plataforma bat garatu du, adineko pertsonek beren etxeetan duten eguneroko bizitzari buruzko datuak etengabe biltzeko eta esku-hartze pertsonalizatua ahalbidetzeko. Irtenbide hori proba pilotuen bidez ebaluatuko da. Proba horietan, herrialde ugaritako 5.000 adineko pertsonek parte hartuko dute, beren etxeetan bizi direnak. Sistema hori bereziki baliagarria izango litzateke nahitaezko konfinamenduan deskonpentsatzen joan diren pertsonak laguntzeko. Europako proiektu honetan parte hartzen duen QuironSalud taldeak ekarriko du eztabaida hau UPV/EHUko Uda Ikastaroetara.
Eskubideak ez dira adinarekin edo narriadura kognitiboarekin iraungitzen. Matia Fundazioak berriro mahai gainean jarri digun baieztapen bat da hori, V. edizio batean. Eta behin eta berriro errepikatzen du, ezinbestekoa delako oraindik ere Alzheimer gaixotasunaren fase aurreratuari buruzko ezagutza hobetzea eta arreta pertsonalizatuaren dilema etikoei begirada bat ematea, beti errespetuz eta errukiz.
Bilatzen ez den eta, gainera, luzaroan mantentzen den bakardadeak laguntza faltaren egoera areagotzen du, osasun fisikoan, mentalean eta emozionalean arazoak eragin ditzake, eta arazo horiek, zalantzarik gabe, gizarte-bazterketako arriskuak ere eragin ditzake. Arazo horrek gure bizitzako edozein unetan eragin diezaguke, eta ondorio sozial argiak ditu, eta, beraz, erantzukizun politikoak ere? Eztabaida hori Arartekoak mahaigaineratzen du UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan.