All news

Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago - Ahozko komunikazioetan parte hartzeko epea irekia dago

Fundazioak sustatuta, “Elkano eta munduaren inguruko lehen itzulia: 500 urte geroago” ikastaroak gertaera haiek berrikusi eta eguneratzea proposatuko du; eta bereziki, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa izan zuten eginkizuna azpimarratu nahi da.

Mintegia uztailak 4 eta 5ean egingo da Donostiako Miramar jauregian, eta ahozko komunikazioentzat atal bat izango du. Elkano 500 Fundazioak aukera eman nahi die hainbat diziplinetako autoreei –historiagileak, baina bata hezkuntza arloko profesionalak edo artistak – Elkano eta duela 500 urteko gertaeren inguruko lanak aurkez ditzaten.

Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren laburpen bat bidali behar dute, Elkano 500 Fundaziora 2019ko maiatzaren 15a baino lehen aurkeztuak izateko lanak aukeratuko ditu.

Proposamenen hautagaitza eta onarpenaren inguruko xehetasunak, hala nola aurkezpen publiko zein komunikazioen argitaratzeari buruzkoak, Fundazioaren webgunean daude: www.elkanofundazioa.eus.

 

Ikastaroaren edukiak

Hizlarien artean historialari hauek parte hartuko dute: Pablo Pérez-Mallaína (Sevillako Unibertsitatea), Daniel Zulaika (Elkano 500 Fundazioko aholkularitza kontseilua), Xabier Alberdi (Euskal Itsas Museoa) eta Alvaro Aragón (UPV /EHU).

Pérez-Mallaínak XVI. mende hasierako naoetan bizimodua nolakoa zen aztertuko du; Zulaika berriz, munduaren inguruko lehen itzuli hartan euskaldunek izan zuten eginkizunari buruz arituko da; Xabier Alberdik garaiko ontzigintzari eta Victoria naoari buruz hitz egingo du, 1522ko irailaren 6an Sanlucar de Barramedara iritsi zen ontzi bakarra, nahiz eta hiru urte lehenago bost ontzi izan ziren espezien bila Moluketara iristeko bide alternatibo baten bila irten zirenak. UPV/EHUko historialari eta irakaslea den Alvaro Aragonek, Elkanoren garaiko gizartea, bizimoduak edo eta ekonomia nolakoa zen azalduko du.

Horrez gain, Amaia Rojok (UPV/EHU), Jose Maria Larramendik (Elkano 500 Fundazioko Kontseilu Aholkularia) eta Ricardo Ramonek (Dibulitoon) “munduaren inguruko lehen itzulia kontatzeko beste era batzuk” mahainguruan parte hartuko dute.

Elkano 500 Fundazioko Aholku Batzordeko kide Daniel Zulaika eta entitateko zuzendari Ion Irurzun dira ikastaroko zuzendariak.

Informazioa eta izen ematea

Ahozko Komunikazioen aurkezpena