Oria ibaiko ontziolen garrantzia historiatik gaur egun arte
Ontziola ez-iraunkorrak ziren, eta Usurbilen, Aginagan eta Orion lan egiten zuten. Azken udalerri horretan, ontziola bat sortu zuen Mutiozabal familiak, eta, gaur egun, Udalaren ahaleginei esker eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz, museo bat ezartzen ari dira bertan, erribera hark XVI. mendetik aurrera hartutako garrantziaren lekuko izango dena.
Historia erakargarri hori Lourdes Odriozola historialariak eta Beñat Ibaeta Euskal Bateleroak elkarteko presidenteak kontatuko digute. Elkarte horren helburua da “itsasontzi tradizionalen eta espiritu tradizionalekoen leheneratzea eta erabilera sustatu eta dibulgatzea, baita nabigazio tradizionala leheneratu, sustatu eta zabaltzea ere, bai arraunketa bidezkoa, bai belakoa".