Work with us
GERENTE
Number of jobs | Application opened | Deadline for submission |
1 |
Job profile:
UIK, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak, sektore publikoko fundazio pribatu eta Euskal Herriko Unibertsitatearen bitartekoak, Gerentea hautatu nahi du.
Fundazioaren misioa unibertsitate-hedapena eta bizialdi osoko prestakuntza da, ezagutza profesionalak eguneratuz, sentsibilizatuz eta sozialki garrantzitsuak diren gaiei buruz eztabaidatuz. Horrela, elkartzeko eta banatzeko gunea da.
UIK-ren Misio Osagarria UPV/EHUren eta, hedaduraz, euskal kulturaren, gure erakundeen eta erakunde laguntzaileen irudi positiboa transmititzea da. UIK-k inguruko eragile publiko eta sozioekonomikoekin, estatukoekin eta nazioartekoekin, lankidetzan jarduten du.
Fundazioari gizartearen aurrean marka eta irudia sendotzeko aukera eman dion eraldaketa-aldi baten ondoren, gaur egun UIK etengabeko prestakuntzarekin lotutako erronka berri eta ilusionagarriei aurre egiten ari da, ekarpenean jauzi egiteko. Erakunde honetara batuko den pertsonak bere taldearekin batera lan egingo du, dagoeneko finkatuta dagoenaren jarraipena eginez, baina baita erronka berri horien lidergotza hartuz.
Patronatuaren mende eta zuzendaritza akademikoarekin koordinatuta, honako funtzio eta zeregin hauek beteko ditu:
- Fundazioaren estrategia- eta kudeaketa-planaren formulazioa koordinatuko du. Plan hori zuzendaritza akademikoarekin batera egingo du, eta Fundazioko taldearen partehartzearekin. Plana kudeatzeko ardura bere gain hartuko du eta, behar bezala garatzen dela bermatzeko, jarraipena egingo dio.
- Urteko aurrekontua egiteko eta kudeatzeko ardura izango du.
- Erakundeak aplikatzekoak diren araudi eta lege guztiak betetzen dituela bermatuko du. Fundazioaren Compliance-aren arduraduna izango da.
- Fundazioko giza taldea zuzentzeko eta enpresa hornitzaileak/laguntzaileak erakundeak eskaintzen duen zerbitzuaren osagai gisa koordinatzeko ardura izango du.
- Fundazioaren zabalkundea eta marketin- eta komunikazio-estrategiak gidatuko ditu
Honako baldintzak beteko dituen pertsona baten bila gabiltza:
- Unibertsitate-titulua, ahal dela enpresen kudeaketa, zuzendaritza eta administrazioaren esparrukoa.
- Euskara erabat jakitea eskatzen da, eta oso positiboki baloratuko da beste hizkuntza batzuk ezagutzea, hala nola frantsesa eta ingelesa.
- Gutxienez 5 urteko esperientzia eskatzen da emaitza-kontu baten gaineko erantzukizuna duten posizioetan. Era berean, ezinbestekoa izango da araututako esparru akademikoarekin loturak izatea.
Interesa baduzu, eman izena esteka honetan aurkituko duzun eskaintzan: https://www.ieteam.com/eu/profesionalak/lanpostu-eskaintzak/gerente/