Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte
Description
Harri eta Herri liburua 1964. urtean argitaratu zen. Beraz, 2024an, 60 urte betetzen dira liburua argitaratu zela.
Liburuaren argitalpenaren efemeridea baliatuta, EHU-ko Gabriel Aresti Katedratik garrantzitsua iruditu zaigu Harri eta Herri olerki liburuaren inguruan gogoeta bultzatzea, bereziki unibertsitateko ikasleen artean lan hau hobeto ezagutarazteko helburuarekin.
Izan ere, liburu horren eragina handia izan da euskal kulturaren eta literaturaren munduan. Jorratzen dituen gaien zein sortu zituen irudi poetiko eta metaforen ikuspuntutik lan berritzailea izan zen. Are gehiago, 60 urteren ostean, Harri eta Herri euskal literatura modernoaren oinarri eta erreferentea izaten jarraitzen duela esan genezake.
Objectifs
Harri eta Herri liburua garaiko testuinguruan ezagutu, autorearekin figura ere ezagutaraziz.
Literaturan eta euskal kulturan izandako oihartzunaz jabetu.
Gaurtik egindako irakurketa posible baten markoa zedarritu.
Activité s'adressant à
- Public en général
- Étudiants universitaires
- Étudiants non universitaires
- Professeurs
- Professionnels
Organisée par
Programme
09 07 2024
Erregistroa
Inauguration institutionnelle. Ordre d'intervention:
- Gorka Moreno Márquez | EHU - Bizkaiko Campuseko Errektoreordea
Présentation par la Direction de l’activité
- Beatriz Zabalondo Loidi | EHU - Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria
“Gabriel Arestiren eta "Harri eta Herri" sortu zen testuinguru kultural eta literarioa“
- Lourdes Otaegi Imaz | EHU - Irakaslea
“Gabriel Aresti Bilbon dabil“
- Karmelo Landa Mendibe | Gabriel Aresti Elkartea - Irakaslea
Pause
Table ronde: “Harri eta Herri liburuaren azterketa literarioa“
- Alexander Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU (Modérateur)
- Anjel Lertxundi Esnal | Idazlea
- Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea
Errezitaldi musikatua: Maite Larburu
Directeurs
Beatriz Zabalondo Loidi
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU
Conférenciers
Alexander Gurrutxaga Muxika
EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Karmelo Landa Mendibe
Anjel Lertxundi Esnal
Lourdes Otaegi Imaz
UPV/EHU
Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.
Joseba Sarrionandia Uribelarrea
Tarifs inscription
Face á Face | jusqu'au 09-07-2024 |
---|---|
0 EUR |
Lieu de l'événement
Bizkaia
Bizkaia