Idazketa literarioaren abentura
Description
Irakurtzea eta idaztea txanpon bakarraren bi alderdiak dira, baso komunikatuak, literaturaren esperientzia egoki baten bi isurialdeak, bizikleta baten gurpilak. Ikastaro honetan bizikleta horren bi pedalei eragingo diegu gure sormen literarioa lantzeko asmoz: testu egokiak eta anitzak aztertu eta gozatu, eta horren ondoren, gure testu propioak idatzi. Beraz, literatur-tailer hau teoriko praktikoa izango da.
Halere, helburua zabalagoa izango da: idazteko desira piztea, lo edo erdi lo dagoen irudimena xaxatzea, erresistentziak, beldurrak… biguntzen hastea. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.
Horrelako literatura-tailerrean ez dago onik eta txarrik, bakoitza saiatu egingo da esperimentatzen, arriskatzen, jolasten, sormenarekin. Azalpen teorikoez gain, irakurleen iritzia ezinbestekoa izango da, taldekideak bihurtuko dira irakurle eta entzule.
Objectifs
Literatur narrazio bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa...
Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa.
Umorea eta literatura: gai serioa. ( komikotasuna, ironia, nonsense, sarkasmoa…) Niaren literaturarekiko hurbilpenak: autobiografía eta autofikzioa, oroimena eta literatura. Haurtzaroa, paradisu literarioa. Haur eta gazte literaturak espazio propioa izango du.
Literartur generoa, narrazio laburra izango da, baita mikroipuinak ere.
Metodologia: banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.
Activité s'adressant à
- Public en général
- Étudiants universitaires
- Étudiants non universitaires
- Professeurs
- Professionnels
Programme
05 07 2023
Erregistroa eta dokumentazioaren banaketa
“ Ikastaroaren aurkezpena“
- Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea
Sorkuntza narratiboaren oinarriak. Kontakizunaren egitura, Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria. Film zatiak irudimenaren akuilugarriak izan daitezke eta zinea erabiliko dugu
Pausa
Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzailea eta pertsonaia. Espazioak eta egoerak eraikitzea. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu
Oroimena eta sentsazioak idaztea. Errealitatea, begiratzeko moduak. Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan
06 07 2023
Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa.Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak
Pause
Kontaketa eta memoria. Literatura eta haurtzaroa. Hurbilketa NI-aren literaturara. Autodeskribapenaren idazketa. Identitatea eta autobiografía. Zer den autofikzioa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastapenak kritikagintzan
Testuak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan
07 07 2023
Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología
Pause
Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa
Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa
Directeurs
Mariasun Landa Licenciada en Filosofía y Letras, ha sido profesora titular de Didáctica de la Literatura de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Autora versátil, articulista y conferenciante. Sus obras de Literatura Infantil y Juvenil han sido traducidas a más de quince idiomas entre los que se encuentran el árabe, el coreano o el ruso. Entre otros premios ha recibido el Premio Euskadi (1991) y el Premio Nacional (2003) de Literatura Infantil y Juvenil. Por su contribución y proyección de la cultura vasca fue galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2014. Es miembro de Jakiunde (Academia de las Ciencias, las Artes y las Letras).
Tarifs inscription
Presencial | jusqu'au 31-05-2023 | jusqu'au 05-07-2023 |
---|---|---|
25,00 EUR | 81,00 EUR | |
- | 116,00 EUR | |
- | 98,00 EUR | |
- | 81,00 EUR | |
- | 98,00 EUR | |
- | 98,00 EUR | |
- | 98,00 EUR | |
- | 98,00 EUR | |
- | 98,00 EUR | |
- | 98,00 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa