Linguistique et littérature
Cours d'été
Udako goiz batean literaturzale bat… Sorkuntza literarioaren abenturaz

Udako goiz batean literaturzale bat… Sorkuntza literarioaren abenturaz

15.Juil - 17. Juil, 2024 Cod. L05-24

Description

“Se una notte d'inverno un viaggiatore” Italo Calvino idazle italiar handiarengandik hartu dugu Uda Ikastaro honen izenburua: irakurketa bidaia zoragarri gisa eta irakurlea bidaiari ausart eta alaitzat egindako konparaketagatik.

Izan ere, Ikastaro honen helburua ikasleei literatur komunikazioaren bilatzen laguntzea da, hain beharrezkoa den istorioak asmatzera, irudikatzera eta kontatzera motibatzea. Narrazioak idazteko arteak asko du ofizioz, ez da jaiotzean jasotzen dugun dohaina soilik. Horretan hezi eta hazi daiteke. Irakurtzea eta idaztea txanpon bakarraren bi alderdiak dira, baso komunikatuak, literaturaren esperientzia egoki baten bi isurialdeak, bizikleta baten gurpilak. Ikastaro honetan bizikleta horren bi pedalei eragingo diegu gure sormen literarioa lantzeko asmoz: testu egokiak eta anitzak aztertu eta gozatu, eta horren ondoren, gure testu propioak idatzi. Beraz, literatur-tailer hau teoriko praktikoa izango da.

Italo Calvinok bere obraren izenburuan negua aipatzen zuen, Baldin eta neguko gau batean bidaiari batek... baina guk uda aldarrikatzen dugu, ikastaro modu ludiko bat nahi dugulako, udatiarra, oporretakoa, ialderdi teorikoen zorroztasunari ihes egin gabe.

Lire la suite

Objectifs

Helburua zabala izango da: idazteko desira piztea, lo edo erdi lo dagoen irudimena xaxatzea, erresistentziak, beldurrak… biguntzen hastea. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.

Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa...

Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, hodi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa.

Idatzi irri egiteko (literatura eta umorea). Autodeskribapenerako idazketa (NIaren literatura. Identitatea eta autobiografia). Mikroipuinen idazketa: ezaugarriak eta ereduak.

Zine-eszenak lagun izango ditugu, idazketaren azterketa eta praktika bultzatzeko. Literartur generoa, narrazio laburra izango da.

Metodologia: banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.

Horrelako literatura-tailerrean ez dago onik eta txarrik, bakoitza saiatu egingo da esperimentatzen, arriskatzen, jolasten, sormenarekin. Azalpen teorikoez gain, irakurleen eritzia ezinbestekoa izango da, taldekideak bihurtuko dira irakurle eta entzule.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Public en général
  • Étudiants universitaires
  • Étudiants non universitaires

En collaboration avec

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programme

15 07 2024

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Présentation par la Direction de l’activité

  • Mariasun Landa Etxebeste | EHUko Literaturaren Didaktikako Irakasle ohia - Idazlea
09:25 - 11:00

Sorkuntza narratiboaren oinarriak. Kontakizunaren egitura, Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria. Film zatiak irudimenaren akuilugarriak izan daitezke eta zinea erabiliko dugu.

 

1.-GELTOKIA 2023-7-15

11:00 - 11:30

Pause

11:30 - 12:45

Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzailea eta pertsonaia. Espazioak eta egoerak eraikitzea. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu.

12:45 - 14:00

Oroimena eta sentsazioak idaztea. Errealitatea, begiratzeko moduak. Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan.

16 07 2024

09:00 - 10:30

09:00 - 10:30 Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa. Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak.

 

2.- GELTOKIA 2023-7-16

10:30 - 11:00

Pause

11:00 - 12:15

11:00 - 12:15 Kontaketa eta memoria. Literatura eta haurtzaroa. Hurbilketa NI-aren literaturara. Autodeskribapenaren idazketa. Identitatea eta autobiografía. Zer den autofikzioa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastapenak kritikagintzan.

12:15 - 14:00

12.15- 14.00: Testuak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan.

17 07 2024

09:00 - 10:30

Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología.

 

3.-GELTOKIA 2023-7-17

10:30 - 11:00

Pause

11:00 - 12:15

Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa.

12:15 - 14:00

Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa.

Directeurs

Mariasun Landa Etxebeste

-

Mariasun Landa Licenciada en Filosofía y Letras, ha sido profesora titular de Didáctica de la Literatura de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Autora versátil, articulista y conferenciante. Sus obras de Literatura Infantil y Juvenil han sido traducidas a más de quince idiomas entre los que se encuentran el árabe, el coreano o el ruso. Entre otros premios ha recibido el Premio Euskadi (1991) y el Premio Nacional (2003) de Literatura Infantil y Juvenil. Por su contribución y proyección de la cultura vasca fue galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2014. Es miembro de Jakiunde (Academia de las Ciencias, las Artes y las Letras).

Conférenciers

Mariasun Landa Etxebeste

-

Mariasun Landa Licenciada en Filosofía y Letras, ha sido profesora titular de Didáctica de la Literatura de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Autora versátil, articulista y conferenciante. Sus obras de Literatura Infantil y Juvenil han sido traducidas a más de quince idiomas entre los que se encuentran el árabe, el coreano o el ruso. Entre otros premios ha recibido el Premio Euskadi (1991) y el Premio Nacional (2003) de Literatura Infantil y Juvenil. Por su contribución y proyección de la cultura vasca fue galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2014. Es miembro de Jakiunde (Academia de las Ciencias, las Artes y las Letras).

Tarifs inscription

Face á Facejusqu'au 31-05-2024jusqu'au 15-07-2024
25,00 EUR68,00 EUR
- 98,00 EUR
- 83,00 EUR
- 68,00 EUR
- 83,00 EUR
- 83,00 EUR
- 83,00 EUR
- 83,00 EUR
- 83,00 EUR
- 83,00 EUR

Lieu de l'événement

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa