Euskararekiko gizarte erantzukizuna akademiaren eta gizartearen kultura-aldaketan
Description
Gizartean txertatzeko era egokian txertatuko diren profesional osoak hezitzeko eta prestatzeko unibertsitatearen ardura ardura denez, zeregin horretan aintzat hartu behar den ikuspegi soziolinguistikoaren gaiaz hausnartu eta erantzunak bilatzea da ikastaroaren xedea, bide horretan pauso berri bat eman nahirik. Horretarako, nazioarteko zein bertako giro akademikoetan buruturiko hausnarketa, ekintza eta garapen berritzaileak izango dira hizpide, giro akademikoko eragileen zein gizarteko beste zenbait profesionalaren eskutik. Horietatik abiatuz, ikastaroko partaide guztien arteko gogoeta eta ideien elkartrukea bultzatuko da, horretarako dinamika partehartzaileak baliatuz..
Collaborateurs
- Euskararako errektoreordetza
Programme
2016-07-05
Dokumentazio banaketa
Aurkezpena
““Aktibo!eus” proiektua: euskara hiztun aktiboak unibertsitatearen erronka gisa“
- J. Inazio Marko Juanikorena Euskal Herriko Unibertsitatea - Dekanordea
““Habitus-a” edo hizkuntzaren ezkutuko curriculuma unibertsitatean“
- Eduardo Apodaka Ostaikoetxea Euskal Herriko Unibertsitatea - irakaslea
“Akademia, Hizkuntza-Politika eta Diskurtsoak“
- Iñaki Martínez de Luna Euskal Herriko Unibertsitatea - ikastaroko zuzendaria
Atsedena
“Minority Language Use as a Non-Cooperative Game: the Politeness Equilibrium / Hizkuntza Gutxituen erabilera joko ez-kooperatzaile gisa: Heziketa oneko oreka.“
- Jose Ramón Uriarte Ayo Euskal Herriko Unibertsitatea - irakaslea
“Language appropriate practice in health and social care“
- Gwerfyl Wyn Roberts School of Healthcare Sciences. Bangor University
“Ikasleen gogeta eta ekarpenak (txartelen bidez entzuleen ideiak bildu eta komentatu)“
- Nekane Larrañaga Aizpuru Euskal Herriko Unibertsitatea - irakaslea
2016-07-06
Mahai ingurua: “Hizkuntza hautematea eta premia gizarte eragileen ikuspegitik. Hizkuntza eta kalitatezko zerbitzua“
- Jon Pedrazo Sierra Fagor Ederlan - Gizarte Kudeaketaren arduraduna
- Unai Fernandez de Betoño Saez de la Cuesta Euskal Herriko Unibertsitatea - irakaslea
- Aitor Montes Lasarte Osakidetza
- Olatz Olaso Garitano Emun koop. - zuzendaria
- Karmelo Ayesta Sagarduy Enpresa-aholkularia
- Estitxu Garai Artetxe Euskal Herriko Unibertsitatea - Moderatzailea
Atsedena
Mahai ingurua: “Unibertsitatearen egoera eta erantzukizuna hizkuntzarekiko“
- Jon Zarate Sesma Euskal Herriko Unibertsitatea - Euskararen arloko errektoreordea
- Iker Villanueva Sanchez
- Iker De luz Colás Euskal Herriko Unibertsitatea - Masterreko ikaslea
- Josu Amezaga Albizu Euskal Herriko Unibertsitatea - Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate saileko zuzendaria
- Teresa Larruzea Lobo Euskal Herriko Unibertsitatea - filosofiako 4. mailako ikaslea
- Margaret Louise Bullen Euskal Herriko Unibertsitatea - Moderatzailea
Atsedena
“Hausnarketa irekia: World Café ariketa: Zer suposatzen du hizkuntzarekiko gizarte erantzukizunak unibertsitatean?“
- J. Inazio Marko Juanikorena Euskal Herriko Unibertsitatea
“Agurra“
- Iñaki Martínez de Luna Euskal Herriko Unibertsitatea
Directeurs
Iñaki Martínez de Luna
Soziologian doktorea. EHUko Soziologia 2 saileko irakasle laguna (1989-2015), batez ere gizarte ikerkuntzarako metodologia eta tekniken zein hizkuntza-soziologiaren arloan. Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna (1986-2015). Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondoko zuzendaria (2001- ). Hainbat ikerketa, liburu eta artikuluren egile, gehienbat soziolinguistika aplikatuaren eremuan. Azkenekoen artean aipa daitezke Arrue ikerlerroko lanak eta argitalpenak (2004- ) Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue Proiektua (2014) eta Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016), de Euskararen Aholku Batzordea. Arabako Foru Aldundiko Euskara Batzordeko kidea (2009- ), Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko aholkularitza batzordeko kidea (2009-2014), Eusko Jaurlaritzaren Euskara Aholku Batzordeko kidea (2013- ) eta horretan kokatuta dagoen Euskara 21 Batzordeko zuzendaria. Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea (2015 - )
Conférenciers
Josu Amezaga Albizu
UPV/EHU
Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 1987tik eta NOR Ikerketa Taldeko burua. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria izan zen. Soziologian lizentziatua eta Soziologia Politikoan doktorea, Paulo Iztuetak zuzendutako euskal kulturari buruzko tesiari esker. Ibilbide akademikoan hizkuntza, kultura, komunikazioa eta nortasunaren bueltan ibili da, euskarari bezainbeste Europako eta munduko beste hizkuntza gutxitu askori ere erreparatuz: hala lurralde bati lotutako hizkuntzei nola migrazioaren hizkuntzei ere. EiTBko eta Berriako Administrazio batzordekide izan da.
Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
EHU
Eduardo Apodaka (Bilbo, 1965). Filosofian lizentziaduna eta Soziologian doktorea da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saileko irakaslea da. Bere ikergai nagusiak hauek dira: identitatea, psikologizazioa, indibidualizazioa, botere-harremanak, agintearen legitimazioa, hizkuntza- praktikak...
Karmelo Ayesta Sagarduy
Margaret Louise Bullen
UPV/EHU
Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua (University of Bristol, 1987), Gizarte Antropologian doktorea (Institute of Latin American Studies, University of Liverpool, 1991). Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik gizarte antropologia irakasten du eta egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen dekano-ordea da, Practicuma eta Garapenerako Lankidetza koordinatzen duena. Farapi, antropologia aplikatuaren kontsultarako kide fundatzailea da. University Studies Abroad Consortium (USAC) patzuergoan kolaboratzeailea da eta Renon argitaratutako Basque Gender Studies (2003) egilea. Iker lerroak genero, jaiak eta erritualak alde batetik; immigrazioa, hizkuntza eta aniztasuna bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu diren aldaketen inguruan ikertu du (Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada…).
Iker De luz Colás
Unai Fernandez de Betoño Saez de la Cuesta
Estitxu Garai Artetxe
Estitxu Garai Artetxe doktorea da Ikus Entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Aurretik, Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen da eta Gizarte Komunikazioa masterra egin zuen. Ikerlari Bisitaria izan da New York-eko unibertsitate publikoan eta Irlandan, Limerickeko Unibertsitatean. Bere ikerketa jarduna hizkuntza gutxituetan eta feminismoan oinarritu du; ikergai nagusiak publizitate elebiduna eta patriarkatuaren birsortze mekanismoak izan dira. Gaur egun, hizkuntza markagintza aztertzen dabilen taldea zuzentzen du. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen 2016-2020 epealdian. Gizarte mugimendu ezberdinetako partaide da eta analista politiko gisa ere aritzen da euskarazko komunikabideetan: Argia, Berria, ETB1, ETB2, Euskadi Irratia eta Hamaika TB, besteak beste. Horretaz gain, ibilbide profesionalean, enpresa eta erakunde publiko ezberdinen komunikazio-aholkulari gisa dihardu.
Nekane Larrañaga Aizpuru
Teresa Larruzea Lobo
J. Inazio Marko Juanikorena
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Pedagogia Atalean Doktorea. Euskarazko Tesien Mitxelena Saria eta UPV/EHUren Doktorego Sari Berezia gizarte zientziak eta juridikoak arloan. UPV/EHUko irakasle agregatua FIHEZI fakultateko Hezkuntza Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak sailean, “Gizarte eta Hezkuntza Programa eta Zerbitzuen Ebaluazioa” edota “Hezkuntza Ikerkuntzaren Oinarriak” ikasgaiak bideratzen ditu Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza Graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Formaziorako Masterrean. 2008z geroztik Fakultateko bereko Hobekuntza eta Berrikuntza Dekanordea da. Hizkuntza eta gizarte pedagogiaren alorrean, esku-hartze gaietan, aldaketa prozesuen kudeaketan, berrikuntzan, programen plangintzan eta ebaluazioan, eta taldeen kudeaketan espezializatua. Formazioa eta ikaskuntzaren berrikuntzari buruzko eta gizartean zein erakundeetan hizkuntza normalkuntzarako aldaketa prozesuei buruzko hainbat ikerketa burutu eta lanak argitaratu ditu.
Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Olatz Olaso Garitano
Jon Pedrazo Sierra
Gwerfyl Wyn Roberts
Gwerfyl Roberts is a Senior Lecturer at the School of Healthcare Sciences, University of Bangor. Her main research interest focuses on enhancing and implementing the evidence base for language appropriate practice in health and social care. She is commissioned by the Welsh Government to lead LLAIS, the Welsh language awareness methodology support hub for the National Institute for Social Care and Health Research (NISCHR). Gwerfyl is a member of the Welsh Government Task Group for Welsh in the Health Service; and Ministerial Steering Group for the 2012-2015 Strategic Framework for Welsh Language Services in Health, Social Services and Social Care. A lead figure in Welsh-medium provision in nurse education, she also represents the health disciplines on the academic board of the new all-Wales Welsh-medium Coleg Cymraeg Cenedlaethol established in 2011.
Jose Ramón Uriarte Ayo
José Ramón Uriarte is Professor of Economics at the University of the Basque Country, and Director of the Bilbao Laboratory of Experimental Analysis (Bilbao LABEAN).
Iker Villanueva Sanchez
EHU
Jon Zarate Sesma
OSAKIDETZA
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2016-07-05 arte |
---|---|
60,00 EUR | |
20,00 EUR | |
30,00 EUR |
Lieu de l'événement
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia