Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian
Description
Ikastaro honen xedea zera da: herri hezitzaile kontzeptuaz hausnarketa egin eta gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.
Bide batez, udal erakundeen eta herri mugimenduen ekarpena kontutan hartuz, hezkuntza eta kultura oinarri izanik, Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari diren egitasmo berri eta sortzaileak azaltzea.
Objectifs
1.- Gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.
2.- Kulturgintzaren transmisioa ondoko esparruetan bermatzen dugun ondorioztatzea: hezkuntza arautuan zein ez-arautuan, formalean zein ez-formalean eta etxe-giroan edo familian. Nori, zer, zein eremutan bermatzea dagokiokeen proposatzea.
3.- Herritarren arteko elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzeko baliabideak eta proposamenak bultzatzea, giza taldeek partekatutako proiektuak bilatu nahian; betiere, ikuspegi kritiko eta arduratsu batetik abiatuta.
4.- Herritar guztien, eta bereziki haur eta gazteen, garapen pertsonalaren, sozialaren, moralaren eta kulturalaren garapenerako udal gobernuek eta herri mugimenduek egiten ari diren ekarpenari buruzko hausnarketa eta proposamenak egitea.
5.- Herritarrek, eta bereziki haur eta gazteek, inolako bitartekorik gabe jasotzen dituzten kultur, olgeta, informazio eta publizitatearen arloko zein bestelako proposamen eta errealitateen eragina aztertzea.
6.- Kulturgintza ekosistema oso legez hartzen duten esperientziak ezagutaraztea. Esperientzia horiek orokortu daitezkeen hausnartzea.
Collaborateurs
Programme
2018-07-16
Aurkezpena, dokumentazio banaketa
“Ciudad y cambio de época. Educación y cultura como alianza clave.“
- Joan Subirats Humet Bartzekonako Unibertsitate Autonomoa - Bartzelonako udal gobernuko kultur ordezkaria
Atsedena
“Herria, hizkuntza, kultura, generoa“
- Lorea Agirre Dorronsoro HUHEZI (Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatea) - Irakaslea eta "Jakin" aldizkariko zuzendaria
Atsedena
“Denon artean egindako herria, denontzat“
- Joxe Mari Auzmendi Matxain HIK HASI - "Hik hasi" pedagogia aldizkariko sortzailea eta koordinatzailea
Sintesia
Mahai ingurua: “Herri Hezitzaileak: zertan ari gara eta nora goaz“
- Joxe Garmendia Larrañaga EHU - EHUko irakaslea
- Belen Maiza Urrestarazu Ordiziako Udala - Ordiziako zinegotzia
- Leire Goenaga Uzkudun Azpeitiko Udala - Azpeitiako zinegotzia
- Ibon Iza Totorika Dimako Udala - Dimako zinegotzia
- Nora Salbotx Alegria Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Irakaslea
2018-07-17
Sarrera
“Kulturgintza eta herrigintza: sorkuntza, plaza, komunikazioa eta transmisioa“
- Gotzon Barandiaran Arteaga Idazlea
Atsedena
“Kultur sorkuntzen transmisioaz“
- Iratxe Retolaza Gutierrez EHU - Irakaslea
Atsedena
Mahai ingurua: “Zein da erakunde publikoen eta herri-mugimenduetatik sortutako erakundeen egitekoa kulturgintzan?“
- Gotzon Barandiaran Arteaga (Moderatzailea)
- Josu Lakaba Azpeitiko Udala
- Nerea Zubiaur Oñatiko Udala - Kultura zinegotzia
- Andoni Garcia Imaz ASTRA Gernika - Kidea
- Filipe Bidart Etxauziako kidea
Sintesia
Directeurs
Joxe Garmendia Larrañaga
UPV/EHU, Hezkuntza, filosofia eta antropologia
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Graduondoa irakasle aholkulari eta magisteritzan diplomatua. 2003tik Filosofia eta Hezkuntza Zientziatan Doktore. Ikertzaile bezala, Hiri Hezitzaile eta ikaskuntza Sareetan proiektuekin zerikusi duten hainbat egitasmoetan parte hartu du. Nazioarteko zenbait proiektuetan partaide izan da, horrela europar proiektua den GRUNTVIG-2 eta baita Euskadi-Akitania egitasmoan, emigrazioa eta enplegua ikergaiak landuz. GARAIAN Ikerketa Taldeko partaide da eta talde honetan Euskal Herriko hezkuntzaren historiari ikertu du bereziki.
Conférenciers
Lorea Agirre Dorronsoro
Joxe Mari Auzmendi Matxain
Gotzon Barandiaran Arteaga
Filipe Bidart
Andoni Garcia Imaz
Leire Goenaga Uzkudun
Ibon Iza Totorika
Josu Lakaba
Belen Maiza Urrestarazu
Iratxe Retolaza Gutierrez
UPV/EHU
Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziatua. Literatura kritikaria eta ikertzailea. EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakaslea. Liburu hauek argitaratu ditu: "90eko hamarkadako narratiba: literatur kritika" (Labayru, 2000), "Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza "(Utriusque Vasconiae, 2002); Jon Kortazarrek zuzenduriko "Egungo euskal eleberriaren historia" (EHU, 2007) koordinatu du, eta baita "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU, 2017) ere; "Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak" (EDO!, 2013) bilduma kolektiboa koordinatu du Isa Castillorekin batera, eta "Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat" (Emagin/EHBF, 2015) liburua osatu du, Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera. Kolaboratzaile aritu da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Info7, Euskadi Irratia…). Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da.
Nora Salbotx Alegria (Iruñea, 1973). Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua, Landa Eremuko Hezkuntzan aditu graduondokoa eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra. Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskola txikiko zuzendaritzan eta maistra lanetan ari da. Hik Hasiko aholkulari, Herri Hezitzaileen sareko kide, Sortzen, Plaza Hutsa eta bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan. Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika, landa eremuko hezkuntza eta metodologi aktiboen ildoak jorratuz. Ama eta eskola txikiko guraso.
Nerea Zubiaur
Joan Subirats Humet
Ekonomia Zientzietako doktorea. Zientzia Politikoko katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuaren sortzaile eta ikertzailea. Politika publikoen analisiari eta kudeaketari buruzko gaietan espezializatua. Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du. Gaur egun, Bartzelonako Udaleko alkateordea da, eta Kultura, Hezkuntza, Zientzia eta Komunitate arloko burua.
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2018-03-01 arte | 2018-05-31 arte | 2018-07-16 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 60,00 EUR | 70,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa