Cours d'été
Naturan eta naturaz ikastea: esperientziatik, ebaluazio eta hezkuntza-ikerketara

Naturan eta naturaz ikastea: esperientziatik, ebaluazio eta hezkuntza-ikerketara

25.juin - 27. juin, 2018 Cod. H08-18

Description

Gaur egungo araudiak, baina baita gurasoen edo senitartekoen senak ere adierazten du Haur Hezkuntzako etapa ezinbestekoa dela haurren garapen integrala eta orekatua lortzeko eta haurren oinarrizko gaitasunak esnatzeko. Ingurune fisiko, natural eta sozialarekin elkarrekintzan eraikitzen dute haurrek identitatea eta horregatik Haur Hezkuntzako 237/2015 dekretuak ezartzen du “haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jarri behar diola haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari, aintzat hartu behar duela haren inguruan gertatzen dena, lekua egin behar diola kanpoko errealitateri eta eskolak, bere ekarpenen bidez, dagokion errealitate sozial eta naturalean eragin behar duela”. Dena dela, badirudi gure eskolen errealitatea bestelakoa dela, ingurumenetik, jolasetik, esperientziatik eta ikerketatik urrun egoten baitira fisikoki zein metodologikoki. Hain zuzen, Haur Hezkuntza agertoki heterogeneoa, dinamikoa eta hezkuntza-metodologia berriei irekita dagoela-eta, naturan garatzen diren hezkuntza-esperientziak eta baso-eskolak bezalako proiektuak indartzen ari dira. Hezkuntza-estandarrak berraztertzen ari diren garai honetan, zentro eta guraso askok eskolan aldaketak eta berrikuntzak sustatzen dituzte. Dena dela, naturan garatzen den eredu hau ez da berria, Alemania eta Danimarkako hezkuntza-sistemetan eta herrialde anglosaxoietan (Erresuma Batua, AEB) erabat integratuta dago. Gainera, sistema honi buruzko ikerketa ugari egin dira orientazio eta diziplina ezberdinetatik. Ikerketa gehienetan, haurren eta naturaren arteko etengabeko harremanak dituen onurak nabarmentzen dira, arreta berezia jarriaz haurrek lortzen duten konfiantzan, garapen kognitibo eta afektiboan, gaitasunetan eta baita garapen neuropsikologikoari dagokionez ere.

Uda ikastaro honetan, medikuntza, psikologia eta hezkuntza arloko adituak izango dira, ikerketan lortutako emaitzak eta erabilitako metodologiak aurkeztuz. Bestalde, naturan garatzen den hezkuntza-sistema bezala ulertzen dugun eredu honen alderdirik praktikoenak ere  eskaini nahi ditugu, jadanik kontsolidatuta dauden esperientzia pedagogikoak aurkeztuz eta eredu berri honi buruzko ikuspegi erreal eta hurbila eskainiz. Esperientzia praktiko errealak eta ikerketan oinarritutako emaitza eta metodologiak erakutsiz, interes sozial eta hezitzailea duen eredu pedagogiko berritzaile honen inguruko ikuspegi integral bat eskaini nahi dugu, esperientzian oinarritzen dena baina baita zorroztasun akademikoan ere. Horregatik, ulertzen dugu ikastaroan interesa izan dezakeen publiko potentziala hezkuntzako profesionalek osatzen dutela, baina unibertsitateko esparrutik hasi eta Haur Hezkuntzaraino, hala nola hezkuntzako aholkulari, hezkuntzarekin edo psikologiarekin lotutako graduetako ikasle edo naturan garatzen diren hezkuntza-sistema honetan interesa izan dezaketen gurasoek ere.

Lire la suite

Objectifs

Haur Hezkuntzako kalitatea hobetzen lagundu, ikasgelatik kanpo ematen den eta gaur egungo hezkuntza-ereduarekin bateragarria den baso-eskola ereduko onura nabarmenak, ebaluazio estrategiak eta kontsolidatutako zentroen adibideak erakutsiz.

Naturan ematen den hezkuntza-eredu honen onura potentzialak ezagutzera eman eta hauen inguruan hausnartu: haurrengan duen eragina, eskolako oinarrizko konpetentzietan, jolas librea bezalako elementu pedagogikoetan, psikomotrizitatean zein pertsonarteko erlazioetan; baina baita haurren garapenaren gakoak diren beste zenbait alderdietan, esate baterako, ongizatean, estresaren gutxitzean edo haurren garapen neuropsikologikoan.

Modu honetako eskola ereduak bere osotasunean ebaluatzeko estrategia nagusiak eta tresna praktikoak aurkeztea – konpetentziei dagozkion alderdiak, haurren garapen faktoreak, kanpo edo barne espazioak, ala jarrera eta ingurunearekin harremana -, gai bakoitzeko erreferentziazko ikerketetan oinarritutako emaitzak partekatuz.

Homologatuta eta onetsita dagoen baso-eskola eredu honetako baloreak eta oinarri teoriko eta metodologikoak zabaldu, EAEn eta Estatu mailan martxan dauden esperientziak partekatuz.

Hezkuntza-eredu berritzaile hauek gizarteratzen lagundu, hauek jendartean duten oihartzuna geroz eta handiagoa baita. Era berean, eredu honen sendotasun pedagogikoa legitimatu eta indartu, erakutsiz ikerketarako potentzial handia duela Hezkuntzaren eta Psikologiaren arloetan.

Lire la suite

Programme

2018-06-25

 

Modera: Edurne Huesa, Ingurugela (Dpto. Medio Ambiente y Dpto. Educación, Gobierno Vasco)

09:10 - 09:15

Presentación del curso: Maialen Sistiaga (Kutxa Ekogunea), Josu Sanz (UPV/EHU)

09:15 - 10:30

“Pedagogía verde: de la sostenibilidad a la conciencia ecológica“

  • Heike Freire Rodríguez | Educaenverde.org - Experta en infancia e innovación educativa, es también periodista y escritora
10:30 - 11:45

“Experiencia ambiental y bienestar infantil“

  • José Antonio Corraliza Rodríguez | Universidad de Córdoba - Catedrático de Universidad
11:45 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:15

“Conciencia ecológica y bienestar en la infancia: efectos del contacto con la naturaleza“

  • Silvia Collado Salas | Universidad de Zaragoza - Docente e investigadora en psicología ambiental
13:15 - 13:45

Sintesia

2018-06-26

 

Modera: Pello Urkidi, UPV/EHU

09:15 - 10:30

“Indicadores de evaluación en un modelo al aire libre: ¿qué y cómo debemos evaluar?: Primeros resultados del proyecto piloto Baso Eskola de Kutxa Ekogunea“

  • Josu Sanz Alonso | UPV/EHU - Profesor Dpto. Didáctica Ciencias Experimentales, Facultad de Educación
  • Maialen Sistiaga Poveda | Kutxa Ekogunea                    - responsable Baso Eskola Kutxa Ekogunea                   
10:30 - 11:45

“Berrikuntza prozesuak Haur Hezkuntzako kanpo espazioetan “

  • Iñaki Larrea Hermida | HUHEZI Mondragon Unibertsitatea - Profesor de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación e investigador de Hazitegi
11:45 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:15

“¿Qué sabemos sobre los entornos verdes, su cercanía y disfrute y el desarrollo neuropsicológico infantil?“

  • Jesús Ibarluzea Maurolagoitia | Biodonostia, Instituto de Investigación Sanitaria - Lider del grupo Epidemiología Ambiental y Desarrollo Infantil
13:15 - 13:45

Sintesia

2018-06-27

 

Modera: Kakun Orbegozo (Kutxa Ekogunea)

09:30 - 10:45

“Las claves del modelo educativo escuela del bosque “

  • Philip Bruchner | Proyecto Bosquescuela de Cerceda, Madrid - Director
10:45 - 12:00

“Kutxa Ekoguneko Baso Eskola proiektu pilotua: Alkizako eskola txikiko, Amara Berriko eta Langile Ikastolako partaidetzarekin“

  • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Ekogunea - Técnico de gestión proyecto piloto Baso Eskola
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 12:30

Plisti-Plasta naturan Basoeskolaren aurkezpena, Ozaeta (Araba)

12:30 - 12:45

Bihotz Inguru Basoeskolaren aurkezpena, Donostia (Gipuzkoa)

12:45 - 13:00

Mara-Mara elkartearen aurkezpena, Sopela (Bizkaia)

13:00 - 13:30

Sintesia

13:30 - 15:00

Opcional: comida en la cafetería de Kutxa Ekogunea (a cargo de los asistentes)

15:00 - 16:30

Opcional: visita guiada a Kutxa Ekogunea y su baso eskola

Directeurs

Josu Sanz Alonso

UPV/EHU, Didáctica de las Ciencias Experimentales

Josu Sanz es profesor de Didáctica de la Ciencia en la Facultad de Educación de la UPV/EHU. Desarrolla su docencia principalmente en el Grado de Educación Infantil, así como en el Máster de Profesorado de Secundaria. Sus intereses de investigación abarcan la relación Universidad-Escuela, la identidad docente (en el grupo de investigación Elkarrikertuz) y el aprendizaje en la naturaleza, entre otros. En este último marco, colabora con Kutxa Ekogunea en el proyecto piloto Baso Eskola. Josu Sanz Zientzien Didaktikako irakaslea da EHUko Hezkuntza Fakultatean. Bere irakaskuntza Haur Hezkuntzako Graduan garatzen du gehienbat, baita Bigarren Hezkuntzako Masterrean ere. Bere ikerketa interesak Unibertsitate-Eskola harremanak, Irakaskuntza Nortasuna (Elkarikertuz ikerketa taldearen barnean) eta naturan ikasteak dira, besteak beste. Azken honen inguruan, Kutxa Ekoguneko Baso Eskola proiektu pilotuan parte hartzen du.

Maialen Sistiaga Poveda

Kutxa Ekogunea, Baso Eskola

Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.

Conférenciers

Irati Andoño Erdozain

Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

Philip Bruchner

Educador Infantil, Asesor Pedagógico y Licenciado en Ciencias Forestales por la Universidad de Friburgo (Alemania). Ha trabajado en escuelas infantiles al aire libre en Alemania y es promotor en España de la Iniciativa Bosquescuela. Acompaña al equipo educativo de Bosquescuela Cerceda en el funcionamiento pedagógico del centro. Formador en educación al aire libre y otros temas pedagógicos, ofrece también asesoramiento a los Ministerios de Educación de Suiza y Luxemburgo. Haur-hezitzailea, Aholkulari Pedagogikoa eta Baso-Zientzietan Lizentziatua Friburgoko Unibertsitatean (Alemania). Alemaniako baso-eskoletan lan egin du eta Bosquescuela ekimeneko bultzatzailea izan da Espainian. Cercedako Bosquescuelako hezkuntza-taldea laguntzen du, zentroaren funtzionamendu pedagogikoan. Aire libreko hezkuntzan eta bestelako arlo pedagogikoetan formatzailea da eta Suitza eta Luxenburgoko Hezkuntza Ministerioetan aholkularitza eskaintzen du.

Silvia Collado Salas

Silvia Collado (Dto. Psicología y Sociología, Universidad de Zaragoza) investiga en sobre los efectos positivos que el contacto con la naturaleza tiene para el bienestar y la pro-ambientalidad de los niños y niñas. Es autora de numerosos artículos de investigación, y coautora del libro ‘Conciencia ecológica y Bienestar infantil. Efectos de la relación con la Naturaleza’. Silvia Collado Zaragozako unibertsitateko Psikologia eta Soziologia saileko irakaslea da. Bere ikerketa-esparrua Ingurune Psikologia barruan kokatzen da, zehazki naturarekin harremanak haurren ongizatean eta ingurumenaren aldeko jarrerak sustatzeko daukan eragin positiboetan. Ikerketa hauek frogatu dutenez, ingurumenarekin kontaktu zuzenak haurren ongizate psikologikoa hobetzen du eta era berean, ingurumenarekiko zaintza hobetu. Ikerketa artikulu ugariren autorea da eta ‘Conciencia ecológica y Bienestar infantil. Efectos de la relación con la Naturaleza‘ liburuko ko-autorea.

José Antonio Corraliza Rodríguez

José Antonio Corraliza Psikologian doktorea da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Psikologia Sozial eta Ingurumen Psikologian katedraduna. Naturarekin kontaktuak dituen onuren analisi psikologikoan erreferentea da. Ikerketa asko gidatu ditu – azkena, naturarekin harremanak dituen emozioen analisi psikologikoan zentratuta. Hamaika libururen autorea da, horien artean “Conciencia ecológica y bienestaren la infancia” (2016), Silvia Colladorekin batera idatzitakoa.

Heike Freire Rodríguez

Heike Freire es Formadora, educadora y asesora. Sus investigaciones sobre las relaciones entre salud, bienestar y aprendizaje en la naturaleza la han convertido en un referente internacional en materia de Pedagogía Verde, un enfoque educativo que viene desarrollando desde los años 90. Todo ello se ha plasmado en centenares de artículos, así como en dos obras: "Educar en verde. Ideas para acercar a niños y niñas a la naturaleza" y la más reciente "¡Estate quieto y atiende!: Ambientes más saludables para prevenir los trastornos infantiles”. Heike Freire formatzaile, hezitzaile eta aholkularia da. Osasunari, ongizateari eta naturan hezteari buruzko bere ikerketak nazioarteko erreferente bihurtu dira Pedagogia Berdeari dagokionez, 90. Hamarkadatik hona garatuz joan den hezkuntza-eredua. Hau guztia Heikek publikatutako ehunka artikulu eta bi obratan islatzen da, hain zuzen: “Berdean Hezi. Haurrak naturara hurbiltzeko ideiak”, eta bere azken obra "¡Estate quieto y atiende¨

Jesús Ibarluzea Maurolagoitia

Biodonostia

Jesús Ibarluzea, Biólogo, Psicólogo, master en Salud Ambiental y doctor en Salud Pública. Técnico de Salud Pública del Departamento de Salud, Gobierno Vasco. Investigación en factores ambientales y su efecto en el desarrollo físico y neuropsicológico en la infancia-adolescencia (Proyecto INMA: Infancia y Medio Ambiente). Entre dichos factores se encuentran las características urbanas como el verdor, los espacios azules, la contaminación atmosférica, el ruido, la caminabiidad o conectividad urbana. Forma parte de BIODONOSTIA y del CIBERESP y es colaborador investigador de la UPV-EHU.

Iñaki Larrea Hermida

Iñaki Larrea Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Irakasle eta psikopedagogiako ikasketak burutzeaz gain, doktorego tesia egin zuen Haur Hezkuntzaren ezaugarriek haurraren garapen ebolutiboan duten eraginaren inguruan. Bere ibilbide profesionalean, unibertsitatean irakasle eta ikertzaile bezala eta ikastetxeetan aholkulari gisa, kalitatezko Haur Hezkuntza bultzatzeko ahaleginean dihardu. Lan horren isla dira 3 liburu eta hainbat artikulu eta komunikazio. Azken urte hauetan, eskoletako kanpo espazioak eta horiek haurrarengan duten eragina aztertzen aritu da. Gaiari buruzko hainbat argitalpen egiteaz gain, parte hartu du ikastetxe batzuetako kanpo espazioak eraldatzeko prozesuetan.

Tarifs inscription

MATRIKULA2018-05-31 arte2018-06-25 arte
81,00 EUR95,00 EUR
48,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
48,00 EUR -

Lieu de l'événement

Miramar Jauregia (1. eta 2. eguna) / Ekogunea (3. eguna)

Gipuzkoa