Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan: berrikuntza-plataforma irekiak
Description
Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Itzulpen zerbitzua ingelesez izango diren hitzaldietan bakarrik egongo da (ingelesetik euskerara).
Euskal gizartearen eraikuntzan egon diren balioak eta nortasuna aztertuko ditugu ikastaro honetan, gure nortasunean dauden aldagai kulturaletan sakonduko dugu, gure DNAtik gizarte-berrikuntzarako eta berrikuntza irekirako interesgarriak izan daitezkeen elementuak identifikatzeko eta horiek egungo gizarte-narratiben erdigunean kokatzeko. Izan ere, gizartean eraldaketa-narratiba positiboak zabaltzea garrantzitsua da lurralde eta komunitate baten arrakastarako. Kultura eta nortasunetik mundu globalizatuari ematen diogun erantzuna izango dugu hizpide. Hala, ikastaroan euskararen berreskuratze-prozesuan, kooperatibagintzan, unibertsitate-sisteman, Gipuzkoako lurraldeko prozesuetan egon diren balioak eta harreman-sareak aztertuko ditugu. Eta Euskal Herriko kasuaz gain, kanpoan berrikuntza-plataforma horiek nola ari diren lanean aztertuko dugu.
Objectifs
Euskal Herriko gizartearen eraikuntzan egon diren balioak eta nortasuna aztertzea.
Euskararen berreskuratzea-prozesuetan egon diren balioak ezagutzea.
Euskal kooperatibagintzan egon diren balioak aztertzea.
Eraldaketa soziala eta komunitatearen garapenerako balioak jorratzea.
Etorkizunean Euskal Herriko gizarteak eduki beharreko balioak eta nortasunaren ko-eraikuntzarako garatu beharreko bidea lantzea: berrikuntza-plataformak.
Collaborateurs
Programme
2018-07-16
Dokumentazio banaketa / Entrega de documentación
“Kultura da gakoa“
- Juan José Ibarretxe Markuartu Agirre Lehendakari Center - Zuzendaria
“Euskararen biziberritze-prozesuaren balioak“
- Joanmari Larrarte Telletxea Elkar - Komunikazio arduraduna
- Begoña Zuza Zabalegi Argia - Lehendakaria
- Leire Cancio Orueta Elhuyar - Zuzendari Nagusia
- Abel Ariznabarreta Zubero Ikastolen Elkartea
Atsedena
“Balioak euskal kooperatibagintzan“
- Ibon Antero Intxausti Mondragon - Ikertzailea
“Gipuzkoan amankomunak diren balioak“
- Luna Glucksberg The Young Foundation - Ikerlaria
“Euskal unibertsitate-sistemaren balioak“
- Jone Martinez Palacios EHU - Irakaslea
Mahai ingurua: “Euskal balioak: zer dugu amankomunean?“
- Jon Abril Olaetxea Elhuyar - Koordinatzailea (Moderatzailea)
- Alba Madinabeitia Ezkurra EHU - Irakaslea
- Ibon Antero Intxausti Mondragon - Ikerlaria
- Leire Cancio Orueta Elhuyar - Zuzendari Nagusia
2018-07-17
“Eraldaketa soziala eta komunitatearen garapenerako balioak Euskal Herrian“
- Gorka Espiau Idoyaga Agirre Lehendakari Center - Koordinatzailea
“Berrikuntza-plataformak India, Mozambique eta Perun / Plataformas de innovación: retos y oportunidades“
- Ariadna Bardolet La Caixa Fundazioa - Nazioarteko programen Zuzendaria
Atsedena
“Berrikuntza-plataformak: Erresuma Batuko kasua“
- Roger Warnock The Young Foundation
Mahai ingurua: “Berrikuntza-plataformak: erronkak eta aukerak“
- Gorka Espiau Idoyaga Agirre Lehendakari Center - Koordinatzailea
- Roger Warnock The Young Foundation
- Ariadna Bardolet La Caixa Fundazioa - Nazioarteko programen zuzendaria
- Luna Glucksberg The Young Foundation - Ikertzailea
- Jon Abril Olaetxea Elhuyar - Koordinatzailea
Sintesia
Directeurs
Jon Abril Olaetxea
Elhuyar, Aholkularitza
Jon Abril Olaetxea (Bera, 1975) Komunikazio zientzietan lizentziaduna. Kultura-enpresa eta -erakundeen kudeaketan aditua. Hizkuntza aniztasunaren kudeaketa enpresan eta integraziorako politiketan aditua. Elhuyarreko koordinatzaile nagusia da. Aurrez , Partaidetza eta eraldaketa sozialeko teknikari eta koordinatzaile izan da Elhuyarren, eta kazetari, kultur kudeatzaile eta politikari gisa ere egin dut ibilbidea. Euskalgintzako eta kulturgintzako hainbat erakunde eta proiektutan parte hartzen du.
Conférenciers
Ibon Antero Intxausti
MONDRAGON, RBLE TRANSFORMACION SOCIAL
Industria Ingeniaritza eta Mondragon Unibertsitatean MBA kooperatibagintza espezializazioan. Bere ibilbide profesionala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari lotuta dago; IKERLAN Ikerketa Zentroan hasi zen ikertzaile, eta, ondoren, MUNDUKIDE Fundazioan Latinoamerikarako Garapenerako Lankidetza Programen arduraduna izan zen. Gaur egun, MONDRAGONeko Gizarte Eraldaketaren arduraduna da, eta taldeko kooperatiben iraunkortasun estrategiak garatzen laguntzen du, hauen lotura sortzen ari diren gizarte eta ingurumen erronkekin, XXI. mendeko erronka handiei erantzungo dien lankidetzan oinarritutako ekosistema berritzailea sustatuz.
Abel Ariznabarreta Zubero
Ikastolen Elkartea
Ariadna Bardolet
Agirre Lehendakaria Centerren proiektuen kudeatzailea. Berrikuntzaren ikuspegi etnografikoa ulertzeko ikerketa-proiektuetan dabil, eta berrikuntza irekiko plataformen ikuspegia oinarri duten esku-hartze proiektuak koordinatzen ditu. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Psikologian lizentziaduna (UNED). Eskarmentu luzea du euskararen normalkuntzan, eta 18 urtez aritu zen Elhuyarren lanean. Bertan, arlo desberdinetan aritu zen, kudeaketarekin lotutakoak: zientziaren dibulgazioan batetik; eta kudeaketan orokorrean bestetik (komunikazioan eta marketinean, eta pertsonetan). Azken zazpi urteak zuzendari nagusi gisa jardun zuen.
Gorka Espiau Idoyaga
Agirre Lehendakaria Center
Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da. Berrikuntza sozialeko plataformetan aditua. J.W. McConnell Family Foundation 2016-2018 irakasle bisitaria, Montrealeko Centre for Interdisciplinary Research-en (CIRM-McGill University), Young Foundation-eko senior Fellow eta La Caixa Work4progress fundazioaren programako aholkularia. Halaber, Social Innovation Laboratory Koop (SILK) erakundearen kide sortzailea da. Kazetaritzan lizentziatua EHUn. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren aholkulari gisa lan egin zuen Bake eta Bizikidetzaren arloan, eta elkarrizketarako eta adostasunerako gizarte-sareko Elkarriko kide izan da. Hain zuzen, euskal gatazka ardatz duten hainbat dokumentalen egilea da: “Pluja Seca” eta “Parlem els ulls” kataluniar telebistak ekoitzitako dokumentalak, besteak beste.
Luna Glucksberg
Juan José Ibarretxe Markuartu
Agirre Lehendakaria Center
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria izan zen 1999 – 2009 artean. Ekonomian Zientzietan lizentziatu zen eta doktore tesia ere egina du: Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapenaren jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak. 2013ko martxoaz geroztik Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studieseko zuzendaria da. 9 ikasturtez katedradun bisitaria izan da Puerto Rico-ko Interamericana unibertsitatean. “The Basque Case: a Comprehensive Model for Sustainable Human Development”. Ikerketa proiektuaren zuzendaria ere izan da, New York-eko Columbia Unibertsitatearekin, Washington-eko George Mason Unibertsitateaarekin eta Londreseko EUCLID unibertsitatearekin lankidetzan. Honoris Causa doktore izendatu zuten Rosarioko Unibertsitatean, La Platako Unibertsitate Nazionalean, “Ivane Javakhishvili Tbilisi” Unibertsitate Publikoan, Kordobako Unibertsitatean, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Puerto Ricoko Unibertsitate Interamerikarrean.
Joanmari Larrarte Telletxea
JOANMARI LARRARTE TELLETXEA • Jaiotze data: 1967-09-04 (Donostia) IKASKETAK • Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko unibertsitatea) LAN IBILBIDEA • AEK: o Irakaslea: 1988-1991. o Didaktika arduraduna: 1991-1994 o Gipuzkoako arduraduna: 1994-1997 • EUSKALDUNON EGUNKARIA: o Harreman arduraduna: 1999-2003 • BERRIA: o Kontseilari ordezkaria: 2003-2013 o Marketin eta Publizitate arduraduna: 2013-2015 • ELKAR: o Komunikazio eta Kultur zuzendaria: 2015-…
Alba Madinabeitia Ezkurra
UPV/EHU
Jone Martinez Palacios
Feminista, investigadora, profesora de Ciencia Política y de la Administración en la UPV/EHU y doctora en Ciencia Política. Forma parte del grupo de investigación Parte Hartuz, en el que desarrolla trabajos sobre praxis feminista y la democratización. Entre sus trabajos más recientes en torno de la temática del curso se encuentran:“¿Le importa el sexo a la democracia participativa?” (Revista de Estudios Políticos, 168, 2015);“Equality and diversity in democracy. How can we democratize inclusively?” (Equality, Diversity and Inclusion: An International Journal, 35, 2016); “Inclusive democratization: normative proposals and political practices” (Local Government Studies. 43/4, 2017); “Exclusión, profundización democrática e interseccionalidad” (Investigaciones Feministas, 8, 2017), Participar desde los feminismos. Ausencias, expulsiones y resistencias (Coord. Icaria, 2017) o No te pongas nerviosa. Sobre cómo hacer hablar a los nervios acerca de la dominación (Pamiela, 2.018).
Roger Warnock
Begoña Zuza Zabalegi
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2018-05-31 arte | 2018-07-16 arte |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa