Smart Rural Communities (SRC): ¿Hacia un nuevo modelo de desarrollo rural ‘inteligente’ en cooperación internacional para el logro de los ODS?
Description
Eskala globalean gertatzen ari den hirien hazkunde esponentzial eta asimetrikoak bi ‘mantra’ sortu ditu: alde batetik, ‘hirien mundu batean bizi gara, gero eta gehiago’; bestetik, eta modu ia osagarri batean ziurrenik, ‘hiriek eta komunitateek adimendunak izan behar dute’. Egia bada ere biak ala biak bat datozela errealitate globalarekin, ñabardurak egin behar zaizkie baieztapen horiei.
Garapenerako lankidetzaren alorrean, eraldaketa eta disrupzio hauek mehatxutzat hartzen ari dira (landa eremuen atzerapena, arrakala soziala eta digitala handituz herrialde garatuei dagokionez), baina baita aukera gisa ere, komunitateetan estrategikoki eta operatiboki lan egiteko modua birpentsatzeko (‘smart’ kontzeptuari buruzko diskurtsoa birformulatzeko aukerari dagokionez, ikuspegi inklusiboago batean, zuzenki lotuta GJHekin.
Testuinguru horretan, garapenerako lankidetzaren nazioarteko agendak planteatzen dituen desafio berriei erantzuteko, Smart Rural Communities (SRC) programa sortu zen Euskadin, 2017an, hainbat sektore eta sentsibilitateren elkarlanaren fruitu gisa: (i) gizarte ekonomian oinarritzen diren sektore enpresariala eta industriala, (ii) garapenerako lankidetzarena, eta (iii) politika eta aldaketa estrategikoetara orientatutako zientifiko-akademikoa. SRCren helburua da integratzea lankidetza proiektuetan emandako urteetan ikasitakoa, landa eremuek egun eskatzen dituzten garapen ikuspegiak eta berrikuntzak alor teknologikoan eta sozialean dakartzan aukera berriak. Lurralde garapen eredu berri bat modelizatu nahi du, probatu eta eskalen bidez eman, eremu horietan bizi diren pertsonen berrikuntza sozialerako gaitasunean oinarritua (tresna egokiak dituztenean sortzen den gaitasuna).
SRC programa lankidetza arloko desafio multi-agente bat da (multistakeholder), honako hauen artean: Mondragon Korporazioaren MISE dibisioa, GKEak, Ekintzaz Lagundu, Mundukide eta Oxfordeko Unibertsitatea, Kolonbia eta Mozambikeko tokiko eragileekin eta landa komunitateekin batera.
SRC Uda Ikastaroa gizartera zabaldutako koprodukzio gune gisa aurkezten da, SRC eraikuntza prozesua bera partekatuz parte hartzaile/ikasleekin. Ez da oinarri teorikoko Uda Ikastaro bat, baina ezta kasuen aurkezpenean oinarritutako ikastaro bat ere.
Horregatik, ikastaroko parte hartzaileak/ikasleak jatorri askotarikoak izan daitezke: kooperatzaileak, garapenerako lankidetzaren profesionalak, kudeatzaile publikoak, proiektuen kudeatzaileak, enpresa teknikariak, ikertzaileak, artistak, aktibistak, gizarte ekintzaileak, teknologoak, ingeniariak, antropologoak, soziologoak, zientzia natural, ingurumen zientzia eta lurralde zientzietako pertsonak, abokatuak, programatzaileak, psiko-pedagogoak…
Ekintzaz Lagundu Fundazioak antolatutako ikastaro honek nazioarteko izaera izango du, eta aukera ezin hobea izango da beste modu batean nekez elkartuko liratekeen hainbat sektore eta jatorritako pertsona ugariren ekarpena biltzeko. Kontuan hartuko ditugu GJHek hartu duten garrantzia, Ekintzaz Lagundu Fundazioa egiten ari den lanaz gainera, abiapuntu izan daitezkeenak ibilbide zabalago bati begira.
Objectifs
Landa komunitateen erronkak ulertzea eta estrategikoki identifikatzea gero eta urbanoagoa den eta interkonektatuago dagoen mundu batean, baina aldi berean arrisku globalen mende ere badagoena.
Globalari buruz eta tokikoarekin duen konexioari buruz eztabaidatzea, kasu errealak erabilita (hiritarrak eta landatarrak), baita haien arteko arrakala ere, kontuan izanik 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) eragina politika globaletan, eskualdekoetan eta tokikoetan.
Eztabaida berri, esperimental eta disruptibo bat bultzatzea hainbat profil eta sentsibilitateren artean: GKEak, enpresak, erakunde publikoak, akademia, teknologiak, ekintzaileak... komunitate ikuspegitik eta denbora errealean koproduzitzeko Smart Rural Communities (SRC) programa.
Ezbaian jartzea “teknologia adimendunak” garapenean dauden landa eremuetan sartzearen ondorioak eta kritikoki eraikitzea alternatibak “lurralde garapen adimendun” eredu bat sortzeko. Eredu horren helburua, landaren eta hiriaren arteko arrakalak txikitzea ez ezik, aurrerapen “olatu” bat sortzea ere izango da, landa inguruneen etengabeko hobekuntza ziurtatuko duena, beren igurikapenetan oinarrituta, beren giza kapitalaren gehiengoa inplikatuta eta ingurunearen jasangarritasuna ziurtatuta.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Ikertzaileak
- Empresas, Cooperativas y Economía Social, Administración Pública, ONG, Universidades, Centros de Investigación, Autoridades locales y regionales...
Directeurs
Igor Calzada doktorea, Ikertzaile, Irakasle eta Aholkulari Seniorra da eraldaketa digital, urbano eta politikoetan. Bere ikerketak, hiritartasuna, gizarte berrikuntza, eta eskubide/subirautza digitalak gurutzatzen ditu. Berriki Smart City Citizenship liburua argitaratu du Elsevier-ren eskutik. Egun, Gales-en Cardiff-eko Unibertsitatean, WISERD-en, eta Oxford-eko Unibertsitatatean, Eraldaketa Urbanoak ESRC eta H2020 programetan, dihardu, Nazio Batuen Erakundea eta Eusko Jaurlaritzaren aholkulari izanik hiritartasun eta digitalizazio gaietan. Aurretik Europar Komisioaren Joint Research Centre-en Zientzilari Seniorra izan da Italian eta Irakasle Seniorra honako unibertsitateetan: Strathclyde (Glasgow), Aston (Birmingham), Vrije (Bruselas), eta Elkartua, Nevadan (EE.UU). Ikerbasque eta Caja Madrid Fundazioak saritua. Nazioarteko hizlari 100 gorako argitarapenekin. Udako Ikastaroetan zuzendari nahiz hizlari izan da sarri. Iraganean, MCC taldean proiektu zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzan zuz
Fernando Mudarra Ruiz
Fundación Ayuda en Acción
Licenciado en Ciencias Económicas y Empresariales (Universidad de Córdoba, ETEA) y Master en Desarrollo Económico en América Latina (ILPES-CEPAL, Universidad Internacional de Andalucía). Su trayectoria profesional se centra en el diseño, gestión y evaluación de acciones de cooperación internacional para diferentes Organismos Internacionales. Ha desempeñado diferentes posiciones tanto en oficinas de terreno como en la sede central de la Agencia Española de Cooperación Internacional (AECID), y en la Secretaría de Estado de Cooperación Internacional entre 2009 y 2010. Junto a ello ha acumulado amplia experiencia como consultor en proyectos para diferentes empresas españolas e internacionales, relacionados con el planeamiento estratégico y la formulación de Programas de Desarrollo territorial y sectorial financiados principalmente por el Banco Interamericano de Desarrollo, Banco Mundial, Unión Europea, y por distintos organismos multilaterales y Gobiernos de Latinoamérica.
Conférenciers
Clara Arpa
joaquín Avilés López
Co Fundador de Infrastructure for Sustainable Development (i4sd) (NY) Desde i4sd asesora a entidades públicas y privadas en planificación y desarrollo de infraestructuras sostenibles con el foco en impacto social y medioambiental positivo. Amplia experiencia en la planificación, diseño, supervisión y evaluación de proyectos de infraestructura para el desarrollo sostenible: Energía, Transporte, Agua y Saneamiento y TIC, Ciudades Inteligentes, asociaciones público-privadas (APP) y en programas de desarrollo internacional multisectoriales a nivel de Sede-Región-Campo en diversas organizaciones como P3 Global Management, Millennium Promise Alliance o The Earth Institute at Columbia University.
Antonio Calçada da Sá
Nicolás Jiménez
Karen Langton
Gonzalo Martín-Villa
Paul Ortega Etcheverry
Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, Director
Director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo desde 2013, es titulado en Derecho por la Universidad de Deusto. Previamente desarrolló su carrera profesional como Director de Programas de Internacionalización de Innobasque, Agencia Vasca de Innovación, como Secretario General de Pax Romana – ICMICA/MIIC y como Director de UNESCO ETXEA - Centro UNESCO del País Vasco compaginando con la presidencia de la Federación Mundial de Asociaciones, Clubes y Centros UNESCO (FMACU/WFUCA). También fue European Marshall Memorial Fellow y Secretario de la Coordinadora de Euskadi de Organizaciones No Gubernamentales para el Desarrollo (NOGDs).
Reina Patricia Mendez
Victor Santillan Leiba
Tarifs inscription
MATRIKULA | 2019-09-12 arte |
---|---|
0 EUR |
Lieu de l'événement
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa