UPV/EHUren Ekintzailetzaren I. Kongresua: XXI. mendeko unibertsitate ekintzaile, Erronkak eta Aukerak

UPV/EHUren Ekintzailetzaren I. Kongresua: XXI. mendeko unibertsitate ekintzaile, Erronkak eta Aukerak

28.nov - 28. nov, 2019 Cod. E14-19

Description

UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresuak, “XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK”, helburu nagusitzat du UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta inplikatutako gako-eragileen arteko topaketa ahalbidetzea: eskaintza teknologikoa, spin-off, administrazioak, enpresak eta kapital-funtsak.

 

Bloke tematikoak Transferentzia teknologikoa eta Berrikuntza irekia izango dira.

 

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOAREN esparruan teknologia balorizatzeko eta transferitzeko prozesuetako alderdi kritikoak analizatuko dira. Nazioartean prozesu horiek abian jartzen aitzindariak diren ekosistemetako profesional eta funtsezko pertsona ordezkariek esku hartuko dute, jardunbide egokien elkarlaneko ereduak ahalbidetzeko, gako-faktoreak eta arrakasta-kasuak aztertuta.

Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa.

Aukera izango dute, halaber, UPV/EHUn sortutako jakintzaren ondorio diren spin-offen aurkezpenetara bertaratzeko.

Berrikuntza irekian UNIBERTSITATEAREN eta ENPRESAREN arteko harremanari eta aukerei buruzko mahai-ingurua garatuko dugu.

Nazio-mailako erreferentziako enpresen berrikuntza irekiko ereduak aurkeztuko dira, haietan nahasitako prozesuak eta horien arrakasta-gakoak ezagutzeko.

Kapital-funtsen ordezkari adituek, early stage-n espezializatuek, beren esperientziak azalduko dituzte eta beren ikuspegien arabera proiektu bat inbertitzeko interesgarri bihurtzen duten gakoen berri emango dute.

Beren esperientzia ezagutzera emango duten bi spin-off izango dira mahaian.

Bertaratutakoak, jardunaldian zehar izango den eskaintza teknologiko zein Spin-Off-ekin bilerak/business matchmaking egiteko aukera izango dute.

Azken batean, networkinga ahalbidetu nahi da ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen artean.

 

BUSINESS MATCHMAKING

Bertaratuek eskura izango dute eskaintza teknologikoaren eta spin-offen interesen/beharren zerrenda.

Eskaintza teknologikoaren eta spin-offen interesen zerrenda

Antolatzailearen bitartez aldebiko bilerak hitzartu ahal izango dituzte agendan, kongresuan zehar interesatzen zaienekin.

Bilera eskatzeko: congreso@retosuniversidad.com

 

JARDUERA ZUZENTZEN ZAIEN XEDE-TALDEAK

  • Eragile zientifiko-teknologikoak
  • Ekintzailetza-kudeatzaileak
  • Enpresak
  • Inbertitzaileak
  • Ekintzaileak
Lire la suite

Objectifs

Unibertsitateetatik teknologia transferitzeko jardunbide egokien ereduak eztabaidatzea eta aztertzea. Gako-faktoreak eta arrakasta-kasuak.

Unibertsitate-ekintzailetzaren gako-faktoreak aztertzea eta nazioko eta nazioarteko esperientzien trukea ahalbidetzea.

Teknologia transferitzeko eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak sortzeko prozesuetan unibertsitateen esperientzia, lorpenak eta zailtasunak balioestea.

Gako-eragileen artean networkinga ahalbidetzea: eskaintza teknologikoa, spin-offak, enpresak eta kapital-funtsak.

ANTOLATZAILEAK

UPV/EHU

BIC Gipuzkoa

 

BABESLEAK

Gipuzkoa Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea

Basque University System Reseach

SPRI

Eusko Jaurlaritza

 

LAGUNTZAILEAK

Donostiako Udal

Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren kudeaketa, IKEKS, S.A.

Kutxa Fundazioa

Caixa Capital Rics

Columbus Venture Partnens

Elkargi

Enagas Emprende

Quimatryx

Irizar

Ikusi-Velatia

Caixa Bank

El Diario Vasco

Araba Foru Aldundia

Bizkaia Foru Aldundia

Vitoria-Gazteizko Udala

BIC Araba

BEAZ

BBK Banku-fundazioa

Fundación Vital

Lire la suite

Directeurs

Fernando Tapia

Vicerrector de Desarrollo Científico y Transferencia de la UPV/EHU

Zuzenbidean Doktorea (UPV/EHU). Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn. LSNEren Zuzendaritza Batzordeko kide, UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kide, eta Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademiko izan da. Kudeaketa publiko zein pribatuaren esparruan badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde harremanetarako Foru Diputatu, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile, eta Kirolgi Fundazioaren Presidente karguak izan baititu. Gaur egun Zuzenbide Fakultateko “Justizia sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren” Zuzendaritza Batzordeko kide, eta UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreorde da.

Conférenciers

Ander Aizpurua

Director Gerneral de Kutxa Fundazioa

Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatua da EHU/UPVn eta Deustuko Unibertsitateko Finantza Aholkularitzan Aditua graduondoa dauka. 2018. urtetik Kutxa Fundazioko zuzendari orokorra da. Aurretik Gipuzkoako Sarearen lurralde-zuzendaria izan da eta Kutxabank-en eta Kutxan hainbat kargu eduki ditu, hala nola Banku Korporatibo eta Banku Instituzionaleko zuzendaria, Handizkako Banku eta Inbertsio Korporatiboen zuzendaria eta Diruzaintzaren arduraduna. Horrez gain, jarraian aipatutako elkarteetako kontseilaria izan da edo da, kasu batzuetan: Euskaltel, Inversiones Zubiatzu, Gipuzkoako Teknologia Parkea, Adegi, Zihurko, Ekarpen, Luzaro, Eolia Renovables, Lico Leasing, Lico Corporación, Fontecruz Hoteles, Kufinex, Gurea.

Gorka Artola

Director de Innovación y Transferencia de la UPV/EHU

EHUko Berrikuntza eta Teknologia Transferentziako zuzendaria. Teknologia Transferitzeko Bulegoaren, Jabetza Intelektualaren Eskubideak Kudeatzeko Bulegoaren, Unibertsitateen Rankingen Unitatearen eta EHUren hiru campusetako ekintzailetza-programen koordinazio globalaren arduraduna da. Industria-ingeniaritzako masterra du TECNUNen, eta Linking Unibertsitatean (Suedia) jaso du bere goi-mailako heziketaren parte bat. PDD titulua du Madrilgo IESE Business Schoolen. Tecnaliako junior ikertzaile gisa ekin zion bere karrera profesionalari . Berrikuntza eta teknologia-transferentzia kudeatzeko aholkularitzaren alorrean sartu zen 15 urtez, eta zuzendariorde nagusi izatera iritsi zen BANTECen, erreferentziako aholkularitza-enpresa batean. Aldi horretan berrikuntza-prozesuetan lagundu zien sortu berri diren enpresei, ETEei, kapitalizazio ertaineko enpresei eta burtsan kotizatzen duten konpainia pribatu handiei.

Yolanda Beldarrain

Directora General de la Sociedad de Gestion de Capital Riesgo del País Vasco (SGECR)

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitate Komertziala). Linz-ko (Austria) Jo-hannes Kepler Universität-en egon da eta Mondragon Unibertsitateko MBA Executive da. Arthur Andersen-en, Bilbon eta Munichen, kontu-ikuskapeneko karguak izan ditu, Grupo Dominion – Madrid erakundean finantza-zuzendaria izan da, baita Kide Taldeko (MONDRAGON Korporazioa) finantza-zuzendaria ere. Gaur egun, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren kudeaketa, IKEKS, S.Ako zu-zendari nagusia da.

Anne-Karine Bourcier

Ane Karine Bordeleko Unibertsitateko Berrikuntza, Ekintzailetza eta Harreman Korporatiboen Saileko zuzendaria da. Horretaz gain berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gaitasuna garatzeaz eta laguntzeaz, unibertsitatea eta mundu sozioekonomikoa erlazionatzeaz eta finantziazioa errazteaz arduratzen da, balio partekatu bat sortzeko eta unibertsitate-baliabideak garatzen laguntzeko. Zuzenbide pribatuko master-titulua eta abokatutzan aritzeko gaitasun-ziurtagiria ditu. Abokatu gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala. Total taldeko abokatua izan zen 14 urtez, eta, ondoren, Total Foundation-eko Negozio Unitateko zuzendaria. Duela bi urte, Bordeleko Unibertsitatean sartu zen.

Elena Canetti

Socia de Inveniam Group

Transferentzia teknologikoan eta lizentziak emateko prozesuen ebaluazio, diseinua, kudeaketa eta exekuzioan aditua da. Nazioarteko merkatuetan teknologia merkaturatzen jaioa da. Ikertzeko eta lizentziak emateko ehunka akordio itxi ditu sektore kimikoan, farmazeutikoan eta goi-teknologian. Jerusalemgo Hebrear Unibertsitatearen Yissum Research Development Company-ko Ikerketako Lankidetzen lehendakariordea. Hebrear Unibertsitatearen ikerketa-ahalmena ebaluatu eta industriarekin ikerketa-akordioak negoziatu ditu. Latinoamerikako gobernu, erakunde akademiko eta ikerketzaileen aholkularia da, patenteen ebaluazio, balorizazio, merkaturatze eta teknologia transferitzea, nazioartekotze gaietan. Bostongo Unibertsitatearen MBA dauka eta Arte Ederretan lizentziaduna Tel Aviveko Unibertsitatean. Estatu Batuetako, Europa, Latinoamerika eta Asiako erakunde handi eta garrantzitsuenen hitzaldi eta ekitaldietan parte hartu.

Marco Domínguez

Director de Estrategia Tecnológica de Ikusi-Velatia

Marco Domínguez Bonini Ikusiko (Velatia) Estrategia Teknologikoko zuzendaria da. Teknologia berriak gehitzeko Ikusiko negozioetan lankidetzan aritzen da. Ikusin daraman 22 urteko ibilbidean, negozio berrien garapenaz eta I+G zuzendaritzaz arduratu da. Marcok Telekomunikazioetako master bat dauka Kantabriako Unibertsitatean, baita MBA bat ere Enpresa Institutuan.

Iker Estensoro

Gipuzkoako Foru Aldundia, Director de Promoción Económica, Departamento de Promoción económica, Turismo y Medio Rural

Iker Estensorok Industria Antolakuntzan Ingenieria da Mondragon Unibertsitatean eta Management of Competitive Manufacturing Masterra dauka University of Strathclyden. Bere ibilbide profesionala IK4 IKERLAN-en hasi zuen teknikari gisa, baina bere karrera profesionala ORKLI S.Coop.-an garatu du, bertan kalitateko arduradun modura hasi eta produkzio arduradun izatera pasa zelarik. 2009 urtea geroztik ORKLIko Key Account Manager izan da. Azken bi urteotan ORKLIko lehendakaria izan da, kargu hau beste erakunde batzuetako lehendakari eta kontseilu errektoreko ordezkaritzarekin partekatu duelarik; ala nola IK4 Lortek, Mondragon Componentes, Goierri Goi Maila Eskola, Goilan Fundazioa, San Benito Ikastola eta ACEDE elkartea. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Eremuko, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusi da.

Javier Garcia

Director General y Socio de Columbus Venture Partners

Javier Garcia Cogorro, Columbus Venture Partners arrisku-kapitaleko funtsaren bazkide sortzailea. Matematikan lizentziaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean. MBA ICADEn. Esperientziaduna arrisku-kapitaleko inbertsioetan eta biofarmazia, bizi-zientzia eta teknologia mediko sektoreko enpresa pribatuen inbertsioetan. Kontseilaria Artax Biopharma, Bioncotech eta Inveready Biotech II-n, Alianza Nacional para la Salud de los Hispanos eta Fundación de Salud de las Américas erakundeetan. Inbertitzaile sortzailea eta kontseilaria Aura Biosciences-en. Eli Lilly-n IKT eta enpresa-garapeneko kudeatzailea. BioMedicines-en negozio-unitatearen enpresa-garapena, lizentzia-hitzarmenak lortuz: Incyte-ren gaixotasun autoimmuneen aurkako sendagaien zorroa; Axiron testosteronaren soluzioa, Alnara eta Amyvid erostea eta Boeringher Ingleheim-i Cymbalta erostea, farmakoa berreskuratzeko. Lilly 140 milioiko 1go. funts-itxierara eraman zuen TVMrekin, Lilly bazkide komanditario estrategikoa izani

Gil Granot

Director General de Yeda Research and Development Co. del Instituto Weizman

2016. urtean hartu zuen zuzendari nagusiaren kargua, Yedako zuzendariondoko nagusiaren eta kontseilari nagusiaren kargua 10 urtez bete ondoren. Gilek ITTNko (Israelgo Teknologia Transferentziako Erakundea) lehendakarikide-kargua betetzen du eta Yedaren mendeko zenbait enpresaren zuzendaritza-batzordeko kide da. Yedarekin bat egin aurretik, Gilek abokatu auzilari eta komertzial gisa jardun zuen Israelgo sektore pribatuko abokatu-langela ospetsuenetako batzuetan. Gilek Leon Recanati Graduate School of Business and Administration-eko MBA bat eta LLB bat (cum laude) dauzka (Tel Aviveko Unibertsitatea). Gil Israelgo Abokatuen Elkargoko kide da 1997. urteaz geroztik, eta maiz esku hartzen du jabetza intelektualarekin, lizentziak ematearekin, berrikuntzarekin eta mundu akademikotik teknologia transferitzearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten zenbait forotan.

Santiago Lozano

Director de Fondos Tech Transfer de Clave Mayor

Enpresen Administrazioan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean eta Finantzetako masterra ESIC Business Schoolen. Esperientzia du kudeaketa, industria, finantza-merkatuetan eta arrisku-kapitalean: startup eta teknologia transferetzian. Clave Mayor-ek inbertitutako hainbat konpainiaren administrazio-kontseiluko kidea, hasierako fasean eta osasunaren zientziak, negozio digitala, nekazaritzako elikagaiak, industria eta bioteknologia arlokoak. Inbertsio-prozesuetan parte hartzen du. Hasierako faseetan eta transferentzia teknologikoarekin erlazionatutako proiektuetako inbertitzailea, baita startupen eta hasierako faseetan dauden enpresen analisian eta inbertsioan, enpresa horietan balioa sortzeko prozesuan, plangintza estrategikoa, finantza-sostengua eta negoziazio-prozesuei dagokienez. Egun, transferentzia teknologikoan eta teknologia aplikatuetako enpresetan egindako inbertsioetan ari da, unibertsitateei eta zentro teknologikoei lotutako teknologia-transferentziako funtsen bitartez.

Iñigo Odriozola

Socio fundador y CEO de Datik

Iñigo Odriozola Datik enpresaren bazkide fundatzailea eta CEOa da. Telekomunikazioetako ingeniaria da, diseinu elektronikoko ikasketa aurreratuen diplomarekin, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Executive MBA Deusto Business Schoolen. Iñigo Etxaberekin batera sortu zuen Datik konpainia 2008. urtean, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile gisa bete zuen etapa atzean utzita. Zerbait desberdina egiteko egonezinak bultzatuta, erosotasun-egoera alde batera utzi eta bizi-esperientziaz gozatzeari ekin zioten biek. Enpresa-proiektua 2011ko maiatzean finkatu zen, Irizar Taldean sartu zirenean. Harrezkero balio teknologiko handiko produktuak merkaturatzen dituzte nazioarteko zenbait merkatutan, eta bulego propioa dute Erresuma Batuan eta Mexikon.

Enrique Olarte

Coordinador de innovación Abierta de Enegas Emprende

Enagas Emprende berrikuntza irekiko programaren koordinatzailea. Ingurumen espezialitateko biologoa Nafarroako Unibertsitatean eta Ingeniaritzako masterra Industria Antolaketako Eskolan. 13 urtetik gorako esperientzia du ingeniaritza eta aholkularitza teknologikoetan berritzeko nazioarteko proiektuetan. Gaur egun Enagas Emprende berrikuntza irekiko programaren koordinatzailea da, Enagas enpresaren ekintzailetza korporatiboko eta berrikuntza irekiko programarena. Aditua da berrikuntza irekiko elkarlaneko proiektu handiak sustatzen eta koordinatzen.

Tamar Raz

CEO de Hadasit, Empresa de Transferencia Tecnológica del Centro Médico Hadassah - Jerusalen y Presidente de Hadasit Bio-Holdings

Teknologia-transferentzian ia 15 urteko esperientzia izanik, Tamar-ek harro erakuts dezake laborategitik merkatura berrikuntza medikoak ekartzen egin duen ibilbide arrakastatsua. Hadasit konpainian 2014. urtean hasi aurretik, Tamar Marketineko eta Estrategiako lehendakariorde izan zen Ramot enpresan, Tel Aviveko Unibertsitatearen teknologia-transferentziako enpresan, non aliantza estrategikoen, marketin-jardueren eta enpresaren merkaturatzearen arduradun gisa jardun baitzuen. Tamar Allergene Ltd. konpainiaren —goraka ari den medikamentu-garapeneko enpresa— fundatzailea eta CEOa izan zen. Tamar-ek Tel Aviveko Medikuntzako Unibertsitate Eskolan lortu zuen biologia zelularreko masterra eta doktoregoa.

Fernando Rodriguez

Director Caixabank dayOne

Caixabank dayOne-ko zuzendaria Euskal Autonomia Erkideagoan eta Kantabrian: da-yOne Caixabank-eko dibisio espezializatua startup-etan, enpresa teknologikoetan, en-presa berritzaileetan eta horien inbertitzaileetan. Bere lan-ibilbide osoa sektore finantzarioan egin du. Bertan, Barclays Bank-eko CIBe-ko (Corporate & Investment Banking) zuzendari izan zen Espainiako iparraldean, Cai-xaBank-ekin bat egin aurretik. Fernando Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da. Gainera, Banka eta Finantza Merkatuetako eta EFPko (European Financial Planner) masterra da, eta hainbat unibertsitate, master eta EFPAtan lankidetzan aritzen da. Esperientzia zabala du enpresen balorazioan eta M&An.

Maite Urgoiti

Maite Urgoiti, Elkargi Financial Manager. She holds a degree in Business Administration and Management (Specialising in Finance and Accounting) from Deusto Business School and she did her Erasmus at Aalto University in Helsinki. She has worked as a senior in financial auditing at PwC planning, managing and monitoring audit processes and she led the Banca d'Andorra BPA money laundering project. She currently works as financial risk analyst at Elkargi SGR, where she specialises in the risk operation analysis of SMES, freelancers and startups through the study of financial developments, financial statements and the viability of projects, while also taking into account the level of debt and repayment capacity. She also gives talks on courses as “Financial Statements Analysis” at the different Basque Employers' Organisations, and “Working capital management”, provided by Elkargi SGR.

Yehuda Yarmut

Director del Programa de Colaboración Estratégica e Industrial de la Universidad Tecnológica Nanyang - Singapur

Yehudak Hebrear Unibertsitatearen Nekazaritzako masterra (sari ohoregarriarekin) eta Herbeheretako Erasmus Unibertsitatearen MBA dauzka. Enpresaburua, berritzailea eta unibertsitate-esparruan teknologia-transferentziaren zuzendari da. CEO, COO eta negozio-garapeneko zuzendari gisa lan egin du bizitzaren zientzia, bioteknologia, fisika-zientzia, segurtasun zibernetikoa eta erdieroaleen alorreko goi-teknologiako zenbait enpresatan. Enpresa berrien fundazioan eta zuzendaritzan esperientzia du, baita negozioen garapenean eta merkaturatzean, eraginkortasun frogatuko sareak ezarri baititu AEBetan eta EBn. Yehuda zenbait patenteren asmatzailea da. Yehudak Singapurtik lan egin du (NTU, lehendakariaren bulegoa) azken zortzi urteetan eta 120 milioi dolarretik gora baloratutako lankidetzak gauzatu ditu. Izan ere, inbertsio multinazionalak sortu dituzten sare operatiboak ireki ditu Txinan, Indian eta Japonian, industria, erakunde publikoak eta gobernu-agentziak uztartuta.

Laureano Simon

CEO de Quimatryx

Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (Bioteknologiako Zentro Nazionala, CSIC). Bioteknologiako masterra Nafarroako Unibertsitatean eta Zientzietako masterra Wisconsin-Madison Unibertsitatean. Karrera profesionalari 2000. urtean ekin zion Progenika Foundation-en, genomika funtzionaleko enpresa aitzindarian (laborategiak US, Espainia, Mexiko eta AEB). Enpresa biomedikoen fundatzailea: Oncomatryx eta Quimatryx, Nelum, Patia —Carlos Slim milioidunari lotua—.Enpresa-jarduera areagotu zuen Helenes Ventures sortuta, Espainiako enpresa biomedikoei lagunduz eta hasierako fasean inbertitzen. Aldizkari zientifikoetan argitaratu du. Inpaktu kliniko handia duten hainbat patente bioteknologikoen asmatzailea. Gobernu-erakundeetako eta fundazio pribatuetako batzorde zientifikoen aholkularia. Sariak: Eurowards European Entrepreneur Award 2004an, Ernst & Young 2010 enpresaburu berritzaileena, eta, 2011n, HSBC-ko European Business Awards-etako Ruban d’honneur.

Francesc Solé Parellada

Vicepresidente de la Fundación Conocimiento y Desarrollo (CYD) y Catedrático emérito de la UPC

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko industria-ingeniaritzan doktorea; ekonomia- eta enpresa-zientzietan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean. Egun UPCko katedradun emeritua eta Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren lehendakariordea. UPCko hainbat kargu: errektoreordea, ICEko zuzendaria, Parque Mediterráneo de la Tecnología SLko kontseilari delegatua, Fundazio Politeknikoaren bultzatzailea eta lehendakariordea, Parque UPC Fundazioaren eta INNOVA programaren bultzatzailea eta zuzendaria, eta Unibertsitateen Zuzendaritzako Unesco Katedraren zuzendaria. Irakaskuntzan jardun du UPCn eta Quebeceko Unibertsitatean. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren merezimendu-domina eta Kataluniako Generalitatearen merezimendu zientifiko eta teknologikoaren Narcís Monturiol domina ditu. Ekonomia eta Finantzetako Espainiako Errege Akademiako eta Institut d’Estudis Catalanseko kidea da. Hainbat gairen inguruan idatzi du: industria, ekonomia, teknologia, Ekintzailetasuna eta Berrikun

Tarifs inscription

MATRIKULA2019-09-30 arte2019-11-24 arte
0 EUR -
- 90,00 EUR
- 30,00 EUR
- 20,00 EUR

Lieu de l'événement

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

43.308668030337024,-2.011519968509674

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

Other courses that might be of your interest...