Bullying y Ciberbullying: Detección temprana e intervención especializada
Description
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170034). Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Eskola jazarpena, ikasle batek beste ikasle batzuen aldetik jarrera bortitzak behin eta berriro jasaten dueneko prozesu oso baten modura ulertuta, oihartzun sozial handiko fenomeno bilakatu da. Hasieran, mota horretako erasoak eskola testuinguruan gertatzen ziren batez ere (bullying izena hartu zuen), baina, teknologia berrien bilakaeraren ondorioz, fenomenoak etxeko babes mugak gainditu ditu, eta etenik gabeko jazarpena bihurtu da; hala, adingabeari ihes egiteko aukerak murrizten dizkio eta erasotzaileari, anonimotasunaren bidez, jarrerak indartzeko aukera ematen dio.
Fenomeno berri horri ziberbullying esaten zaio; hau da, bullyingetik dator, baina ziberespazioa erabiltzen da jazarpenerako. Fenomeno biek ezaugarri komun asko dituzte, baina ziberbullyingak, gainera, beste ezaugarri zehatz batzuk dauzka, batez ere ziberespazioa erabiltzen delako jazarpenerako bide nagusi gisa eta, hortaz, ohiko bullyingetik bereizten delako.
Fenomeno horren garrantziaren ondorioz, udako ikastaro honetan ziberbullying fenomenoaren ezaugarri eta elementu adierazgarrienak aurkeztu nahi dira, eta horiek bullyingarekin alderatu; horrela, agerian geratuko da, bien artean antzekotasunak izan arren, fenomeno desberdinak direla eta, hortaz, erantzunak ere desberdina izan behar duela.
- 30 ordu, lau astean zehar. (Dedikazioa: 7-8 ordu astean)
- Astebete gehiago, ikastaroa amaitu, eta ebaluazioa egiteko
- Hasiera: 2019/11/4 Amaiera: 2019/12/8
Prezio bakarra: 80 euro
Hizkuntza ofiziala: gaztelania
- Ebaluazioa: Autoebaluaziorako ekintzak, hautazko irakurketak eta foroetako iruzkinak (modulu bakoitzeko bat gutxienez), eta amaierako azterketa.
Objectifs
Bullyinga eta ziberbullyinga zer den jakitea, baita horien formak eta faktoreak ere.
Bullying eta ziberbullying jarreretan adingabeek duten erantzukizun penala ulertzea.
Gure seme-alabak bullying edo ziberbullying kasuen erasotzaile edo biktima badira, etxean nola jokatu ikastea.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Ikertzaileak
Programme
2019-11-04 / 2019-11-10
Bullying y Ciberbullying: formas y factores
2019-11-11 / 2019-11-17
Responsabilidad penal de menores en conductas de bullying y ciberbullying
2019-11-18 / 2019-11-24
Claves de intervención para profesionales: cómo guiar a padres y madres si su hijo/a es agresor/a o víctima
2019-11-25 / 2019-12-01
Programa de intervención de bullying y ciberbullying: HERO
2019-12-02 / 2019-12-08
Evaluación final
Directeurs
Nahikari Sánchez Herrero
APCN
Conférenciers
Cordelia Estevez Casellas
Ismael Loinaz Calvo
Olatz Ormaetxea Ruiz
Nahikari Sánchez Herrero
Tarifs inscription
Matrikula | 2019-11-04 arte |
---|---|
80,00 EUR |