Bikaintasuna  Euskal Ikasketetan X: aniztasuna euskal kulturan

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X: aniztasuna euskal kulturan

08.Juil - 09. Juil, 2020 Cod. K03-20

Description

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko.

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 34 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 9 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X” izenburua.

Aurtengoan aniztasuna izango dugu hizpide eta bizi dugun garai honetan aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta irakaskuntza horri egin diezaiokeen ekarpena aztertuko dugu. Horretarako hizkuntzaren, zinemaren, literaturaren eta oro har kulturaren esparruan aniztasunak duen tartea izango dugu mintzagai.

Lire la suite

Objectifs

Aniztasunaren kontzeptura hurbiltzea.

Euskara eta euskal kulturaren aniztasuna ezagutzea.

Aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta egin diezaiokeen ekarpena aztertzea.

Aniztasunaren berri ematea nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei.

Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.

Lire la suite

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza
  • Etxepare institutua
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programme

2020-07-08

09:00 - 09:15

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria
09:30 - 10:30

“Euskal kultura nazioarteko testuinguru anitz eta globalean“

  • Lorea Agirre Dorronsoro Jakin - Zuzendaria
10:30 - 11:30

“Euskararen ekarpena hizkuntza aniztasunari“

  • Andoni Barreña Agirrebeitia
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Euskalkiak eta euskara batua“

  • Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria Euskaltzaindia
13:00 - 13:30

“Sintesia“

  • Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria
16:00 - 16:45

“Nola landu euskal dialektologia klasean Euskal Herritik at (Hizlari honen partaidetza Zoom bidez izango da)“

  • Ander Beristain University of Illinois at Urbana-Champaign / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
16:50 - 17:20

“Euskal iruditeriaren aniztasuna (Hizlari honen partaidetza Zoom bidez izango da)“

  • Estibalitz Ezkerra Vegas USCB / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea

2020-07-09

09:15 - 10:15

“Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna ikus-entzunezko adierazpenetan“

  • Iratxe Fresneda Delgado Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
10:30 - 11:30

“Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna literatur adierazpenetan“

  • Itxaro Borda - - Idazlea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna arte adierazpenetan“

  • Garazi Ansa Arbelaitz Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
13:00 - 13:30

“Sintesia“

  • Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria
16:00 - 16:30

“Euskarara nola iritsi online film eta emozioen bitartez (Hizlari honen partaidetza Zoom bidez izango da)“

  • Unai Nafarrate Errasti UCLA / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
16:45 - 17:30

“Euskal iruditeriaren aniztasuan“

  • Monika Madinabeitia Medrano Mondragon Unibertsitatea
17:30 - 17:45

“Ikastaroaren Itxiera“

  • Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutoa - Euskara sustatzeko zuzendaria

Directeurs

Garbiñe Iztueta Goizueta

Etxepare Euskal Institutoa

Garbiñe Iztueta Aleman Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Filologia Modernoan doktorea, literatura konparatuan. 2017az geroztik Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan. Aurretik Euskal Herriko Unibertsitatean egin du ibilbide luzea, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza saileko irakasle gisa (1998-2017), baita Aleman Filologiako koordinatzaile (2014-2017) eta Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde (2007-2011) moduan ere. Honako gaiak izan ditu hizpide eta aztergai bere proiektu eta argitalpenetan: Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasuna, Euskal Herriaren irudia alemanezko bidaia-deskribapenetan, espazioa, emozioa eta aberria alemaniar literaturan, botere espazioak Herta Müller idazlearen prosan eta identitatea Alemaniar Batasunaren ondorengo literaturan.

Conférenciers

Lorea Agirre Dorronsoro

Jakin, Zuzendaria

Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu

Garazi Ansa Arbelaitz

Garazi Ansa (1989) Artearen historian lizentziaduna da sari bereziarekin Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean Comisariado de Arte en nuevos medios master ofiziala egin zuen. 2012. urtetik arte kritika idatzi du Berria egunkarian eta hainbat erakusketen komisariotza ere burutu du, azken proiektuak “Hemen dira hutsunean igeri egindakoak Tururu” (2019an Azkuna Zentroan, eta 2020an Artiumen) eta “Festa Pagana” (2020, Elchen) Haizea Barcenillarekin batera izan direlarik. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historiako departamentuko irakaslea da, eta komisariotzaren inguruan eta 80. hamarkadako euskal artearen inguruko ikerketan dihardu.

Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Filologia Erromanikoaren sailean. Ondoren Euskal Filologiako doktoregoa eskuratu zuen. Egun irakasle dihardu bertan eta doktorego ikasketen arduradun ere bada. Aurrez beste hainbat tokitan izan zen irakasle, besteak beste, Labayru Fundazion, eta egun bertako euskal hizkuntza arloaren zuzendari da. Euskaltzain oso da 2004az geroztik eta bertako Iker sailburua 2012tik. Euskaltzaindiaren beste hainbat batzorde eta egitasmotan ere hartzen du parte. Horien artean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aipa genezake, egitasmo horretako zuzendari baita. Landutako arloak gramatika eta euskal itzulpen literarioa izan dira bereziki, baita dialektologia ere. Kazetaritza izan du beste lan esparru bat, erredaktore eta esatari aritu izan baita, irrati zein telebistan. Argitalpen ugariren egile ere badugu, eta erakunde askorekin aritu izan da lankidetzan (Eusko Ikaskuntza, Euskararen Aholku Batzordea, Etxepare Euskal Institutua, EITB…).

Andoni Barreña Agirrebeitia

Salamancako Unibertsitatea

Ikerkuntza-zereginetan hiru lerrootan jardun dut. Lehenik, haur euskaldun elebakarren eta elebidunen hizkuntza-jabekuntza aztertzen aritu naiz, etxean hizkuntza(k) garatu d(it)u(z)ten haurrenak zein euskara oso goiz eskolaren bidez garatu dutenenak. Alderaketa hainbat aldagairen arabera eginik: elebiduna/elebakarra, etxekoa/eskolakoa, jaiotzatikoa/belukoa, eta abar. Bigarrenik, herritar euskaldun eta erdaldunen artean euskararen garapenari buruz izan daitezkeen iritzi eta usteen balizko aldeak arakatzen. Hirugarrenik, munduko hainbat hizkuntzaren desagertzearen kausak ikerturik, euskararen biziberritze-prozesuan metatutako esperientzia eta eraikitako estrategia, teknikak eta metodologia nola partekatu daitezkeen euren hizkuntzak eta kulturak galbidean dituzten herriekin elkar-lanean saiatu naiz, beti ere, jatorrizko hizkuntza eta kultura funtsezko giltzatzat harturik gizateriaren garapen orekatua, duina eta gizalegezkoa lortzeko.

Ander Beristain

University of Illinois at Urbana-Champaign

Ander Beristain (Azpeitia, 1993) Ingeles Ikasketetan hizkuntzalaritza espezializazioarekin graduatu zen EHUn 2016an. Ondoren, Estatu Batuetara jo zuen graduondoko hizkuntzalaritza ikasketak burutzera, eta 2018an, University of Illinois at Urbana-Champaign (UIUC)-en masterra lortu zuen. Egun, UIUCn doktoretza ikaslea da Hizkuntzalaritza Hispaniar eta Erromanikoan, eta Bigarren Hizkuntzen Jabekuntza eta Irakasle Prestakuntza programetan. Orain arteko bere ikerketa-lerroa euskara eta gaztelera hiztun elebidunen sistema fonologikoen interakzioaren inguruan izan da, baina baita euskal dialektologiaren inguruan ere, zehazki, euskal aldaeren azentu sistemak alderatuz. Ikerlaria izateaz gain, UIUCn gaztelera eta hizkuntzalaritza eskolak erakutsi ditu 2016tik. Halaber, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan Etxepare Euskal Institutuaren euskara eta euskal kultura irakurlea izan da UIUCn.

Itxaro Borda

Itxaro Borda (1959, Baiona) idazlea da, poeta eta kronika egilea ere bai, hainbat euskal hedabideetan. Ipar ala hego Euskal Herriko kantari askorentzat letrak izkiriatu ditu. Herria astekarian hasi zen publikatzen duela kasik mende erdia. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta ordutik hona Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdanian plazaratu ditu nobelak, olerki bildumak eta saioak. Amaia Ezpeldoi detektibe pertsonaiarekiko hainbat nobela beltz sortu ditu. Susmaezinak eleberria publikatu zuen 2019an Alberdanian eta 2020an Abaro poema bilduma, Balea Zuria etxean.

Estibalitz Ezkerra Vegas

Estibalitz Ezkerra Vegas literatura konparatuan doktore da eta 2019tik euskal ikasketetan irakurle da Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran. Ingeles literaturan masterra lortu zuen Nevadako Unibertsitatean, Renon, eta kazetaritzan zein artearen historian lizentziaduna da. Memoria, indarkeria eta kultur ekoizpena ditu ardatz bere lanak. Gai horien zein immigrazioaren gainean irakasten du.

Iratxe Fresneda Delgado

Iratxe Fresneda Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta irakasle gisa dihardu 2004az geroztik EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Departamentuan. Bertan Gidoia II: Ez-fikziozko Programak irakasgaia irakasten du, baita Zine eta Generoaren inguruko moduluan ere, Ikasketa Feministen Master Ofizialean. Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Politika Zientifikoko Saiaren beka lortu zuen “Emakumezkoen estereotipoak Lars von Trier-en obra zinematografikoan” izeneko tesiarekin. Ikertzaile bisitari izana da Nevadako Unibertsitatean, Lund Univertsitatean eta Université de Toulouse II - Le Mirail unibertsitatean. Gaur egun MAPCOM taldeko eta IKERFESTS proiektuko kide da. Idazle eta kritikari zinematografikoa ere bada eta hainbat komunikabide eta erakunderekin lankidetzan aritzen da (Academia Europea de Cine, Loraldia, Azkuna Zentroa). Irrintziaren Oihartzunak (2016) lana zuzendu du eta nazioarteko jaialdi ugaritan hartu du parte, tarteam Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.

Monika Madinabeitia Medrano

Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

Unai Nafarrate Errasti

UCLA

Euskal Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hizkuntzalaritzako Masterra egin zuen Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran. Unibertsitate horretan bertan hasi zen eskolak ematen 2011n: euskara, euskal ikasketetarako sarrera eta euskal literatura. Ondoren Bakersfieldeko Unibertsitatean eman zituen euskara eta euskal kulturako eskolak, 2012an, eta bitartean hainbat euskal etxerekin aritu zen lankidetzan. Berriz ere Santa Barbarara itzulita, gaztelaniako eskola eman zituen. 2014az geroztik, ordea, Kaliforniako Unibertsitateak Los Angelesen duen campusean ari da euskara eta euskal kulturako nahiz gaztelaniako eskolak ematen. Hainbat erakunderekin ari da elkarlanean zenbait ekimen eta programa aurrera eramateko.

Résumé

Conclusions envoyées par la direction du Cours d'été