Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika
Description
Modalitate presentzialean matrikulatzeko plazak agortu egin dira baina online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko
.Ahozkotasuna Euskara ikasgaian landu ohi da berariaz, baina ahozko komunikazioa edozein ikasgaitan ageri da ikasgelan, edo, garrantzizkoago izan daitekeena, ikasgelatik kanpoko harremanetan. Ahozkotasuna eskolan irakats daiteke? Noiz, nola? Ahozkoa lantzeko proposamen didaktikorik bada? Nola eragiten du testuinguru soziolinguistikoak ikasle gazteengan? Gazteek pentsatzen edo sentitzen dutena euskaraz adierazteko aski baliabide ba al dute eskura?
Hezkuntza Arautuan ahozkotasunaren didaktikan aritzeko hainbat modu daude; ikastaroan hainbat ikuspegi desberdin aurkeztu eta kontrastatuko ditugu. Gainera, ahozkotasunak gazteen hezkuntzan dituen hainbat aje eta erronka aztertuko dituen gogoeta batek ilustratuko gaitu.
Ahozkotasuna eguneroko solasean bizi da, egunerokoaren isla diren ahozko kultur sorkuntzetan esate baterako. Ahozko kultur sorkuntza lantzea, egitea eta gozaraztea bada ikasleak ahozko komunikazioan trebatzeko eta zaletzeko manera; ahozko komunikaziorako baliabidez jabetzeko modua. Baina antzerki, bertso, ipuin edo kantagintzaren didaktika emoziozko eta gozamenezko hezkuntza bidea da, ez arauzkoa. Gurean baditugu ahozko kultur sorkuntzen heziketan arrakasta duten esperientzia didaktikoak; batzuk biziki garatuak, bestetzuk potentzialitate handikoak. Horiek ezagutaraziko ditugu ikastaroan, ahozkotasunaren didaktikaren osagarri; edo zurkaitz, hautatzen den talaiaren arabera.
Objectifs
Ahozkotasuna ikastetxean lantzeko ereduak ezagutaraztea eta kontrastatzea.
Hainbat ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren berri ematea.
Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren lekua eta balioak aldarrikatzea Hezkuntzan.
Activité s'adressant à
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programme
2020-07-09
AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA
“Erregistroa eta dokumentazio-banaketa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea
“Antzerkiaren didaktika edo nola irakatsi antzerkia Hezkuntza Arautuan“
- Arantxa Hirigoyen Iriarte Axut kolektiboa - Arduradun pedagogikoa
“ Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
“Kantagintzaren didaktika edo nola irakatsi kantagintza Hezkuntza Arautuan“
- Gotzon Barandiaran Arteaga Ahotsenea - Idazlea
“ Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
Atsedena
“Bertsolaritzaren didaktika edo nola irakatsi bertsolaritza Hezkuntza Arautuan“
- Mikel Artola Izagirre Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Hezkuntza eragilea
“ Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
Mahai ingurua: “Ahozko kultur sorkuntza Hezkuntza Arautuan“
- Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea (Moderatzailea)
- Arantxa Hirigoyen Iriarte Axut kolektiboa - Arduradun pedagogikoa
- Gotzon Barandiaran Arteaga Ahotsenea - Idazlea
- Mikel Artola Izagirre Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Hezkuntza eragilea
“"Kantukontari" bakarrizketa“
- Beatriz Egizabal Ollokiegi Ipuin kontalaria
2020-07-10
Aurkezpena
“Ahozko komunikazioan eragiteko aukerak aztertzen Hezkuntza Arautuan“
- Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Hizkuntza teknikaria
AHOZKOTASUNAREN DIDAKTIKA
“Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
“Ahozkotasunaren didaktika: irakaslea ardatz“
- Aroa Murciano Eizagirre Euskal Herriko Unibertsitatea - Ikertzaile
“ Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
Atsedena
“Didaktizismotik konplexutasunera: ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoien ikuspegitik“
- Ainhoa Ezeiza Ramos Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila - irakasle-ikertzaile
“Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
“Gazteak, eskola eta ahozkotasuna“
- Jose Ramon Garcia Garmendia Ahozkotasunean aditua
“Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz)“
- Karlos Aizpurua Etxarte
Mahai ingurua: “Ahozkotasuna Hezkuntza Araututik egunerokora“
- Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea (Moderatzailea)
- Aroa Murciano Eizagirre Euskal Herriko Unibertsitatea - Ikertzaile
- Ainhoa Ezeiza Ramos Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila - irakasle-ikertzaile
- Jose Ramon Garcia Garmendia Ahozkotasunean aditua
Directeurs
Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa ikasketak (EHU) egin zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikasketak egin zituen eta UNEDen Idazle Eskola gradu-ondokoak. Oso gaztetatik bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera saioko erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko langile; bertsogintzako iruzkingile (Euskadi Irratia, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria)... 1989tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntzan aritu zen, Oarsoaldean lehenik, eta, 1998az geroztik Ipar Euskal Herrian gaindi. Iparraldean bertsolaritza irakasle aritzeaz gain, transmisioari lotutako aisialdiko proiektuak diseinatu eta kudeatu zituen. Iparraldeko ikastoletan bertsolaritza irakasteko modu berria aplikatu zuen eta ondorioz hamaika bertso eskola eta bertsolari sortu ziren. 2.010az geroztik Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.
Conférenciers
Mikel Artola Izagirre
Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, eta geroztik bertsolaritzaren irakaskuntzan eta bertso-eskoletan eragiten aritu da. Irakaskuntzari dagokionez, Hezkuntza Arautuan nahiz ez-arautuan du esperientzia, eta esperientzia horretan sortutako galderek bultzatuta, metodoaren gaineko berrikuntza prozesua gidatzen dabil Bertsozale Elkartean. Prozesu hori egoki gauzatzeko, Mondragon Unibertsitateko Berrimet masterrean dihardu.
Gotzon Barandiaran Arteaga
Euskararen eta euskal kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Bihotz Bakartien Kluba, Literatura Eskola, Ahotsenea, Literaturia, Jalgi … Hainbat liburu plazaratu ditu: bi nobela (Errotik eta Gidariaren okerra), bi poema liburu (Arrakalak eta Katamalo) haur-literaturan ipuin ilustratu bat (Arrarotz) eta saiakera bat (Hitzen Ahairea) argitaratu ditu. Antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, Inorako bidaia eta Besaulkiak obretan). Diskogintzan eta kontzertuetan ere aritua da: Katamalo), Erantzi eta Plateruena zuzenean. Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da, eta baita ere herri bereko Domekak Hori Bain kantaldi sortako arduraduna. 2008ko urtarriletik hasita hamar urtez Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria izan zen.
Hizkuntza teknikaria eta ikertzailea Soziolinguistika Klusterrean. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2012) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra burutua (2019). Lan ibilbidean, euskara irakasle eta euskaraz mintzatzeko hainbat programetan parte hartu du. Horrez gain, hezkuntza ez konbentzionalean eta aisialdian hezitzaile eta dinamizatzaile lanetan aritu da haur eta gazteekin. Gaur egun, proiektu arduraduna da Soziolinguistika Klusterrean ahozko hizkuntzari buruzko hainbat egitasmo eta trebakuntza ikastaroetan. 2014az geroztik egiten du lan bertan. Eskolan euskararen ahozkotasunarekin lotutako hainbat ikerketatan dihardu.
Beatriz Egizabal Ollokiegi
Magisteritza ikasketak egin zituen. Egun pailazo edo narratzaile gisa aritzen da. 8 urtez bakarka nahiz taldean ipuin kontalaritza eta klown antzerkia landu ondoren 2005.urtean talde propioa sortu zuen Cesar Marcosekin batera. Ordutik ipuin kontalaritzan aritzen dira: narrazioa eta ilustrazioa uztartuz, Klown inprobisaketak egiten aritzen da. Azken urteotan bakarrizketak egiteari ekin dio.
Ainhoa Ezeiza Ramos
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle-ikertzaile atxikia da, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea). Psikodidaktikan doktore da komunikazio gaitasunaren ebaluazioaren eremuan. Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM) ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da. Gaur egun, honako proiektuetako ikertzaile nagusia da: Jakintza herrikoiak eta ezagutza zientifikoa elkarlotuz eta Ahozko historiak Donostiako Altza auzoan.
Jose Ramon Garcia Garmendia
Legazpiarra, Filosofian eta Kazetaritzan doktore, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktore, gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoei buruzko tesiarekin (EHU, 1999). Bertsolaritzari buruzko beste hainbat argitalpen ditu, liburu zein artikulu. Tesiaren bigarren zatian, bertsoen bidez ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko metodo bat aurkezten du, gero Bertsozale Elkartearen babesesan zertxobait garatu zena, Esan Ahala izenburupean. Ahozko komunikazioari dagokionez, 2008an Jendaurrean Hizlari eskuliburua argitaratu zuen. Idazle gisa, genero gehienak landu ditu, eta hainbat literatur lehiaketa irabazi. 2009an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia saria eman zion, euskararen alorrean egindako lanarengatik.
Arantxa Hirigoyen Iriarte
17 urtez Seaskako Etxepare lizeoan euskara eta literatura irakasle gisa lanean ibili ondoan, joan den irailaz geroztik Axut! kolektiboan lan egiten du, Ximun Fuchs eta Manex Fuchsekin. Hezkuntza artistikoaz eta bitartekaritza/mediazioaz arduratzen da, bereziki ikastetxeetan gauzatzen ditugun proiektuak kudeatuz.
Aroa Murciano Eizagirre
Ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea da. Hezkuntza Zientzietan Doktorea. Psikopedagogia ikasketak egin zituen eta hizkuntzen didaktika eta kulturartekotasunean espezializatu zen EKOMU masterrean. Ikuspegi sozio-diskurtsiboa du oinarri eta irakasleen prestakuntza eta hizkuntzen ikas-irakaskuntza dira bere ikerketa gai nagusiak. MIKER (HUHEZI) ikertaldean aritu da urte askotan, eta egun, ELEBILAB (EHU) ikertaldean ikertzaile dihardu, Gasteizko Letren Fakultatean.