Cours d'été
Hacia una formación profesional del futuro

Hacia una formación profesional del futuro

02.Juil - 02. Juil, 2020 Cod. H16-20

Description

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko.

Esaten dute zailena, batzuetan, agerikoa ikustea dela. Gure gizartean laugarren industria iraultzaren aurrerapenaren eraginez dagoeneko ematen ari diren aldaketak oso garrantzitsuak dira jada, eta aurrerantzean orain ezezaguna zaigun dimentsioa hartuko dute. Garrantzitsua da gizarteak, oro har, errealitate berri baten aurrean gaudela barneratzea eta agerikoa hori dela ulertzea. Errealitate horrek bizitza ulertzeko modu berri bat bilatzera eramaten gaitu pixkanaka, eta onartu behar dugu, gustatu ala ez, teknologiaren eraldaketa eta aurrerapena saihestezinak direla. Teknologia horrek pertsonen ongizatea eta planetaren jasangarritasuna hobetzeko eman dezakeen laguntza handiaz jabetu behar dugu.

Alabaina, jasangarritasunaren eta sistema adimendunen mundu batean azkar emandako bilakaera horretan, behar-beharrezkoa izango da gizatasun maila handia izatea eta pertsonak beste era batera prestatzea. Bizitzarekin, planetarekin eta lanarekin dugun harremana aldatzen ari da. Erantzun berriak eskatzen dituzten ingurune konplexuetan biziko gara. Oso garrantzitsua da ulertzea datozen 30 urteetan ez garela biziko pixkanakako aldaketen mundu batean, aldaketa disruptiboen mundu batean baizik. Hori dela eta, pertsonak ikaskuntza modu berrien bidez prestatu behar dira; pertsonek gaitasun berriak eskuratu, eta ezagutza eta trebetasun aurreratuak garatu beharko dituzte.

Beharrezkoak izango ditugu ere beste era bateko LHko ikastetxeak. Antolakuntza adimendun modura kudeatu eta antolatutako ikastetxeak, lan egitura eta espazio desberdinak izango dituztenak. Ekiteko eta lan egiteko beste modu bat, ezagutza sortuz eta partekatuz, begirada etorkizunean finkatuta dugula.

Jardunaldi honetan, Lanbide Heziketak etorkizuneko erronka horiei aurre egiteko dituen hainbat ekimen, programa eta proiekturen berri emango dugu. Alde batetik, errendimendu handiko lanbide heziketaren arloa eta talentua garatzeko eremu metodologikoa landuko ditugu. Hizpide izango ditugu ere zeharkako gaitasunak, pentsamendu sortzailea, adimen betearazlea eta giza balioak 4.0 ingurune berrietan. Lanbide heziketako ikastetxe adimendun 4.0ren kontzeptuaz, diseinu berriaz eta antolakuntzaz ere hitz egingo dugu. Horrez gain, Biozientziek eta Jasangarritasunak Euskadiko lanbide heziketan duten lekua izango dugu aztergai, bai eta lanbide heziketak giza garapen jasangarrian duen eta izango duen inpaktua ere.

Lire la suite

Objectifs

Ezagutzera ematea nola erantzuten ari dien Euskadiko lanbide heziketak 4. industria iraultzari eta 4.0 inguruneei, hainbat arlotatik.

Biozientziak eta jasangarritasuna Euskadiko lanbide heziketan aurkeztea, eta lanbide heziketak giza garapen jasangarrian duen eta izango duen inpaktuaren berri ematea.

Activité s'adressant à

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Collaborateurs

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Programme

2020-07-02

09:00 - 09:10

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registro y entrega de documentación

09:10 - 09:20

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Itziar Alkorta Idiakez UPV/EHUko Uda Ikastaroak - Zuzendaria
  • Rikar Lamadrid Intxaurraga Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza - Director de Tecnología y Aprendizajes Avanzados
09:20 - 10:20

“Centros de Formación Profesional Inteligentes 4.0. Un nuevo diseño y organización de los Centros de Formación Profesional“

  • Jorge Arevalo Turrillas Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza - Viceconsejero de Formación Profesional
10:20 - 11:20

“Formación Profesional de Alto Rendimiento“

  • José Antonio Marina Torres Catedrático excedente de filosofía en el instituto madrileño de La Cabrera, Doctor Honoris Causa por la Universidad Politécnica de Valencia
11:20 - 11:50

Atsedena

11:50 - 12:30

“Biociencias y Sostenibilidad en la Formación Profesional“

  • María José Barriola Baraibar TKNIKA - Directora de Área
12:30 - 13:10

“El impacto de la Formación Profesional en el Desarrollo Humano Sostenible“

  • Javier Laiseka Moneo Centro de Formación Somorrostro - Director
13:10 - 13:30

Sintesia

Directeurs

Rikar Lamadrid Intxaurraga

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria / Director de tecnología y aprendizajes avanzados

Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria da 2017tik. Zuzendaritza honen ardurak honako hauek dira: Lanbide Heziketan Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatua, Ekintzailetza Aktiboa, Lanbide Heziketako bikaintasuna, Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza, Steam estrategia Lanbide Heziketan, berrikuntza aplikatuko proiektuak ETEekin lankidetzan, jasangarritasuna Euskadiko LHko sisteman, Euskadiko Lanbide Heziketaren nazioartekotzea eta beste zenbait arlo. Eusko Jaurlaritzan sartu aurretik, LHko irakasle gisa lan egin zuen eta Aretxabaletako LHko Ikastetxe Integratuko zuzendari izan zen. Gainera, Ikaslan Gipuzkoako (Gipuzkoako LHko ikastetxe publikoen elkartea) lehendakariordea izan zen 2015. urtetik 2017. urtearen hasierara arte. Laburbilduz, Lanbide Heziketari eskainitako bizitza profesionala.

Conférenciers

Itziar Alkorta Idiakez

Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica

Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.

Jorge Arevalo Turrillas

María José Barriola Baraibar

TKNIKA (Centro de Investigación e Innovación de la F.P. del P. V.)

Javier Laiseka Moneo

José Antonio Marina Torres

Résumé

Conclusions envoyées par la direction du Cours d'été

Objectifs de développement durable

Chez UIK, nous voulons contribuer à la réalisation des objectifs de développement durable (ODD) 2030. Pour ce faire, nous avons identifié les objectifs auxquels nos programmes contribuent. Vous pouvez vérifier les objectifs ci-dessous.

L'Agenda 2030 est le nouvel agenda international de développement adopté en septembre 2015 par les Nations Unies. Cet agenda se veut un outil pour favoriser le développement humain durable sur toute la planète. L'éradication de la pauvreté, la réduction de l'inégalité et de la vulnérabilité et la promotion de la viabilité constituent ses principaux piliers. Il s'agit d'une chance unique de transformer le monde jusqu'en 2030 et de garantir les droits de l'homme à tous.

Objetics de développement durable

4 - Éducation de qualité

Veiller à ce que tous puissent suivre une éducation de qualité dans des conditions d’équité et promouvoir les possibilités d’apprentissage tout au long de la vie. Questions clés : enseignement gratuit, équitable et de qualité, accès égalitaire à une formation supérieure, éducation au développement durable, des installations éducatives adaptées aux personnes handicapées, cadres d’apprentissage sûrs, exempts de violence, inclusifs et efficaces.

Plus d'informations
4 - Éducation de qualité